Gaur goizean Ander Tafallek eta Patxi Morenok Euskadiko gazte jokalari onenekin Elorrion Jesús Iruzubieta maisuaren eskutik teknifikazio ikastaroa zutela aprobetxatuz, XVII.SAN BALENTIN BERRIO-OTXOA taldekako blitz txapelketa jokatzera animatu da klubeko talde bat. Zaldi Baltza Elorrioko xake taldeak antolatutako txapelekta honetan Patxi Moreno, Goio Uriarte, Ander Tafall eta Asier Cuesta, jardun dira dira, eta txapelketako lehen zatian, Jesus Iruzubietak bigarren maila Goiorekin partekatu du.
Goio, “Iru”, Patxi, Asier eta Ander
Txapelketa Elorrioko Udaletxeko arkupeetan jokatu da 16:30etik hasita, bira bateko liga sisteman, 5 minutu/jokalariko erritmoan. Xake arratsalde atsegin eguzkitsuan izandako lehia gogorraren ondoren, Abadiñok (1) txapelkteta irabazi du, Portugalete (2) izan da eta Zuri Baltzak (3) podiumeko azken kaxoia lortu du. Gure taldeak bosgarren postua lortu du eta gure jokalariek oso kontent agertu dira.
Txapelketa amaitu eta gero Buzkantz Elkartean anaitasun afaria izan dugu. Hau bukatzerakoan sari banaketa burutu da: lehen hiruek garaikurra jaso dute eta lehenengo laurak Mendraka txakolin kutxa. Honekin xake arratsalde animatuari amaiera eman zaio. Antolatzaileei parte hartzeko gonbitea eta txapelketan eta afarian gurekin izan duten tratu ona eskertu nahi diegu: Mila Esker!
Gure webgunean ANDORRAKO 33 OPENARI buruzko informazioa jarri artean non gure taldekide batek parte hartu duen, azkeneko bi asteetan gure beste taldekide batzuek parte hartu duten txapelketen berri ematen dizuegu:
Julio Granda Peruarra Andorrako txapelketako irabazlea izan da
ERRENTERIAK PARTIDA AZKARRETAKO XV TXAPELKETA. XII. GERARDO ELCANO OROIGARRIA (Errenteria)
Errenteriako Madalenetako jaietako txapelketa bertako Fomento A taldeak irabazi zuen eta emakumeez osatutako taldean izan genuen gure klubeko Andrea Mahalean. Emakume Xakelariak izeneko taldean Gros XT-ko Estibaliz Apellaniz, Miriam bere Ahizpa gaztetxoa eta Julia Vidashenko parte hartu zuten, hala nola, Donostiako Emakumeen Etxeko bi kide, Carmen Vicente eta Daniela Valera.
SAMSUNG
SAMSUNG
SAMSUNG
SAMSUNG
SAMSUNG
SAMSUNG
SAMSUNG
SAMSUNG
SAMSUNG
SAMSUNG
SAMSUNG
SAMSUNG
SAMSUNG
22an Maddalen auzoko jaietan Hondarribian burutu beharreko aldibereko partidak bertan behera geratu ziren egin zuen eguraldi kaxkarra zela eta, beste batean izan beharko!
MAR DE PLATAKO EUSKAL ETXEKO XAKE AZKARREKO TXAPELKETA (Argentina)
Ander Palavecino Argentinan darrai eta uztailaren 25ean, Mar de Platako Euskal Etxean antolatutako partida azkarretako txapelketan izena eman zuen eta 2/7 puntu lortu ere.
Pasa den igandean, uztailaren 26an, goizean, Santiago jaietako Villabonako txapelketa burutu zen eta bertan izen genuen, F.J. Torres, Daniel Garmendia, Ricardo Campos eta Ibai Dorronsoro osatzen zuen taldea, zein lan txukuna egin eta gero, merituzko 5. postua lortu zuen. Txapelketa etxeko taldeak irabazi zuen, Villabona A-k.
Villabona Xake Joku Elkarteko webgunera lotura: hemen
Bestetik, aurreko urteetan egin duten antzera, Mikel eta Ander Tafall Burgosko Frandovínez txapelketa jokatzera joan ziren. Gure lagun eta taldeko jokalari ohia den Jesus Iruzubietak irabazi zuen txapelketa eta gure taldekideek lan txukuna egin ondoren, Ander Tafallek bigarren postua lortu zuen Sub-14. sailkapenean eta Mikel Tafallek bigarren postua lortu zuen, ELOrik gabekoen zerrendan.
Txapelketako emaitzetara lotura (chessresults): hemen.
Pasa den asteazkenean, uztailaren 29an, “G.P. Iretza Sagardotegia” Gizarte Multitxapelketa amaitu zen, bigarren jardunaldia jokatu eta gero, bertako txapelduna Iñigo Galarza izan zen 6/6 egin ondoren, bigarren, Javier Dominguez, 5 punturekin eta hirugarren Jose Angel Burgaña 4,5 punturekin. Gure taldekidea de Carlos Pascualek 11. postua lortu zuen, 3 puntu egin ondoren eta konbinatuan 14. postua lortu zuen 3,5 punturekin.
Multitxapelketa Carlos Berdotek irabazi zuen, lehen ngoan txapela lortu eta bigarrenean 4. postua lortu eta gero. Aritz Izagirre 2. postua lortu zuen, 13 punturekin eta Iñigo Galarzak 3. postua lortu zuen, konbinatuan 10 puntu egin eta gero.
2015eko maiatzaren 17an, Bergaran, Euskadiko blitz txapelketa jokatu zen, Miguel Ángel Muela Euskadiko Xake Federazioko Presidentea denak zuzendutako txapelketa, Lukas Iruretagoiena arbitroaren zuzendaritzapean. Banakakoa goizean eta taldeka arratsaldean.
Gure klubak duela bi urte sailkatua bazegoen ere, txapelketara joateari utzi zion. Baina aurten, bi talde sailkatuta zituen 2014ko Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketan bigarren eta hirugarren postuak lortu baitzituen Ibarran eta, taldeko gazteak joateko zuten irrikagatik bertaratu ginen, arratsaldeko lautan hasi behar zuen txapelketara ondorengo bi taldeekin:
Marlaxka Taldea: Goio Uriarte, Manu Mayo, Ibai Dorronsoro eta Iker Arri.
Hondarribia Taldea: Asier Cuesta, Ander Tafall, Patxi Moreno eta Ander Uranga.
Iker Arri, Asier Cuesta, Goio Uriarte, Manu Mayo Ander Uranga, Arder tafall, Patxi Moreno eta Ibai Dorronsoro
Txapelketa berandu hasi zen eta bestelako arazo batzuk izan zirela medio, gure kideei jokoan sartzea kostatu zitzaien eta bertaratutako hamabi talde indartsuen aurrean, ez zuten nahi bezalako xakea garatzerik izan eta helbururik lortu (taulako behe-erdialdean amaitzea) eta azkenean 11. eta 12. postuekin konformatu behar izan genuen. Hala ere, gure jokalari gazteentzat esperientzia oso positiboa izan zela ezin uka.
Txapelketa Sestao Naturgasek txukun irabazi zuen, podiumean Ansoain eta Altzaga taldeak lagun izan zituela. Jarraian amaierako sailkapena:
Euskadiko Blitz Txapelketa Taldeka:
Rk.
Taldea
Partidak
+
=
–
D 1
D 2
D 3
1
Sestao Naturgas
12
12
0
0
42.5
36
269.50
2
C.A. Ansoain/San Juan
12
9
2
1
34.0
29
209.50
3
Altzaga
12
8
3
1
33.5
27
193.75
4
San Viator
12
7
1
4
30.0
22
129.75
5
Conteneo
12
8
1
3
29.5
25
157.50
6
Abadiño
12
6
2
4
27.5
20
140.75
7
Leioa
12
5
1
6
23.0
16
85.75
8
Egidazu
12
4
3
5
23.0
15
88.25
9
Larrasoloeta
12
2
4
6
18.5
10
62.25
10
Mikel gurea
12
2
2
8
17.0
8
34.50
11
Marlaxka
12
0
5
7
16.5
5
37.75
12
Hondarribia
12
2
1
9
9.5
7
43.25
13
Martintxo
12
0
1
11
7.5
1
8.25
(Argazkiak: Jose Luis Uranga. Bideoa: Asier Cuesta)
Goizen banakakoa burutu zen, gure taldeko ordezkaririk gabe eta, bertaratutako 24 jokalariek 12 txandetan burututako lanen ondoren, Sestaoko jokalaria den Alejandro Ruiz FIDE Maisuak txapela lortu zuen. Podiuma ondorengo izan zen:
Tafall familia Burgosera oporretan joan da eta pasa den urtean egin bezala, Mikel Tafall eta Ander bere semea bertan dauden txapelketetan parte hartzen ari dira. Burututako lanen berri emango dizuegu.
Atzo, abuztuaren 17an, Isar herrian burututako IV CAMPEONATO DE AJEDREZ ISAR 2013 txapelketaren argazki batzuk helarazi dizkigute eta bertan gertatutakoaren berri eman. 101 partaide izan zuen, 15 minutu partidako suitzar sisteman 6 txandetako txapelketa honetako garaile GM Alejandro Hoffman Argentinarra izan zen, bigarren, Serbiako Dragan Paunovic, eta hirugarren, gure taldeko aspaldiko laguna den Jesús Iruzubieta.
Aita Semeak lan txukuna burutu zuten eta launa punturekin amaitu zuten txapelketa. Ander Tafall 20. postuan eta Mikel Tafall el 25. postuan. Anderrek 12 urte azpiko txapelduna izatea lortu zuen eta horrexegatik garaikurra lortu zuen eta baita Gaztelako jaki tradizional sorta bat ere.