Artxiboa laburpen hitzeka: Jon Lertxundi

Ambar txapelketa bukatu da Diego Belloren garaipenarekin. Gure taldekideen lan txukuna. Patxi Morenok bigarren postua lortu du

(leer en castellano)

Partida aurretik gure jokalarien Marlaxkako Haka
Partida aurretik gure jokalarien Marlaxkako Haka joko aretoaren sarreran

Atzo Gros Xake Taldearen egoitzan 5. “Cervezas Ambar” GP txapelketaren  8. txanda jokatu zen, azkena. Txapelketa horretan klubak 6 jokalari ditu parte hartzen: Goio  Uriarte, Patxi MorenoIker Arri, Ander Tafall, Carlos Pascual eta Mikel Tafall. Gogoan izan, V. Ambar txapelketa honetan 58 jokalarik parte hartzen zutela.  Asteazkenetan jokatuko zen. Partidako 30 minutuko + 30 segundoko gehitzea jokaldiko erritmoan 8 jardunaldiko Suitzarrean. Txapelketa honetako parekatzeak, emaitzak, sailkapena eta beste ikusteko “Chess-Results” begiratu: Hemen.

Azken txandan gure taldekideen emaitzak:

M. Zuriak Emait. Beltzak
2 Moreno Patxi 1 – 0 Fuente Ernesto
3 Uriarte Goyo ½ – ½ Arrondo Pablo
5 Guerrero Alfredo ½ – ½ Tafall Ander
8 Arri Iker 1 – 0 Altolaguirre Igor
11 Astigarraga Mikel 1 – 0 Tafall Mikel
19 Hernandez Juan P. 0 – 1 Pascual Carlos

Jarraian Lehenengo 10 sailkatuen zerrenda, gure jokalarien emaitzekin:

2016ko Sarituak
2016ko Sarituak

 

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2
1 4 Bello Castano Diego 1858 7,0 29,5 39,5
2 3 Moreno Estebanez Patxi 1986 6,5 32,0 42,5
3 10 Lertxundi Azpiazu Jon 1750 6,0 26,5 35,5
4 2 Uriarte Prieto Goyo 1988 5,5 32,0 42,0
5 14 Arrondo Carbonell Pablo 1706 5,5 31,5 40,5
6 5 Cejudo Jose Manuel 1851 5,5 30,0 40,0
7 16 Arri Martinez Iker 1663 5,5 28,5 38,5
8 24 Granero Molina Esteban 1570 5,5 27,5 36,5
9 6 Fuente San Sebastian Ernesto 1841 5,5 27,0 37,0
10 11 Cantabrana Garona Alex 1739 5,5 24,0 33,0
             
13 18 Tafall Villanueva Ander 1639 5,0 26,0 34,5
             
27 28 Pascual Cuadrado Carlos 1500 4,0 25,5 33,0
             
31 56 Tafall Soreasu Mikel 0 4,0 21,5 28,5

58 jokalari guztira

Azalpena:
Des1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
Des2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)

Jarrain gure jokalariek egindako argazkiak:

Advertisements

Gros Xake Taldean jokatutako Gabonetako Gazte Xake Txapelketaren oihartzunak

(leer en castellano)

Urtarrilaren 3an, arratsaldez, Gros Xake Taldeak Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan Gipuzkoako 70 gazte bildu zituen Gabonetako Gazte Xake Txapelketa burutu zen.

Txapelketa jokalarien adina kontuan hartzen ez zuen 6 txandetako sistema suitzarrean jokatu zen, partidako 10 min + 5 seg-ko erritmoan, Iñigo Argandoña epaile lanak egin zituela.

Txapelketako oinarriak

Aritz Abalia (SUB-16 jokalaria) txapelketako txapelduna izan zen 6 partidetan 5,5 puntu lortu ondoren. Podiuma Ivan Iturraldek (bigarren) eta Markel Zuloagak (hirugarren) osatu zuten

2014 Gabonetako Gazte Xake Txapelketako Sailkapena

Argazkiak: Jose Luis Uranga, Maru Estebanez eta Gros XT

Jose Luis Urangak gidatzen zuen gure taldeko espedizioak azken momentuko baja izan zuen, Ibai Dorronsoro gaixotu baitzen.  Azkenean, Ander Uranga, Odei Lete, Patxi Moreno eta Ander Tafall Donostiara joan ziren. Guztiek lan txukuna egin zuten eta taulako erdi-goikaldean sailkatu ziren. Oso ondo pasa zutela izan zen hoberena. bakoitzaren izenaren gainek klik eginez burututako lana ikusi ahal izango duzue.

Adinei dagokionez ondorengoak izan ziren hoberenak: SUB-18 Jon Lertxundi (txapelketako 7.a); SUB-16 onena txapelketa irabazi zuen Aritz Abalia; SUB-14 artean onena Jose Luis Muñoz (txapelketako 5.a); SUB-12 hoberena Iker Ormaetxea (sailkapen nagusiko 12.a) eta SUB-10 hoberena, Ivan Iturralde izan zen, txapelketa bikaina egin eta gero, sailkapen orokorreko 2 postua lortu zuen.

Oso giro ona, antolaketa bikaina eta xake maila handia. Gipuzkoako xakearen etorkizuna bermatuta dagoela dirudi gazte hauek jokatzen ikusita. Guztioi zorionak!

Gipuzkoako banakako txapelketak amaitu dira

(leer en castellano)

Asteburu honetan Gipuzkoako bakarkato txapelketa ezberdinak burutu dira: kadete, hirugarren, bigarren eta absolutua. Maila guztietan ordezkariak izan ditugu: Ibai Dorronsoro, Ander Palavecino, Javier Azcue, Iker Arri, Ricardo CamposMariano Muriel eta Ramon Nogues. Guztiok beren mailako txapelketetan postu onak lortu nahian gogotsu aritu badira ere, Ibai Dorronsoro bakarrik geratu da podiumetik hurbil, Kadeteko txapelketan merituzko 4. postua lortu eta gero. Gure taldekideek beren mailako txapelketan egindako lana ezagutzeko bakoitzaren izenaren gainean sakatu.

Absolutua: Txapelduna: Iñigo Argandoña Rivero.  Txapeldunordea:  Hector Sanchez Ruesga. 3. postua: Aitor Alcaide Luque.

Bigarren maila: Txapelduna: Aritz Abalia Patiño. Txapeldunordea: Carlos Berdonte Alonso. 3. postua: Mario Gallego Saenz.

Hirugarren mailaTxapelduna: Markel Zuloaga Erauskin. Txapeldunordea: Imanol Unanue Gual. 3. postua: José Luis Muñoz Ávila.

Kadetea: Txapelduna: Ramon Elduayen Etxabe. Txapeldunordea: Juan José Aroztegi Tolosa. 3. postua: Markel Zuloaga Erauskin.

Zorionak irabazleei eta mailaz igotzen diren jokalarieei!

Argazkiak eta beste informazio osagarria: Gipuzkoako Xake Federakuntzaren webgunean eta Gros X. T. webguenan

Kadetekoa ezik, Gipuzkoako txapelketako maila ezberdinetako txapeldunak erabakita dirudite

(leer en castellano)

Asteburu honetan Gipuzkoako txapelketako maila ezberdinetako seigarren txanda jokatu da, txapelketako azken aurreko txanda alegia eta kadeteko lehen postua ezik, beste mailetako txapeldunak erabakita daudela dirudi. Hala era datorren astean beste gauza asko erabakiko dira: sailkapen nagusiaz gain, podiuma eta maila ezberdinetara igoera lortuko duten jokalarien izenak ezagutuko ditugu.

Absolutuan Iñigo Argandoñak puntu oso bateko abantaila darama eta sailkapenean atzetik dituenak baino berdinketa hausteko puntu gehiago baititu, bost garaipen eta azken partidan Aitor Alcaideren kontra parra lortu eta gero. Azken partida galduko balu ere, berriro ere txapela lortuko lukeela dirudi. Baina egiten ari den jokoa ikusita, partidarik galduko duenik zail dirudi.

Bigarren mailako txapelketan Aritz Abalia emaitza perfektua darama, jokatutako partida guztiak irabazi eta gero eta bigarrena den Carlos Berdote baino puntu bat du, eta hirugarrena den José Vaquero baino puntu eta erdi gehiago. Ezer arrarorik gertatzen ez bada, datorren larunbatean bigarren mailako merituzko txapeldun izango dugu.

Hirugarren mailako txapelketan Markel Zuloaga lehen postuan dugu, sei partidetan sei garaipen lortu eta gero. Txapelketa bigarrenaren aurka jokatuko duen partidan erabakiko da, José Luis Muñozek puntu bat gutxiago duelako, hala ere garaipena lortzeko parrarekin nahiko adu.

Kadetean Markel Zuloaga (6 partidetan 5 puntu lortu eta gero) lidergoan dugu ere eta aurten burutzen ari den lan txukunaren erakusgarri dugu bere lehenengo postua. Behin behineko sailkapenean Ramon Elduayen eta Juan José Aroztegi ditugu 4,5 punturekin, eta merituzko laugarren postuan, gure taldeko Ibai Dorronsoro dugu 4 puntu dituela. Liderrak txapelketa irabaztea bere eskuan du eta atzekoek bere porrota itxaron beharko dute, txapelketa irabazi ahal izateko.

Gure jokalarien lana

Kadetean Ibai Dorronsorok garaipenarekin berriz topatu da eta Iker Ormaetxea garaitu eta gero, sailkapeneko laugarren postuan sendo darrai. Bere partida irabazi eta aurrekoaren porrota itxaron beharko du podiumean amaitu ahal izateko.Absolutuan Ramon Noguesek Jon Kuenderen aurka galdu zuen eta 26. postura jaitsi da. Hirugarren mailako txapelketan Iker Arrik Mario Gallegoren aurka parra lortu zuen eta 9. postutik 6.era igo da. Ricardo Camposek José López garaitu zuen eta 3 punturekin 11. postura igo da. Mariano Murielek Christian Sánchez garaitu zuen eta behin behineko sailkapeneko 15. postuan jarri da. Hirugarren mailako txapelketan, Ander Palavecinok Iker Rodríguez garaitu zuen eta sailkapenean 11. jarri da. Bestalde, Javier Azcuek José Antonio Irulegirekin galdu eta gero 26. postura jaitsi da.

IMAG0575 (640x362)
Mailaz igo ahal izateko Anderrek Asier garaitu beharko du eta aurrekoen porrota itxaron.

Datorren astean zazpigarren eta azken txanda jokatuko da. gure taldeko jokalariei zorte ona opa diegu.

Absolutua

Bigarren maila

Hirugarren maia

Kadetea

****************

Antolatzailearen webgunea: Gipuzkoako Xake Federakuntza

chess-results-era loturak:

Zuzenean absolutuko partidak ikusteko: GXT (Gros Xake Taldea)

Gipuzkoako banakako 5. txanda. Bolada txarra darrai

(leer en castellano)

Asteburu honetan Gipuzkoako maila ezberdinetako banakako txapelketetako bosgarren txanda jokatu dira eta aurrekoan bezala gure taldeko jokalariek ez dute lan txukuna egin.

Marianoren antzera Javierrek bertaratzerik izan ez zuelako partida galdu zuen
Marianoren antzera Javierrek bertaratzerik izan ez zuelako partida galdu zuen

Kadetean Ibai Dorronsorok txapelketa irabazteko faboritoa den Ramon Elduayenen “Donostiako Onyarbitarra”ren aurka galdu zuen eta 9. postura jaitsi da. Gogor aritu beharko du 3. postua lortu nahi badu. Absolutuan Ramon NoguesekAndoni Segoviaren aurka galdu zuen eta19. postura pasa da. Bigarren mailan Iker Arrik garaipena lortu zuen Jon Lertxundiren aurka eta 9. postura igo da. Ricardo Camposek Juan Luis Alfaroren aurka parra lortu zuen eta 2 punturekin sailkapenean 14. postuan mantentzen da. Mariano Murielek partida galdu zuen, gripeak jota bertaratzerik izan ez zuelako eta, puntu berdinekin 19. postura pasa da. Hirugarren mailako txapelketan Ander Palavecinok José Antonio Garridoren aurka galdu zuen eta sailkapeneko 12. postuan dago. Javier Azcuek bertaratzerik izan ez zuelako partida galdu zuen eta 2 punturekin 20. postura jaitsi da.

Datorren asteburuan seigarren eta azken-aurreko txanda jokatuko da:

Absolutuan

Bigarren mailan

Hirugarren mailan

Kadetean

****************

Antolatzailearen webgunea: Gipuzkoako Xake Federakuntza

chess-results-era loturak:

Zuzenean absolutuko partidak ikusteko: GXT (Gros Xake Taldea)

Gipuzkoako banakako 4. txanda. Emaitza kaxkarrak, Anderrek garaipena lortu zuen, Ramonek parra eta besteak galdu zuten

(leer en castellano)

Asteburu honetan Gipuzkoako maila ezberdinetako banakako txapelketetako laugarren txanda jokatu dira eta gure taldeko jokalariek ez dute lan txukuna egin.

DSC08997
Iker Arrik ez zuen jokatu Bye eskatu baitzuen

Kadetean Ibai Dorronsorok Markel Zuloagaren kontra galdu eta gero hirugarren postura pasa da. hala ere gelditzen diren txandetan lan txukuna eginda, lidergoa berreskura dezake. Absolutuan Ramon Noguesek parra lortu zuen Jokin Fernandez Zubiturren kontra eta14 postuan dago 3 punturekin, podiumeko postuetatik puntu osora. Bigarren mailan Iker Arrik jokatu ez zuen arren, 2 punturekin 12. postuan dago. Ricardo Camposek Sebastián Armendarizen aurka galdu eta gero, 1,5 punturekin darrai eta sailkapeneko 14. da. Mariano Murielek galdu egin zuen Eduardo Estévezen aurka eta 1 punturekin 18. postura pasa da. Hirugarren mailako txapelketan Ander Palavecinok Oscar Cabelloren aurka garaipena lortu zuen eta sailkapeneko 9. postuan dago 3 puntu dituelako. Javier Azcuek porrot egin zuen José Ramón Garcíaren aurka eta 2 punturekin 16. postura jaitsi da.

Datorren asteburuan bosgarren txanda jokatuko da:

Absolutuan

Bigarren mailan

Hirugarren mailan

Kadetean

 

****************

Antolatzailearen webgunea: Gipuzkoako Xake Federakuntza

chess-results-era loturak:

Zuzenean absolutuko partidak ikusteko: GXT (Gros Xake Taldea)