Artxiboa laburpen hitzeka: IX Chess Master Final

Marlaxkakoak Bilbao Chess Festivalean bisitan egon dira gaur

(leer en castellano)

Gaur arratsaldean Mikel Tafall, Ander Tafall, Patxi Moreno, Iñaki Moreno, Asier Cuesta, Jokin Etxaniz eta Goio Uriarte klubeko kideak osatutako espedizioa Bilbora joan zaigu, Campos Elíseos antzokira IX Chess Master Final ytxapleketaren 6. jardunaldia ikustera eta bide batez, IX Chess Open Villa de Bilbao txapelketan parte hartzen duten lagunei bisita egitera.

DSC_1206

Xakeko Grand Slameko Maisuen IX. Finala Mundu mailan prestigio handienetariko txapelketa da, eta bertan kirol horretako munduko elitea lehiatzen ari da. Magnus Carlsen, munduko txapelduna, dago txapelketaren buruan. Faborito nagusiak munduko eliteari aurre egin beharko dio taula gainean, hots, bost maisu hauei: Sergei Karjakin Errusiarrari, Wesley So (iazko irabazlea) eta Hikaru Nakamura Estatubatuarrai, Anish Giri Holandarrari eta izar berria, 16 urteko Yi Wei txinatarrari. Gaurko emaitzak ondorengoak izan dira:

1
GM Wei, Yi (4) 2696
10
GM Giri, Anish (5) 2785
2
GM Nakamura, H. (7) 2787
½½
GM Carlsen, M. (10) 2855
3
GM So, Wesley (4) 2770
½½
GM Karjakin, S. (4) 2773

Horrela, 6. txanda jokatu eta gero sailkapena ondorengoa da:

1
Carlsen, Magnus
11/18 2855
2
Nakamura, Hikaru
8/18 2787
3
Wei, Yi
7/18 2696
4
Giri, Anish
5/18 2785
5
Karjakin, Sergey
5/18 2773
6
So, Wesley
5/18 2770
IMG-20160719-WA0011
Taldekide gazteak GM Wesley So 2015eko garailearekin

 

 

 

 

Advertisements