Artxiboa laburpen hitzeka: Jose Ramon Ros

Gipuzkoako Blitz txapelketa 2016. Taldeka Errenteriako Fomento Cultural txapeldun eta banaka Aitor Gonzalez. Gure taldeak lan txukuna burutu zuen

(leer en castellano)

Gipuzkoako blitz txapelketa taldeka 2016

Atzo arratsaldean, Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan, Eli Argandoñaren zuzendaritzapean, Cesar Montolío epaile nagusia zela, Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa burutu zen. Bertara klubaren talde bat hurbildu zen: FJ Torres, Ander Tafall, Patxi Moreno, Goio Uriarte eta Asier Cuesta.

Txapelketan 12 taldek parte hartu zuten. Partidak lau tauletara jokatu ziren. Blitz erritmoan (bosna minutu partidako). Bira bateko ligaren ondoren, Errenteriako Fomento Culturalak  txapelketa lortu zuen, Juan Benito, Javier Dominguez, Mikel Alvarado eta Iñigo Galarza jokalariekin. Bigarren Gros A izan zen, Alejandreo Franco, Iñigo Argandoña, Jose Luis Muñoz eta Ivan Iturralderekin. Gure taldeak lan txukuna burutu zuen eta 6. postua lortu zuen.

Antolatzaileek ordenagailuarekin izandako arazoa konpondu eta gero, amaiera sailkapena ematen dizuegu.

Rk. Taldea  Des 1  Des 2  Des 3
1 Fomento 37,0 21 714,5
2 Gros A 34,0 18 627,0
3 Easo 30,0 15 518,3
4 C. Iriondo-Zarautz 29,5 15 526,3
5 Billabona A 28,5 16 528,0
6 Hondarribia-Marlaxka 24,5 11 398,3
7 Fortuna 23,0 13 409,5
8 Anaitasuna-Kakute 20,0 7 297,3
9 Gros B 18,0 8 233,8
10 Gros C 9,0 3 151,3
11 Gros D 6,0 2 79,5
12 Billabona B 4,5 3 34,5

Azalpena:
Des1: Partida guztietan lortutako puntuak (game-points)
Des2: Match bakoitzeko puntuak (2 garaipenentzako, 1 parrentzako, 0 porrotentzako)
Des3: FIDE-Sonneborn-Berger-Tie-Break

ChessResults lotura: hemen

Gipuzkoako blitz txapelketa Banaka 2016

_dsc0013
Claudio Mendikute (GXFko Presidenteordea), Aitor Gonzalez (Gipuzkoako Blitz Txapelduna), Iñigo Muxika (txapelketako zuzendaria) eta Enrike Oiarzabal (txapelketako arbitro nagusia)

Pasa den astean, 2016ko urriaren 1ean, arratsaldean, Ibarran, Iñigo Muxikaren zuzendaritzapean, eta gure taldeko Enrike Oiarzabal arbitro nagusi izan zela, Gipuzkoako Banakako Blitz Txapelketa burutu zen, bertan gure klubaren jokalaririk ez genuen izan. Txapelketa bi fasetan burutu zen, lehenengoan bertaratutako 32 jokalariek zortzinako taldeetan sailkatze txapelketa jokatu zuten eta ondoren, talde bakoitzetik sailkatutakoak finala jokatu zuten. Lehia gogorraren ondoren, podiuma ondorengoa izan zen:

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 6 Gonzalez Blanco Aitor 2044 6,0 0,0 6 16,50
2 1 Agirretxe San Sebastian Jesus 2132 5,5 0,0 5 17,25
3 7 FM Ros Eskisabel Jose Ramon 2091 5,0 0,0 5 11,50

Informazio osoa (Chessresults): FF 01-08, FF 09-16, FG A, FG B, FG C, FG D

Inigo Muxikak egindako argazki batzuk:

Advertisements

Jaietako txapelketako argaki gehiago

(leer en español)

2012 Hondarribiko Gaztelua II. Xake Aktibo Txapelketako irabazleak.
Ezkerretik eskuinera: Jose Luis Alustiza (60urte gorako lehena), Daniel Garmendia (16 urte azpiko onena), Goio Uriarte (Txapelketako antolatzailea), Carlos Cruz-Lopez (TXAPELDUNA), Luis Olaizola (Azpi-txapelduna), Pablo Zuñiga (1700 ELO azpiko onena), Jose Ramon Ros (3. sailkatua) eta Txomin Sagarzazu (Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotzia)

Arestian aipatu  genuen bezala, Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteko hainbat lagunek txapelketan argazkiak atera zituzten. Gaurkoan Julian Lazkanotegirenak jartzen ditugu.

This slideshow requires JavaScript.

JL Fotografía