Artxiboa laburpen hitzeka: jesus mari zamora

Aste bete barru XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 1. TXAPELKETA SOLIDARIOA izango dugu. uztailaren 22an izango da, Klink Elkarteko bazkari solidarioaren ondoren. ANIMATU!

(leer en castellano)

XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 1. TXAPELKETA SOLIDARIOAn izen emateko epea irekita dagoela gogoratzen dizuegu. Gure klubak datorren uztailaren 22an ARNASA Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearen alde antolatuko duen heldu eta gaztetxoei zuzendutako txapelketa Klink Elkarteak antolatutako bazkari solidarioaren ondoren jokatuko da Gipuzkoa plazan. Lehen edizio honetararako 40 jokalarira mugatzen dugu partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.

XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI TXAPELKETA SOLIDARIOA – HONDARRIBIA

TXAPELKETAKO OINARRIAK (pdf)

JOKO SISTEMA: 5 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.

DATA: 2017ko uztailaren 22n, larunbata.

TOKIA:   Gipuzkoa plaza

ORDUTEGIA:  17:00etan. 

MAILA:  Gazteak eta helduak

IZEN EMATEA:  CARLOS:   tel:  635 702 745  –   torneosxake@gmail.com

– uztailaren 22n, 16:00 ordu arte, laranbata.  

Bertan Izena, Abizenak, eta Jaiotze urtea jarri beharko da.

PREZIOA: Klink Elkarteak Fibrosi Kistikoaren alde antolatutako aurreko bazkarirako tiketa dutenek doan. Beste partaide guztiek 5 €. (Jasotako diru guztia Fibrosi Kistikoaren elkarteari emango zaio)

Hondarribiako Klink Elkartean, uztailaren 22an, 14:30ean Bazkari Solidarioa, FIBROSI KISTIKOAK eragindakoentzat eta haien familientzat. Bertan Jesus Mari Zamora, Kirmen Uribe eta Porrotx izango dira.

 

Uztailaren 19an, asteazkena, bazkarirako izen emateko azken eguna izango da.

Helduen txartelak 20€tan egongo dira salgai, eta umeena 4€tan, Kai Alde Gozotegian, Jamones Alzaga dendan eta Klink Elkartean.

Haurren bazkaria (pasta, oilaskoa, eta izozkia) 13:45ean izango da eta, helduena (entsalada mistoa, hegaluzea piperradarekin eta pastel txikiak) 14:30ean.

Horrez gain nahi den zenbatekoarekin lagun daiteke, zenbatekoa kontu honetan sartuta:

KUTXABANK ES05 2095 5039 90 1061338918

Informaziorako telefonoa: 628.64.17.37 KLINK

logoarnasa

Email: fqgipuzkoa@gmail.com

Facebook: ARNASA

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

Advertisements