Beste urte batez Ibarrako Xake Elkarteak Gipuzkoako Partida Azkarretakotxapelketak antolatu ditu (atzo, abenduaren 13a, larunbata, banakako txapelketa eta gaur, abenduaren 14a, igandea, taldekakoa) eta burutu duten lana bikaina izan da.
Gaur Ibarran jokatu den Gipuzkoako Taldekako Partida Azkarren Txapelketara gure klubak bi talde eraman ditu, lehena, Goio Uriarte, F.J. Torres, Nabar Tejedor eta Ramon Nogues jokalariak osatutakoa, eta bigarrena, Iker Arri, Ricardo Campos, Patxi Moreno eta Ander Tafall osatutakoa. Eta harriduraz ikusi dugu soilik Gipuzkoako beste talde bakar bat txapelketan parte hartzera hurbildu dela, Asier Lakunza, Jokin Fernandez, Alberto Martin eta Oscar Díez ostautako Beasaingo Xakelari Elkartearen ordezkaritza. Hauek, txapalketa irabazi dute .
Taldekako txapelketako podiuma
Rk. | H.Z. | Izena | Partidak | + | = | – | Des 1 | Des 2 | Des 3 |
1 | 3 | Alfil | 8 | 8 | 0 | 0 | 27.5 | 267.5 | 0.0 |
2 | 1 | Hondarribia – Marlaxka A | 8 | 4 | 0 | 4 | 16.0 | 152.5 | 0.0 |
3 | 2 | Hondarribia – Marlaxka B | 8 | 0 | 0 | 8 | 4.5 | 83.5 | 0.0 |
Bestalde, atzo banakako txapelketa burutu zen eta bertan gure taldeak ez zuen ordezkaritzarik izan. Gipuzkoako partida azkarren banakako txapelketako irabazlea Jose Luis Guijarro izan zen.
Banakako txapelketako podiuma
Rk. | H.Z. | Izena | FED | Elo | Ptu. | Des 1 | Des 2 | Des 3 | |
1 | 5 | Guijarro Galan Jose Luis | ESP | 2199 | 15.0 | 114.50 | 0.0 | 14 | |
2 | 4 | Fernandez Zubitur Jokin | ESP | 1994 | 14.0 | 101.00 | 0.0 | 13 | |
3 | 10 | Izagirre Alsua Aritz | ESP | 1894 | 12.5 | 94.50 | 0.0 | 12 |
Iñigo Muxikari (Ibarra taldeko presidente, txapelketako zuzendari eta epaile) burutu duen lan txukunagatik eta eman digun tratu beroarengatik, berriro ere, Mila esker!
_____________________
Gipuzkoako xake federakuntzaren Webgunea: hemen
Banakako txapelketako emaitzak (Chess-Results): hemen
Banakako txapalketako txostena (euskaraz): hemen
Taldekako txapelketako emaitzak (Chess-Results): hemen
Taldekako txapelketako txostena (euskaraz): hemen
Argazkiak: Ibarra Xake Elkartea, Iñigo Muxika eta Goio Uriarte