Artxiboa laburpen hitzeka: jose luis uranga

Gros Xake Taldean jokatutako Gabonetako Gazte Xake Txapelketaren oihartzunak

(leer en castellano)

Urtarrilaren 3an, arratsaldez, Gros Xake Taldeak Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan Gipuzkoako 70 gazte bildu zituen Gabonetako Gazte Xake Txapelketa burutu zen.

Txapelketa jokalarien adina kontuan hartzen ez zuen 6 txandetako sistema suitzarrean jokatu zen, partidako 10 min + 5 seg-ko erritmoan, Iñigo Argandoña epaile lanak egin zituela.

Txapelketako oinarriak

Aritz Abalia (SUB-16 jokalaria) txapelketako txapelduna izan zen 6 partidetan 5,5 puntu lortu ondoren. Podiuma Ivan Iturraldek (bigarren) eta Markel Zuloagak (hirugarren) osatu zuten

2014 Gabonetako Gazte Xake Txapelketako Sailkapena

Argazkiak: Jose Luis Uranga, Maru Estebanez eta Gros XT

Jose Luis Urangak gidatzen zuen gure taldeko espedizioak azken momentuko baja izan zuen, Ibai Dorronsoro gaixotu baitzen.  Azkenean, Ander Uranga, Odei Lete, Patxi Moreno eta Ander Tafall Donostiara joan ziren. Guztiek lan txukuna egin zuten eta taulako erdi-goikaldean sailkatu ziren. Oso ondo pasa zutela izan zen hoberena. bakoitzaren izenaren gainek klik eginez burututako lana ikusi ahal izango duzue.

Adinei dagokionez ondorengoak izan ziren hoberenak: SUB-18 Jon Lertxundi (txapelketako 7.a); SUB-16 onena txapelketa irabazi zuen Aritz Abalia; SUB-14 artean onena Jose Luis Muñoz (txapelketako 5.a); SUB-12 hoberena Iker Ormaetxea (sailkapen nagusiko 12.a) eta SUB-10 hoberena, Ivan Iturralde izan zen, txapelketa bikaina egin eta gero, sailkapen orokorreko 2 postua lortu zuen.

Oso giro ona, antolaketa bikaina eta xake maila handia. Gipuzkoako xakearen etorkizuna bermatuta dagoela dirudi gazte hauek jokatzen ikusita. Guztioi zorionak!

Advertisements