Atzo, osteguna, abuztuaren 11n, Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXIV. Andorrako nazioarteko Txapelketa bukatu zen Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren Joan Obregón eta Oscar de la Riva izan ziren. Abuztuaren 3tik 11ra, 130 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu ziren eta sailkapen nagusiko lehen postua Peruko GM Jorge Corik bakarka irabazi zuen, 9 partidatan 7,5 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, Peruko GM Julio Grandak 2. postua lortu zuen, lortutako 7 puntuei esker desenpate hobeagoa izan zuelako. Maxime Lagarde GM Frantziarrak hirugarren postua lortu zuen 7 puntu egin eta gero. Jarraian lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.

Lehenengo 10 sailkatuak
Rk. | H.ZIni. | Tit. | Izena | FED | FIDE | Ptk. | Des 1 | Des 2 | Des 3 |
1 | 6 | GM | Cori Jorge | PER | 2601 | 7,5 | 42,5 | 2746 | 54,0 |
2 | 1 | GM | Granda Zuniga Julio E | PER | 2672 | 7,0 | 43,5 | 2686 | 55,0 |
3 | 8 | GM | Lagarde Maxime | FRA | 2572 | 7,0 | 42,5 | 2648 | 54,0 |
4 | 4 | GM | Banusz Tamas | HUN | 2616 | 7,0 | 40,0 | 2566 | 52,0 |
5 | 11 | GM | Kogan Arthur | ISR | 2530 | 7,0 | 37,5 | 2503 | 48,0 |
6 | 3 | GM | Vovk Andriy | UKR | 2637 | 6,5 | 42,5 | 2600 | 54,0 |
7 | 9 | GM | Demuth Adrien | FRA | 2545 | 6,5 | 42,5 | 2562 | 54,0 |
8 | 13 | IM | Aloma Vidal Robert | AND | 2475 | 6,5 | 41,0 | 2517 | 52,5 |
9 | 17 | IM | Antoli Royo Joaquin Miguel | ESP | 2432 | 6,5 | 39,0 | 2481 | 50,0 |
10 | 14 | IM | Bekker-Jensen Simon | DEN | 2456 | 6,5 | 38,5 | 2521 | 49,5 |
Beste sarituak:
Sub10 hoberena: Jaume Alcón Llosada (AND)
Sub12 hoberana: Maria Eizaguerri Floris (ESP)
Sub14 hoberena: Victor Àlvarez Albiol (ESP)
Beterano hoberena: Mark A. Berkovich (ISR)
1849 arteko bigarrena: Vojtech Trochta (CZE)
1849 arteko lehenengoa: Louis Perche (FRA)
1850-1999 bitarteko bigarrena: Paul Chamber Ezra (BDI)
1850-1999 bitarteko lehenengoa: Chaouro Cai (CHN)
2000-2149 bitarteko bigarrena: Thomas Caloone (FRA)
2000-2149 bitarteko lehenengoa: Miguel Bas Mas (ESP)
2150-2299 bitarkeo bigarrena: Iván Martínez López (ESP)
2150-2299 bitarteko lehenengoa: Emanuel Cimer (ARG)

Aurtengo edizio honetan gure klubak jokalaririk izan ez badu ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza zina dutela. Luxusko hirukotea, zeintzuk lan txukuna egin dute, bai Openenan eta bai tartean burututako Blitz Grand Prix txapelketan.
Hiruoi Zorionak !
Amaitzeko Hungariako Emakumezko Maisu handia den Anna Rudolfek txapelketari buruz egindako bideoa ikusgai, zein bere Facebookeko horman jarri duen.
lotura interesgarriak
Jarraian txapelketaren informazio osoa duen loturak ematen dizkizuegu:
- Chess-Results.
- info64.org.
- Argazki Galeria Flickr.
- Deskargatzeko Partidak
- Informazioa, sariak, oinarriak, e.a.
Beste lotura interesgarriak
GOGOAN IZAN
Izen emate irekita daraman bi egunetan dagoeneko 35 lagunek izen eman dute txapelketan!
OINARRIAK
2016ko-oinarriak – PDF -bases-de-2016
- OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.
Izena emateko oinarriak irakurri eta gero bakoitzaren datuekin posta elektroniko bat bidali beharko da ondorengo helbidera
xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
