Lagun horiek: Gipuzkoa laster iritsiko da koronabirusaren deseskalatzearen 3. fasera, eta, beraz, gaur egungoa baino jarduera-protokolo zabalagoa izan dezakegu antolatzaile gisa. Hala ere, Hondarribia Marlaxka Xake Klubak uste du ezinezkoa dela aurten ere jaialdi polit hau antolatzea, ezin baitie parte-hartzaileei, haien laguntzaileei edo, oro har, jendeari bermatu egungo egoera epidemiologiko horrek eskatzen dituen baldintza higieniko-sanitarioak.
Hori dela eta, tristeziaz jakinarazi nahi dizuegu 2020ko San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta Irun Hiriko II. Xake Jaialdia bertan behera utzi dugula. Espero dugu dena normaltasunera bueltatzea eta 2021ean indar handiagoz elkar topatu ahal izatea.
Agur t’erdi
Zuzendaritza Batzordea
Irungo 2019ko San Pedro eta San Martzial jaietako kartela
Oroigarri gisa, joan den urteko edizioaren estekak utzi dizkizuegu:
Gure klubak 40 urte bete ditu aurten, eta GM Miguel Illescas Córdoba-k, Espainiako xakearen historiako handienetakoa Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu du, 40 urte bete ditugulako.
Besarkada handi bat, Hondarribia Marlaxka xake-kluba osatzen dugun familia osoarena!
GORORATU
Martxoaren 12tik HondarribiakoUdalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.
Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!
Gaur goizean Errenteriako Madalenak jaietako usadiozko xake txapelketa burutu da. XV. Gerardo Elcanoren omenezko XXVIII. “Errenteriako Hiria” partida azkarren txapelketa gonbidatuta egon diren taldeak ondorengoak izan dira:
Fomento A
Luzaro
Eguzki
Gros
Villabona
Alfil
Emakume Xakelariak
Batalla
Beraun Bera
Marlaxka
Zarautz
Fomento B
Klubetik Patxi Moreno, Goio Uriarte, Ander Tafall eta Asier Cuesta hurbildu dira. Gure taldeak lehen fasea 6. postuan amaitu du eta azken fasea jokatu ondoren, postu bat galdu du eta azkenean txapelketako 7. postua lortu du. Gure taldekideen artean Patxi Morenok egindako lan txukunak saria izan du eta txapelketako jokalari onanaren saria etxera ekarri du. Zorionak!
Goio, Patxi, Asier eta Ander
Errenteriako Kultur Sustapen Elkarteak (Fomento Cultural) antolatuta eta Iñigo Galarzak zuzenduta, goizeko 10:00etatik abiatuta, Koldo Mitxelena plazan jokatu da txapelketa, bertan lahian 4 jokalariz osatutako taldeetako kide bakoitzak partidako 5 minutu izan dituela. Lehen fasean liga sisteman jokatu da eta taldeen emitza gurutzatuak ondorengoak izan dira:
Honek ondorengo puntuenbatiako sailkapena eman du:
Ondoren, Azken Fasea jokatu da, lau taldeez osatutako hiru taldetan banatuta beste ligazka bat jokatu da, eta bertatik azken sailkapena atera da:
Txapelketa amaitu eta gero sar banaketa egon da bertan Fomentokoekin batera Gerardo Elkanoren alaba izan dela. Jarraian gaurkoan saritutakoak:
Jokalari onenari saria: Patxi Moreno
5. postuan: Eguzki
4. postuan: Gros
3. postuan: Fomento B
2. postuan: Batalla
Txapelduna: Fomento A
Sari banaketa ondoren Reina Aretoan xake goiz ederrari amaiera ezin hobea eman diote lunch ederrarekin. Antolatzaileei zorionak!
Gaurko argazkiak:
Etxeko bi taldeak Fomento A eta Fomento B
Gutun honen bidez, , datorren uztailaren 15an, igandea, antolatuko duela jakinarazten da, eta bertara etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Lehiaketa Reina Aretoan (Xenpelar Kalea, 3) izango da eta goizeko 10:00etan
hasiera emango zaio.
Lehiaketa sistema, liga izango da. Amaieran, eta sari banaketaren ondoren,
partaide guztiei luntxa eskainiko zaie.
Irungo Landetxa Auzoan, maiatzaren 15etik, ostegunetik, maiatzaren 25era, iganderarte, Landetxako Auzo Elkarteak antolatuta, ekintza anitzez osatutako Auzoko Jaiak izango dira.
Aurreko urteetan bezala, gure taldekidea den Julio García Caberok, Landetxako Xake Eskolako arduraduna ere denak, Auzoko Jaietako Xake Txapelketa antolatu du. Gaur goizean 11:00etatik aurrera auzkoko 18 gaztetxoek lehian aritu dira eta sesioa oso animatua izan da.
2014ko Landetxako Jaietako Xake Txapelketako irabazleak ondorengoak izan dira: Alebinetan Ander Tafall, Benjaminetan Iñaki Moreno eta Txikietan Jon Lujan.
Bihar irungo Landetxa-Ventaseko jaiak bukatuko dira eta norbaitek bertara joan behar badu, Jaietako egitaraua pasatzen diogu.
Beste urte batez Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaieak burutu dira eta gure klubak aldibereko partidetako erakustaldi batekin parte hartu du.
Pasa den igandean, 2014ko maiatzaren 11n, goizean, gure elkarteko Patxi Moreno eta Ander Tafall gazteak, azken Gipuzkoako Alebin txapelketan 2. eta 3. postua lortu dutenak, bertaratu ziren guztien kontra xakean aritu ziren.
Antolatzaileen esanetan “dena oso ondo joan zen, etorritako jokalari gazteak makina batzuk dira eta jendearen parte hartzea handia izan da”.
Gogoan izan, datorren larunbatean, maiatzaren 17an, Irungo Santiago Pilotalekuan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Bidasoaldeko Xake Errepublikazale txapelketa – “Ricardo Sánchez Urolategi” oroigarria – jokatuko dela.
Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaietako egitarau zabalean, gure elkarteak berriro ere lagunduko du, eta hurrengo igandean, 2014ko Maiatzaren11an, 12:00etatik 13:00 bitarte gure elkarteko Ander Tafall gazteak, azken Gipuzkoako Alebin txapelketan 3. postua lortu duenak, gure taldeko jokalaria ere den Mikel Tafall bere aitaren laguntzaz, Eguzki eraikinaren inguruan jarritako mahaietan aldibereko xake partidak jokatuko dituzte, bertara hurbiltzen direnen aurka.
Atzoko taldekako txapelketaren ondoren, Añorgako jaietan, gazteentzako partida azkarretako banakako txapelketa burutu da gaur. Añorgako jaietako xake txapelketetako zuzendari eta antolatzailea izan den Asier Urretabizkaiak esan digu 14 gazte parte hartu duela eta Ibai Dorronsoro eta Ronja, Anatol eta Manoush, Toth anai-arrebak, Hondarribia-Marlaxkaren ordezkariak bertan izan ditugu.
Lehenengo fasean Ibai Dorronsorok (14 urte) Mikel Vicente garaitu badu ere (Gros Xake Taldeko 17 urtetako jokalari indartsuak amaieran torneoaren txapelduna izan da), azkenean ez da bigarren fasean lehiaketaren lehen postuengatik borrokatzeko multzoan sailkatu. Toth familiako kideek (13 eta 7 urtetako bi neskatila eta 9 urteko mutila) lehen aldiz xake txapelketa batean parte hartu dute eta ondo pasatzearen helburua guztiz bete dute.
Txapelketako podiuma Gros Xake Taldeko Mikel Vicente (1), Jon Jauregi (2) eta Aritz Abalia (3) osatu dute.
Zorionak antolatzaileei, garaileei eta parte hartu duten guziei.
Atzo Añorgako jaietako taldekako partida azkarren lehen txapelketa burutu zen.
Easo, Billabona, Mundarro, Urnieta, Gros, Orereta, Añorga eta Hondarribia-Marlaxka liga sisteman, (7 partida, 5 minutuko partida azkarretan), 1-4 eta 5-8 postuetarako sailkatzeko lehian aritu ziren eta emaitza ondorengoa izan zen:
Ondoren, multzo bakoitzean sailkatutako taldeek beren artean beste liga bat jokatu zuten sailkapen nagusia erabakitzeko:
1.- Urnieta (9,5 puntu)
2.- Orereta (5,5 puntu)
3.- Gros (5,5 puntu)
4.- Billabona (3 puntu)
5.- Hondarribia-Marlaxka (9 puntu)
6.- Easo (7,5 puntu)
7.- Añorga (4,5 puntu)
8.- Mundarro (3 puntu)
Gure taldeko ordezkariek, Goio Uriarte (4 puntu 6 partidetan: 4/6), Nabar Tejedor (2,5/4), Daniel Garmendia (5/10), Ricardo Campos (4,5/10) eta Ibai Dorronsoro (5/10), merituzko 5. Postua lortu zuten. Gazteek joka zezaten Goio eta Nabar lehenengo taulan txandaka aritu zirelako.
Txapelketa ondoren luncha izan genuen eta sari banaketa. Goiz polita igaro genuen. Txapelketako antolaketa egokia zen eta ondorengo urteetan errepikatu ahal izatea opa diegu antolatzaileei. Gure aldetik joaten saiatuko gara.