Larunbatean, abenduaren 14an, Ibarran, Ibarrako xake Elkarteak antolatua, Gipuzkoa partida azkarretako txapelketa burutu zen. Bertaratutako 20 partaideen artean, jokatutako 19 txandako ligan ebatzi zen txapelketa. Gure taldeko ordezkaririk ez zen egon. (leer en castellano)
SAILAKPEN NAGUSIKO HIRU LEHENAK
Irabazle: José Luis Guijarro Galán
Bigarren postua: Jesus Agirretxe San Sebastián
Hirugarren postua: Jose Ramon Ros Eskisabel
Antolatzailea izan zen Iñigo Muxikak komentatu digunaren arabera: “Giro ona egon zen eta arazorik ez. Liga denen artean. Arratsalde gogorra denontzat. Emaitzei dagokienez, borroka estua: ez lehenengo hiruren artean bakarrik (17, 16 eta 16 puntu), lehenengo bederatziren artean baizik (4,5 puntuen aldea). Gaztetxoak ere hortxe ibili ziren: Iker Artola (Anoeta) eta Mikel Aretxaga (Tolosa). Jokin Mendia (Tolosa) eta Jokin Fernández (Beasain) ahaztu gabe”.
Zorionak irabazle, antolatzaileei eta partaide guztiei!
Emaitzak Chess-Results-ean