Artxiboa laburpen hitzeka: jordi de la riva

III Salou Chess Festival itzela gure ordezkarien lan txukunarekin

(leer en castellano)

Gaur III Salou Chess Festivala amaitu da. Apirilaren 28tik maiatzaren 1a arte burutu dena.  GM Koganek jzuzendu du jailadia, luxusko taldearekin. Pablo Arranz arbitro nagusia izan da eta Alberto Olivera laguntzaile lanak egin ditu. Jaialdian partida klasikoetako txapelketa bat izan du, partida azkarretako beste bat, haurrentzako sub14 txapelketa bat, xakeari buruzko trivial jokoa eta aurtengo berritasuna, GM López eta Espainiako itxuen ONCE txapelduna den Manolo Palacios Maisu Katalanaren arteko 2 partidetako match interesgarria.

Patxi, Ander eta Goio txapelketako zuzendaria den GM Arthur Kogan, Tatjana Plachkinova (Escola Escacs Salou klubeko presidenta) eta txapelketako arbitro nagusia izan den Pablo Arranzekin

Klubetik ordezkaritza txiki bat hurbildu zen, Goio Uriarte (lehendakaria ata entrenatzailea) klubeko Patxi Moreno eta Ander Tafall talentudun gazteekin. Hiruak Salouz eta hoteleko instalazioez disfrutatzeaz gain, Erritmo klasikoko txapelketan eta blitz txapelketan parte hartu dute. guztiok oso maila txukuna emanez.

Antolatzaile eta babesleei zorionak eman jaialdi eder hau antolatzaeagatik!

III Blitz Salou Chess Festival 2018

Jordi de la Riva lagunak garaipena lortu zuen Blitz txapelketan

Gauena burutzen den ohiko blitz txapelketa apirilaren 28an egin zen 40 jokalarien parte hartzearekin. Zazpi partiden ondoren, Jordi de la Riva (Foment) 6 puntu lortu eta gero garaile izan zen. gure taldekideek lan txukuna egin zuten eta horrela, Goio Uriartek 7. postua eta Sub2000 onenaren saria jaso zuen eta Ander Tafallek Sub16 onenaren saria, 8. postuan amaitu eta gero. Patxi Morenok 11. postuan amitu zuen blitz txapelketa.

Rk. H.Z. Izena Adina FIDE Ptk. D1 D2 D3
1 3 De La Riva Aguado Jorge 2189 6 29 33 0
2 12 Dan Teodor U16 1997 5,5 30 33 0
3 1 Arias Boo Guillermo 2261 5,5 29,5 32,5 0
4 7 Romero Pallares Daniel 2118 5,5 28,5 31,5 0
5 4 Romero Calduch Sergio 2155 5,5 27,5 30,5 0
6 6 Plasencia Martinez Victor 2133 5 26 28 0
7 13 Uriarte Prieto Goio  1994 5 24,5 27,5 1
8 25 Tafall Villanueva Ander  U16 1667 5 24,5 27,5 0
9 14 Caba Torra Joan 1783 4,5 25 27 0
10 11 Madria Garriga Vidal 2012 4,5 23,5 25,5 0
11 5 Moreno Estebanez Patxi  U16 2141 4 29,5 33,5 0

40 jokalarik parte hartu dute.

III Salou Chess Festival 2018 Sub 2300

Zaragozako Palacio de Pioneros klubeko Teodor Dan garailearen saria jasotzen Pere Granados Carrillo Saluoko Alkatearekin, David González Cardeña Gazteria zinegotziarenkin, beste babesle ata antolatzaileekin

Partida klasikoetako txapelketa oso bizia eta intentsitate handiako izan da, gazte talentudun indartsuek eta hain gazteak ez ziren beste jokalari eskarmentu handikoek gogor aritu baitira lehian, partida oso erakargarri eta interesgarriak ikusi direla. Beti ere fair Play handiarekin. Lau egunetan jokatutako zazpi txanden ondoren,  Dan Teodor (Palacio de Pioneros) txapelketa irabazi du, podiumean Daniel Romero (Palacio de Pioneros-bigarren) eta gure taldekide Patxi Moreno (Hondarribia-Marlaxka) lagun izan dituela. Patxik txapelketa irabazteko aukera zituen eta baita abantaila lortu ere, baina azkenean ez du azkeneko partida txapeldunaren aurka irabazi. Ander Tafallk Goio Uriarte gaurko derbia mendean hartu eta gero, txapelketako 9. postua lortu du eta baita 1700-1900 ataleko saria ere. Goio Uriartek, azkeneko txandan galdu arren, txapelketako 16. postua lortu du eta oso kontent agertu da.

Rk. H.Z. Izena FIDE Ptk. Des 1 Des 2 elo+/-
1 6 Dan Teodor 2164 6 26 28,5 30,8
2 4 Romero Pallares Daniel 2203 5,5 29,5 33 12,2
3 8 Moreno Estebanez Patxi  2126 5 29,5 32,5 24,8
4 5 Birjukov Sergey 2169 5 27,5 31 5
5 1 Castillo Dalmau Albert 2224 5 27 30,5 -13
6 2 Villar Reymundo Juan Antonio 2223 5 27 30 -4,6
7 3 Campos Olaya Israel 2206 5 25,5 28,5 -13,8
8 9 Saldana Caballe Enric 2098 5 25 28 -7
9 17 Tafall Villanueva Ander  1857 5 25 27,5 53,6
10 19 Angles Roca Joel 1846 5 24 26 69,6
16 13 Uriarte Prieto Goio  1917 4 26,5 29 5

60 jokalarik parte hartu dute

Gure taldekideek egindako argazkiak:
Enlaces de interés

 

Andorrako Gran Prix Blitz txapelketa bikaina, Julio Granda txapeldun

(leer en castellano)

Julio Granda Andorra 2016 Gran Prixeko irabazlea
Julio Granda Andorra 2016 Gran Prixeko irabazlea

Pasa den larunbatean Centre d’Escacs d’Andorra la Vellak antolatutak eta Comú d’Andorra la Vellaren eta Banc Sabadell d’Andorraren laguntzarekin Gran Prix d’Escacs de partides ràpides txapelketaren edizio berri bat burutu da, zein, Andorrako Nazioarteko Txapelketaren egutegi aldaketa dela medio, aurten, Andorra la Vellako Jai nagusietako egitarau barnean jokatu da. Zuzendari lanak Joan Obregón egin ditu. 34 Open Internacionalean daudelako, arbitroen talde bikaina dago bertan Enrique Oiarzabal, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías.

Javier Oyarzabal, Enrique Oiarzabal, Santiago Juberias eta gure taldekidea Goio Uriarte
Javier Oyarzabal, Enrique Oiarzabal, Santiago Juberias eta gure taldekidea Goio Uriarte

Txapelketa azkenean panorama Hotelean burutu zen eta bertan 92 jokalarik izena eman zuten, txapelketako errekorra. 13 herrialde ezberdinetako 12 Maisu Handi, Nazioarteko maisu bat eta 10 FIDE maisu parte hartu zuten. Jokalari zerrenda ikaragarria benetan. Gure taldeko Goio Uriartek parte hartu du, Openenan parte hartzerik izan ez bazuen ere, asteburuan, Gran Prixa jokatzera animatu zelako. Txapelketa txukuna egin zuen, puntuen erdia lortuz eta txapelketa zerrendako 45. postua lortu zuen. Txapelketa GM Julio Grandak irabazi zuen, 7,5 puntu lortu eta bigarren sailkatutako desenpate hobeagoa lortu zuelako.

Sailkapeneko lehenengo 10 jokalariak:

Rk. H.Z.  Tit. Izena FED FIDE Ptk.  Des 1  Des 2
1 1 GM Granda Zuniga Julio E PER 2673 7,5 45,5 58,5
2 3 GM Prohaszka Peter HUN 2614 7,5 45,0 56,5
3 7 GM Glud Jakob Vang DEN 2532 7,0 43,5 55,5
4 8 GM Riff Jean-Noel FRA 2531 7,0 42,5 54,5
5 4 GM Demuth Adrien FRA 2578 7,0 42,0 54,0
6 10 GM Gozzoli Yannick FRA 2499 7,0 41,0 52,5
7 2 GM Banusz Tamas HUN 2625 6,5 41,0 53,0
8 16 FM Martinez Lopez Ivan ESP 2246 6,5 41,0 52,5
9 12 GM Cori Jorge PER 2477 6,5 40,5 52,0
10 9 GM Norwood David R AND 2505 6,5 39,5 51,0

LOTURA INTERESGARRIAK:

  • Txapelketako ChessResults: hemen
  • Txapalektako  info64: hemen
  • Antolatzaileen argazki galeria Flicken: hemen

Patrocinadors

panorama
ComuEscaldes

Col·laboradors

mymac