Artxiboa laburpen hitzeka: Jesus Agirretxe San Sebastian

Groseko Udaberriko XII. txapelketa hasi da

(leer en castellano)

Gaur hasi da Gros xake taldeko Felix Izeta gelan Groseko Udaberriko XII Txapelketa eta bertan 70 jokalarik parte hartzen dute. Aurtengo edizioan taldeko hiru kide hartzen dute parte, Silvestre Moreiro beteranoa eta Ander Tafall eta Patxi Moreno gazteak.

Txapelketa Eli Argandoñak zuzentzen du eta arbitro lanak César Montoliok egiten ditu. Ekainaren 11 arteko larunbatetan burutuko da, 9 txandetako Suitzar sisteman,  jokalari bakoitzak partidako 90 minutu izango dituela, jokaldiko 30 segunduko gehitzearekin. Partidak arratsaldeko 17:00etan hasten dira. Jarraian, lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu eta gure klubeko kideek hasierako zerrendako postua ere ematen dizuegu.

Zorte on hiruoi!

Rankingeko 10 lehenak

Z. Izena FIDE-ID Elo
1 Lakunza Oyarbide Juan Carlos 2201836 2084
2 Dura Olmos Gines Raul 2262010 2009
3 Galarza Cenzano Inigo 2278871 1999
4 Alfaro Garcia Del Cerro Juan 32090668 1975
5 Garro Beraza Julen 22223398 1955
6 Cejudo Urdampilleta Jose Manu 32095015 1925
7 Abalia Patino Aritz 22284605 1923
8 Sanchez Ruesga Carlos 22284699 1917
9 Izagirre Alsua Aritz 2294001 1916
10 Arana Garate Jon 22200622 1906
       
12 Moreno Estebanez Patxi 24538663 1873
37 Tafall Villanueva Ander 24540781 1592
44 Moreiro Sanchez Silvestre 2278294 1509

Postari amaiera emateko Ander Tafallek eta Patxi Morenok lehenengo txandan egindako argazki erreportaje zabala jartzen dizuegu. Bertan ez da Silvestre Moreiro ageri, lehen jardunaldi honetan Bye hartu baitu.

 

Lotura interesgarriak:

Gros Xake Taldea

Groseko Udabeeriko XII Txapelketako oinarriak

Txapelketako informazioa “Chess-Results”en

Zuzeneko partidak

Advertisements

Jose Luis Guijarro Gipuzkoako partida azkarretako txapeldun berria

Larunbatean, abenduaren 14an, Ibarran, Ibarrako xake Elkarteak antolatua, Gipuzkoa partida azkarretako txapelketa burutu zen. Bertaratutako 20 partaideen artean, jokatutako 19 txandako ligan ebatzi zen txapelketa. Gure taldeko ordezkaririk ez zen egon.                     (leer en castellano)

SAILAKPEN NAGUSIKO HIRU LEHENAK

Irabazle: José Luis Guijarro Galán

Bigarren postua: Jesus Agirretxe San Sebastián

Hirugarren postua: Jose Ramon Ros Eskisabel

Antolatzailea izan zen Iñigo Muxikak komentatu digunaren arabera: “Giro ona egon zen eta arazorik ez. Liga denen artean. Arratsalde gogorra denontzat. Emaitzei dagokienez, borroka estua: ez lehenengo hiruren artean bakarrik (17, 16 eta 16 puntu), lehenengo bederatziren artean baizik (4,5 puntuen aldea). Gaztetxoak ere hortxe ibili ziren: Iker Artola (Anoeta) eta Mikel Aretxaga (Tolosa). Jokin Mendia (Tolosa) eta Jokin Fernández (Beasain) ahaztu gabe”.

Zorionak irabazle, antolatzaileei eta partaide guztiei!

Emaitzak Chess-Results-ean