Artxiboa laburpen hitzeka: Jon Jauregi

Bizkaia Chess & Gazte. Egun osoan zehar Xakearen inguruko jaialdi handia BEC-en. Gipuzkoak Patxi Morenorekin eta Ander Tafallekin sub14an garaipena lortu du

(leer en castellano)

15541409_1360965923922572_517854349622149163_n

Gaur abenduak 17, 10:00etatik 20:00etara  BIZKAIA CHESS 6 GAZTE: BIZKAIKO XAKEAREN ARETO GAZTEA burutu da BEC-en (BILBAO EXHIBITION CENTRE). Euskadiko Xake Federazioak eta Bizkaiko Xake Federazioak antolatu duten Jailadi honetan haur eta gazteak xakean jokatzen aritzeaz gain, solasaldi profesionalak, erakusketak, azoka, gastronomia, zinema, teknologia, uztartu dira.

20161217_103429

Bizkaia Chess & Gazteko egitaraua: hemen.

img-20161217-wa0016
Patxi Moreno eta Ander Tafall gure klubeko jokalariak

Gure taldetik Patxi Moreno eta Ander Tafall bertaratu dira, Gipuzkoako Xake Federazioak gonbidatuta, SUb 14ko taldekide moduan. Gipuzkoako Sub14 taldea, Patxi Moreno, Ivan Iturralde, Josu Manterola eta Ander Tafallekin lan oso tuxkuna egin zuten eta baitatxapela lortu, Patxik, Josuk eta Anderrek taulakako sari onena lortu zuten ere. Zorionak guztioi!

20161217_103742
Gipuzkoa Sub14: Josu Manterola, Ander Tafall, Iván Iturralde eta Patxi Moreno

Taldekako Sub 14 mailako txapelketako podiuma:
1. Gipuzkoa
2. Bizkaia
3. Asturias

20161217_103807
Ander Tafall,m Patxi Moreno, Ivan Iturralde eta Josu Manterola

Taulaka onenenak Taldekako Sub 14 txapelketan
1. taula: Patxi Moreno
2. taula: Hugo Pelegrín
3. taula: Josu Manterola
4. taula: Ander Tafall

img-20161217-wa0042
Gipuzkoa Sub14 taldea sari banaketan

Gipuzkoak ere Sub20an talde bat izan du, Jose Luis Alfaro, Jose Luis Muñoz, Markel Zuloaga eta Jon Jauregi. Gure taldeko Ibai Dorronsoro joatekoa zen baina azkenean ez zuen joaterik izan. Gipuzkoako taldeak lan txukuna egindu ere eta hirugarren postuan amaitu du txapelketa.

20161217_105842
Gizpuzkoa sub20: Jon Jauregi, Markel Zuloaga, Jose Luis Alfaro eta Jose Luis Muñoz

Taldekako Sub 20 Mailako podiuma
1. Bizkaia
2. Asturias
3. Gipuzkoa

20161217_190539

Taulaka onenak Taldekako sub 20 Txapelketan
1. Juan Manuel Acosta
2. IBon Barrios
3. Jonás Prados
4. Adrian Martinez

Jarraian, Juan Cruz Iturraldek, Pepelu Muñozek eta Kandido Manterolak egunean zehar egindako argazki sorta (post honetan dauden guztiak beraienak dira). Mila Esker!:

Jaialdi Honetako Kirol emaitzei dagokionez, beste sari hauek banatu dira:

Banakako Juveniletan Sub18
1ª. Ane Miren Diaz
2ª. Diana Valdezate

Banakako Kadeteetan sub 16
1. Aketza Pereira López
2. Imanol Ruiz
3. Aritz Zahino

Banakako Infantiletan sub 14
1. Unai Calleja
2. Endika Rodríguez
3. Aimar Acosta

Banakako Alebinetan sub 12
1. Raul Torres
2. Karan Singh
3. Adrian Villar

Banakako Benjaminetan sub 10
1. Luis Ander Quisbert
2. Joel Rodríguez
3. Fernando Morales

Informazio eta argazki gehiago ekitaldiaren FBean: hemen

Antolatzaileak / Organiza

Babesleak / Patrocinadores

Añorgako jaietako gazteentzako txapelketa Mikel Vicente-k irabazi du

(leer en castellano)

Atzoko taldekako txapelketaren ondoren, Añorgako jaietan, gazteentzako partida azkarretako banakako txapelketa burutu da gaur. Añorgako jaietako xake txapelketetako zuzendari eta antolatzailea izan den Asier Urretabizkaiak esan digu 14 gazte parte hartu duela eta Ibai Dorronsoro eta Ronja, Anatol eta Manoush, Toth anai-arrebak, Hondarribia-Marlaxkaren ordezkariak bertan izan ditugu.

Lehenengo fasean Ibai Dorronsorok (14 urte) Mikel Vicente garaitu badu ere (Gros Xake Taldeko 17 urtetako jokalari indartsuak amaieran torneoaren txapelduna izan da), azkenean ez da bigarren fasean lehiaketaren lehen postuengatik borrokatzeko multzoan sailkatu. Toth familiako kideek (13 eta 7 urtetako bi neskatila eta 9 urteko mutila) lehen aldiz xake txapelketa batean parte hartu dute eta ondo pasatzearen helburua guztiz bete dute.

Txapelketako podiuma Gros Xake Taldeko Mikel Vicente (1), Jon Jauregi (2) eta Aritz Abalia (3) osatu dute.

Zorionak antolatzaileei, garaileei eta parte hartu duten guziei.