Artxiboa laburpen hitzeka: Jesuitinas

Taldekako Eskolarteko Txapelketan emaitza bikainak, alebinetan txapeldunak eta infantiletan txapeldunordeak

(leer en castellano)

Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta, gaur, apirilak 28, igandea, Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketa burutu da, aurretik zonalde bakoitzean sailkatutako eskolen ordezkariekin Gros Xake Taldearen egoitzan.

 

Gure elkarteko kide, jokalari eta haurren oinarrizko monitorea den Julio García Caberok gidatutako espedizioaren lana bikaina izan da eta asteburu honetan izandako Gipuzkoako eskolarteko txapelketari amaiera bikaina eman dio. Hondarribia-Marlaxka xake elkarteak egun burutzen ari duen lanaren erakusgarri.

Gure elkarteko jokalariez osatuta Bidasoaldeko ordezkari izan diren Irungo eskoletako bi taldeek sari potoloak ekarri dituzte etxera. Alebin mailan txapelketa irabazi dute eta Infantil mailan bigarren postua lortu dute.

Guztiei burututako lanagatik Zorionak!

 

Alebin mailan gure klubeko jokalariak diren Ander Tafallek, Patxi Morenok, Odei Letek eta Mikel Herrerok Irungo Toki-Alai (1) txapeldunak izan dira eta ondoren Zurriola C (2), Gros (3), San Patricio (4), Goierri (5) eta Santikutz (6) taldeak sailkatu dira.

Infantil mailan, gure klubeko jokalariak diren Ibai Dorronsorok, Ander Urangak, Pablo Basurkok eta Iñigo Almazanek osatzen zuten Irungo La Salle (2)  txapeldunordeak izan dira, Gros A txapeldunaren atzetik eta Gros B (3), Jesuitinas (4) eta Legazpiko La Salle Ikastolaren (5) aurretik.

Egun gertatutako kronika hau osatzeko Oscar Holgadok eta Mikel Tafallek goizen ateratako argazki sorta dituzue.

Gogoan izan datorren asteburuan, maiatzaren 4an, Bidasoaldeko III. Xake Errepublikazale Txapelketa burutuko dela.