Artxiboa laburpen hitzeka: Jon Irigaray

Hector Sanchez XI. Groseko Udaberriko txapeldun berria da. Bertan gure jokalariek lan txukuna egin duteearekin

(leer en castellano)

Pasa den larunbata arte, ekainaren 13ra arte, XI. GROXEKO UDABERRI TXAPELKETA jokatu da, apirilaren 25etik hasi zen txapelketa. Gros Xaker Taldeak Anoetako Karmelo Balda pilotalekuan duen lokaleko Feliz Izeta gelan, 8 jardunaldietan zehar, larunbatero, partidako 90 minutu + 30 segundu jokaldiko erritmo tradizionalean, Udaberriko txapalketa hau jokatzen aritu dira gure taldeko ondorengo jokalariak: Jon Irigaray, Javier Azcue, Silvestre Moreiro, Asier Cuesta, Ander Tafall y Patxi Moreno parte hartu duten 84 jokalarien zerrenda osatuz.

Héctor Sánchez, Azkoitiarrak  7 punturekin lehen postua lortu du eta 6,5 punturekin berdinduta, bigarren postuan geratu da Ander Martín eta hirugarren Jean Paul Tholey.

Irabazleen podiuma (argazkia: Gros XT)

Jarraian amaierako sailkapeneko lehen 10 postuek ematen dizkizuegu, gure jokalarien emaitzekin batera. Guztiek ondo aritu badira ere, Patxi Morenok lortutako 9. postua azpimarratzekoa da:

Post Ran. Izena Fed. Ptk. APRO Buc1 BucT Club
1 3 Sanchez Ruesga, Hector ESP 7,0 7.0 36.5 40.0 Anaitasuna-Kakute
2 15 Martin Iribar, Ander ESP 6,5 8.0 36.0 39.5 Zarautz
3 21 Tholey, Jean-Paul FRA 6,5 8.0 36.0 39.0 Baiona
4 1 Guijarro Galan, Jose Luis ESP 6,5 8.0 37.5 40.5 Billabona
5 4 Segovia Sanchez, Antonio ESP 6,0 8.0 39.0 40.5 Gros
6 9 Miguelez Garcia, Erlantz ESP 6,0 7.0 34.5 37.5 Altzaga
7 48 Zuloaga Erauskin, Markel ESP 5,5 8.0 38.0 42.0 Gros
8 7 Galarza Cenzano, Inigo ESP 5,5 8.0 32.5 35.5 Fomento Cultural
9 50 Moreno Estebanez, Patxi ESP 5,5 7.0 33.5 35.5 Hondarribi-Marlaxka
10 16 Osa Astrain, Ricardo ESP 5,5 7.0 28.5 31.5 Hernani
43 80 Cuesta Senosiain, Asier ESP 4,0 7.0 32.0 35.5 Hondarribi-Marlaxka
                 
47 65 Tafall Villanueva, Ander ESP 4,0 6.0 29.0 30.5 Hondarribi-Marlaxka
                 
72 59 Moreiro Sanchez, Silvestre ESP 2,5 7.0 31.0 34.0 Hondarribi-Marlaxka
                 
78 73 Azcue Maillo, Javier ESP 2,0 6.0 24.5 27.0 Hondarribi-Marlaxka
                 
82 43 Irigaray Ferreira, Jon ESP 1,0 6.0 20.0 21.5 Hondarribi-Marlaxka

Jarraian bertan gertatutakoaren erreportaje zabala (Argazkiak: Ander Tafall, Patxi Moreno, Asier Cuesta, Javi Azcue, Goio Uriarte eta Gros XT)

Txapelketako informazio ososa lotura (Info64.org): hemen

Advertisements

G.P Koolton eta XI. Groseko Udaberriko txapelketak abian dira gure jokalarien parte hartzearekin

(leer en castellano)

Gure taldeko jokalari batzuk Gipuzkoako hiriburuan burutzen ari diren txapelketetan parte hartzen ari dira.

G.P. KOOLTON

Carlos Pascual apirilaren 22an hasi zen eta ekainaren 3an bukatuko den txapelketa jokatzen ari da. Asteazkenetan, Gros Xake Taldeak  Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan Koolton Sari Handia deiturikoa jokatzen da, 19:00etatik hasita, 7 jardunaldietako Suitzar sisteman, jokalari bakoitzak partidako 30 minutu + 30 segundo jokaldi bakoitzeko dituela.   Gipuzkoako 52 jokalarik izen eman dute eta Roberto Pinilla aitzindari duen listako 47. jokalaria da Carlos Pascual.

Carlos Pascualek (zuriekin) Gros taldeko Esteban Granero mendean hartu zuen G.P: Koolton txapelketako lehen jardunaldian

Txapelketako oinarriak: hemen

Txapelketako informazio osora lotura (ChessResults): hemen

XI. GROXEKO UDABERRI TXAPELKETA

Beste aldetik, Gros taldearen egoitzan ere, Feliz Izeta aretoan, apirilaren 25etik hasita, ekainaren 13ra arte, 17:00etatik hasita, Feliz Izeta gela8 jardunaldietan zehar, larunbatero, partidako 90 minutu + 30 segundu jokaldiko erritmo tradizionalean, Udaberriko txapalketa hau jokatzen ari da eta bertan 87 jokalarik parte hartzen ari dira, gure taldeko ondorengo ordezkaritzarekin: Jon Irigaray, Javier Azcue, Silvestre Moreiro, Asier Cuesta, Ander Tafall y Patxi Moreno.

Jarraian hasierako sailkapeneko lehen jokalariak emtaen dizkizuegu eta gure taldekideek duten postua:

XI. Groseko Udaberriko Txapelektako hasierko rankinga
Z. Izena FIDE FEDA Kluba
1 Guijarro Galan, Jose Luis 2199 0 Billabona
2 Prieto Aranguren, Alain 2181 0 Abadiño
3 Sanchez Ruesga, Hector 2099 0 Anaitasuna-Kakute
4 Segovia Sanchez, Antonio 2093 0 Gros
5 Lakunza Oyarbide, Juan Carlos 2092 0 Gros
6 Pinilla Santibanez, Roberto 2026 0 Gros
7 Galarza Cenzano, Inigo 2024 0 Fomento Cultural
8 Abalia Patino, Aritz 1998 0 Gros
9 Miguelez Garcia, Erlantz 1946 0 Altzaga
10 Cejudo Urdampilleta, Jose Manuel 1936 0 Gros
43 Irigaray Ferreira, Jon 0 1656 Hondarribia-Marlaxka
50 Moreno Estebanez, Patxi 1592 0 Hondarribia-Marlaxka
59 Moreiro Sanchez, Silvestre 1517 0 Hondarribia-Marlaxka
65 Tafall Villanueva, Ander 1458 0 Hondarribia-Marlaxka
73 Azcue Maillo, Javier 1291 0 Hondarribia-Marlaxka
80 Cuesta Senosiain, Asier 0 0 Hondarribia-Marlaxka

Argazkiak: Ander Tafall eta Patxi Moreno:

Txapelketako informazio ososa lotura (Info64.org): hemen

Xake anitz 2014ko Hondaribiko Erdi Aroko Azokan

(leer en castellano)

Ekainaren 14 eta 15an burutu den Hondarribiko Erdi Aroko Azokan eta aldibereko xake partidek kokapen berria estreinatu zuten, Kasino Zaharreko lorategia. Taldeko jokalariek (Óscar Holgado, Iker Arri, Ramon Nogues, Patxi Moreno, Ander Tafall, Fernando García, Julio García, Fernando Hoyos eta Patxi López; laguntzaile moduan Carlos Pascual, Asier Cuesta, Jon Irigaray, Mikel Tafall, Ander Palavecino, Goio Uriarte eta Paulo Manterola) bertaratutako guztien kontra aldibereko xake partidak jokatu zituzten.

Bertaratutako guztiei mila esker!

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailarekin adostutako ordutegia ondorengoa bazen ere, goizetan 12:00-14:00 bitartean eta arratsaldez 17:00-19:00 bitartean, gure jokalariek ordutegia handiagotu zuten bertaratutako jendeari jokatzeko aukera emateko.

Asteburuan zehar eguraldi aparta izan genuen eta bertaratutako klubekoen aburura aurtengo kokapena oso ona izan da eta giroa aparta!

 

Aurtengo Erdi Aroko Azokako beste ekintzetako argazkiak ikusteko edota beste urteetako argazki gehiago ikusteko: Festak.com

 

Gure promesa gaztetxoen emaitza bikainak asteburuan

(leer en castellano)

Gure taldeko jokalari heldu batzuek (Andoni Orube, Iker Arri, Sergio Sanmateu eta Javier Azkue) Groseko Nazioarteko XXIII. txapelketan parte hartzen ari diren bitartean (txapelketa amaitzerakoan gertatutakoaren berri emango zaizue), gure etorkizuneko txapeldunek 16 urtetik beherakoentzako Gros Xake Taldeak, asteburu honetan Donostian, irailaren 20 eta 21ean,  antolatu dituen bost minutuko “tximista partida azkarretako” bi txapelketetan parte hartu dute eta Gipuzkoatik etorritako beste gaztetxoekin lehiatu eta gero, baita garaipena lortu ere:  Ander Tafallek ostiralean eta Patxi Morenok larunbatean. Gure taldeko beste ordezkarien, Jon Irigarayren eta Iñaki Morenoren, lan txukuna ere aipatzekoa izan da.

Irailaren 20an, 17:30ea, Aieteko Jauregian dagoen Kultur Etxean burututako bost txandetako txapelketan Ander Tafallek txapelketa irabazi zuen partida guztiak irabazi eta gero.

Gure beste jokalarien lana polita izan zen: Patxi Morenok lau puntu lortu zituen, Jon Irigarayk eta Iñaki Morenok hiruna puntu egin zituzten.

Irailaren 21ean, igandean 10:30ean, Gros Xake Taldeko Donostiako egoitzan, sei txandetara jokatutako txapelketan 5,5 puntu lortu eta gero Patxi Morenok garaipena lortu zuen.

Txapelketa honetara bertaratutako gure beste ordezkariek, berriro ere, lan txukuna egin zuten eta Ander Tafallek eta Jon Irigarayk 3,5 punturekin amaitu zuten txapelketa.

Bertaratutako gutiei burututako lanarengatik zorionak ematen dizkiegu!
Azkenik, Mikel tafalli bidalitako argazkiengatik eskerrak ematen dizkiogu.

Gure taldekideek merituzko 4. postua lortu dute Euskadiko taldekako infantiletan

(leer en castllano)

Atzo Durangon EUSKADIKO ESKOLARTEKO XXXII. KIROL JOKOAK -TALDEKAKO EUSKADIKO XAKE TXAPELKETA burutu zen eta gure ondorengo jokalariak: Ibai Dorronsoro, Ander Uranga, Pablo Basurko, Iñigo Almazán eta Jon Irigaray Irungo La Salle ikastetxearen izenean merituzko 4. postua lortu zuten 9,5 puntu lortu eta gero (burutuako lana: +1 =2 -2).
Argazkiak: Julio García Cabero eta José M. Villanueva Vitón.
 
Ander Urangak egindako lana aipatu beharrekoa da txapelketako puntu gehien lortu zuen jokalaria bera izan baitzen, jokatutako 5 partidetan  4,5 puntu egin zituelarik (95 %). Pablo Basurkok ere lan txukuna burutu zuen eta 5 partidetan 4 puntu lortu ziuten (80 %). Gure beste taldekideek gogotsu aritu arren zortea ez zuten lagun izan eta ez zituzten nahi bezalako emaitzarik lortu.
Ondorengotan zorte hobeagoa opa diegu!
 

Txapelketa aurten Gros Xake Taldeak lortu du (José Luis Muñoz, Ander Martín, Cecilia Pérez, Ibon Sarriegi eta Félix Lobo osatutako taldearekin).

Sailkapena

Rk. SNo Taldea Partidak   +   =   –  TB1  TB2  TB3
1 3 Gros 5 4 1 0 15.0 9 0
2 6 Abadiño 5 2 2 1 10.5 6 0
3 2 San Prudencio 5 1 3 1 10.0 5 0
4 4 La Salle 5 1 2 2 9.5 4 0
5 1 Conteneo 5 1 2 2 8.0 4 0
6 5 San Viator 5 0 2 3 7.0 2 0

Informazio gehiago ondorengo loturetan: “Chessresults”  eta EXF Wegunean