- Presidentea: Alvaro Minondo
- Presidenteordea: Mariano Otero
- Idazkaria: Daniel Garmendia
- Diruzaina: Jesus Mari Jauregui
- Bokala: Enrique Oiarzabal

Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak urtero antolatzen dituen txapelketetako finalak burutu dira gaur, maiatzaren 17a, osteguna, Altzan eta xakean Jesus Mari Jauregui, gure elkarteko kidea, Kasino Zaharreko ordezkaria izan da.
Jesus Marik finalean Legazpikoa den Patxi Imazen aurka jokatu du eta txukun aritu ondoren, garaipena lortu du.
Txapelketen ondoren bazkaria egon da eta gero, sari banaketa. Jarraian Mariano Oterok ateratako beste argazki batzuk:
Hondarribia–Marlaxka Xake Klubak eta Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak elkarrekin xakearen hastapenei buruzko 2. ikastaroa antolatu dute adinekoentzat.
2013ko ikastaroaren argazkiak
Klubaren helburuetako bat xakearen zabaltzea da eta beti adineko jendea taldean izan dugu ere, urteetan burututako promozio lanak bereziki gazteei zuzendu zaie. Ondorengo ikastaroarekin herriko adinekoei gure kirola ezagutzeko aukera eman nahi diegu, dibertigarria ez ezik, bestelako onurak dituelako.
Ikastaroaren hasiera: martxoaren 19an asteazkena.
Iraupena: ordubeteko 10 sesio, asteazkenetan.
Ordutegia: 17:30etik-18:30era.
Irakaslea: Jesus Mari Jauregui Etxebeste (preferente mailako jokalaria, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko fundatzailea eta egunt klubeko Ohorezko Presidentea)
Ikasle kopuru mugatua: 20 pertsona
Nori zuzendua: 60 urtetik gorako pertsonentzako
Prezioa: Kasino Zaharreko bazkideek eta Hondarribia-marlaxka Xake Klubeko kideek.doan. Besteek 10 €.
Lekua: Kasino Zaharreko tellatupean. Damarri,1. 20280 HONDARRIBIA
Izen ematea eta Informazio gehiago: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
2013ko ikastaroari buruzko informazioa: hemen
Artikulu interesgarria (gaztelaniaz): Ajedrez, Cerebro y Tercera Edad