2018ko Andorrako Irekiko garailea IM Miguoel Admiraal
Aurtengo edizio honetan berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, nazioarteko txapelketa garrantzitsu honetan (eta batera jokatuko diren gaueko txapelketan eta Blitz Sari Nagusian) arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izango duela. Luxusko hirukotea, zeintzuk ziur lan txukuna egingo dute. Zorte on!
Gaur, igandea, uztailaren 29a Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXVI. Andorrako nazioarteko Txapelketabukatu da Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren Josep Antoni Rivero,Joan Obregón eta Oscar de la Riva izan dira. Uztailaren 21etik 29ra, 139 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu dira eta sailkapen nagusiko lehen postua Holandako IM Miguoel Admiraalek lortu du, 9 partidatan 7,5 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, puntu erdi gutxiagorekin, 7rekin, GM Maxime Lagarde frantziarrak 2. postua lortu du eta GM EvgenyPostny israeldarrak hirugarren postua, 7 punturekin ere. Sailkapen osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.
36. Andorrako Irekiko garailea IM Miguoel Admiraal
Aurtengo edizio honetan ez dugu taldeko jokalaririk lehiatzen izan, hala ere, berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izan dutela. Luxusko hirukotea, zeintzuk lan txukuna egin dute, bai Openenan eta bai tartean burututako Blitz Grand Prix d’Andorra txapelketan eta Festa Major dEscaldes-Hotel Panorama txapelketetan.
Txapelketako lotura interesgarriak
Jarraian txapelketaren informazio osoa duen loturak ematen dizkizuegu:
Atzo, igandea, uztailaren 30a Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXV. Andorrako nazioarteko Txapelketabukatu zen Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren Joan Obregón eta Oscar de la Riva izan ziren. Uztailaren 22tik 30era, 153 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu ziren eta sailkapen nagusiko lehen postua IM Manuel Pena Gomezek lortu zuen, 9 partidatan 7,5 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, puntu berdinekin baina desenpate okerragoarekin, GM Daniel Forcen Esteban2. postua lortu zuen eta IM Alexander Kaspi Israeldarrakhirugarren postua. Jarraian lehen 16 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.
IM Manuel Pena txapelketako irabazlea garaikurra jasotzen
Sub10 hoberena: Xuqian Ben Han (HKG)
Sub12 hoberana: Krisnha S. Rohith (IND)
Sub14 hoberena: Ajay Karthikeyan (IND)
Beterano hoberena: Juan Planas (ESP)
1849 arteko bigarrena: K. Krithigga (IND)
1849 arteko lehenengoa: Yaakov Sokolinsky (ISR)
1850-1999 bitarteko bigarrena: Dario Elguezabal (ESP)
1850-1999 bitarteko lehenengoa: Adi Federovski (IND)
2000-2149 bitarteko bigarrena: Pablo Palacios (ESP)
2000-2149 bitarteko lehenengoa: Das Soham (IND)
2150-2299 bitarkeo bigarrena: Paul Srijit (ESP)
2150-2299 bitarteko lehenengoa: Emanuel Cimer (ARG)
Normak
Maisu norma lortu duten jokalariak gure taldekidea den Enrique Oiartzabalekin, txapelketako arbitro nagusiarekin
Sarien kontua amaitzeko, Txapelketa gogor honetan bost jokalarik maisu normak lortu dituzte: 2 GMrenak: Manuel Pena eta Evgeny Zanan eta 2 IMrenak: Julio Suarez eta Das Sohan.
Arbitroak
Arbitroak gure taldekidearekin
Aurtengo edizio honetan berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izan dutela. Luxusko hirukotea, zeintzuk lan txukuna egin dute, bai Openenan eta bai tartean burututako Blitz Grand Prix d’Andorra txapelketan eta Festa Major dEscaldes-Hotel Panoramatxapelketetan.
Gipuzkoarrak
Goio Uriarte
Gure ordezkariak, Goio Uriarte, 8 partidetan 3 puntu lortu zituen, eta hasierak rankingean 84. bazen, 113. postuan amaitu zuen. Orokorrrean oso emaitza kaxkarra izan bazen ere, egoera honetatik ikasi eta hurrengoetan hobetzeko parada badagoela agertu digu. Horretaz gain, oso ondo pasa duela esan digu, xakeaz gain, gauza asko egiteko parada izan zuelako eta baita aprobetxatu ere: Herriko jatetxe entzutetsu batean egindako anaitasun afarian parte hartu, hoteleko igerilekuan igeri egin, Caldea-ko gune termoludikora joan, Cirque du Soleilen“Scalada” ikuskizunaren moldaketa berria ikusi, Andorrako mendietan txangoak egin, Andorrako monumentu Erromaniko batzuk bisitatu, Andorrako Erdi Aroko La Marginedako aztarnategi arkeologikoa, Andorrako hiriburuan erosketak egin, eta beste gauza asko. Primeran pasa du. Hortaz, datorren urteko daten zain daude, ea joaterik duten jakiteko. Gure taldekideaz gain, Gipuzkoar bi txapelketan parte hartu zuten: Juan Antonio Aizpurua eta Eneko Alberdi. Ondorengo taulan lortutako postuak:
Atzo, osteguna, abuztuaren 11n, Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXIV. Andorrako nazioarteko Txapelketabukatu zen Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren Joan Obregón eta Oscar de la Riva izan ziren. Abuztuaren 3tik 11ra, 130 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu ziren eta sailkapen nagusiko lehen postua Peruko GM Jorge Corik bakarka irabazi zuen, 9 partidatan 7,5 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, Peruko GMJulio Grandak 2. postua lortu zuen, lortutako 7 puntuei esker desenpate hobeagoa izan zuelako. Maxime LagardeGM Frantziarrak hirugarren postua lortu zuen 7 puntu egin eta gero. Jarraian lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.
Sub10 hoberena: Jaume Alcón Llosada (AND)
Sub12 hoberana: Maria Eizaguerri Floris (ESP)
Sub14 hoberena: Victor Àlvarez Albiol (ESP)
Beterano hoberena: Mark A. Berkovich (ISR)
1849 arteko bigarrena: Vojtech Trochta (CZE)
1849 arteko lehenengoa: Louis Perche (FRA)
1850-1999 bitarteko bigarrena: Paul Chamber Ezra (BDI)
1850-1999 bitarteko lehenengoa: Chaouro Cai (CHN)
2000-2149 bitarteko bigarrena: Thomas Caloone (FRA)
2000-2149 bitarteko lehenengoa: Miguel Bas Mas (ESP)
2150-2299 bitarkeo bigarrena: Iván Martínez López (ESP)
2150-2299 bitarteko lehenengoa: Emanuel Cimer (ARG)
Javier Oyarzabal, Enrique Oiarzabal eta Santiago Juberías gure klubeko presidentearekin 2016ko Andorrako Gran Prix Blitz txapelektan
Aurtengo edizio honetan gure klubak jokalaririk izan ez badu ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza zina dutela. Luxusko hirukotea, zeintzuk lan txukuna egin dute, bai Openenan eta bai tartean burututako Blitz Grand Prix txapelketan.
Pasa den larunbatean Centre d’Escacs d’Andorra la Vellak antolatutak eta Comú d’Andorra la Vellaren eta Banc Sabadell d’Andorraren laguntzarekin Gran Prix d’Escacs de partides ràpides txapelketaren edizio berri bat burutu da, zein, Andorrako Nazioarteko Txapelketaren egutegi aldaketa dela medio, aurten, Andorra la Vellako Jai nagusietako egitarau barnean jokatu da. Zuzendari lanak Joan Obregón egin ditu. 34 Open Internacionalean daudelako, arbitroen talde bikaina dago bertan Enrique Oiarzabal, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías.
Javier Oyarzabal, Enrique Oiarzabal, Santiago Juberias eta gure taldekidea Goio Uriarte
Txapelketa azkenean panorama Hotelean burutu zen eta bertan 92 jokalarik izena eman zuten, txapelketako errekorra. 13 herrialde ezberdinetako 12 Maisu Handi, Nazioarteko maisu bat eta 10 FIDE maisu parte hartu zuten. Jokalari zerrenda ikaragarria benetan. Gure taldeko Goio Uriartek parte hartu du, Openenan parte hartzerik izan ez bazuen ere, asteburuan, Gran Prixa jokatzera animatu zelako. Txapelketa txukuna egin zuen, puntuen erdia lortuz eta txapelketa zerrendako 45. postua lortu zuen. Txapelketa GM Julio Grandak irabazi zuen, 7,5 puntu lortu eta bigarren sailkatutako desenpate hobeagoa lortu zuelako.