Artxiboa laburpen hitzeka: joselu muñoz

Marc Narciso Nazioarteko XL Donostiako Hiria txapelketako Txapelduna izan da. Gure taldekideek lan txukuna burutu dute

(leer en castellano)

Txapelketako bederatzi txandetan 8 puntu lortu ondoren, Marc Narciso Dublan GM Katalanadarrak Donostiako Hiria Nazioarteko 40. Txapelketan garaipena lortu du. 8na punturekin berdinduta, desenpate okerragoa duelako, bigarren postuan beste GM katalandarra izan dugu: Josep Manuel Lopez Martinez eta hirugarrenen postua Venezuelako José Rafael Gascón del Nogal IMarentzako izan da.

Sailkapeneko hiru lehenengoen podiuma: IM José Rafael Gascón (3), GM Marc Narciso (1) eta GM Josep Manuel López (2)

Kutxa Saria. Gipuzkoako jokalari hoberenari saria José Luis Guijarrok (8. Sailkapenean 6,5/9 punturekin) lortu du, José Luis Muñoz (15. sailkapenean 6/9 punturekin) bigarren izan da eta Carlos Lakunza (20. sailkapenean 5,5/9 punturekin) hirugarren.

Kutxa saria: Carlos Lakunza (3), Jose Luis Guijarro (1) eta Joselu Muñoz (2)

2100tik azpiko onenei saria. Gure taldeko jokalri bi sailkapen honetako lehenengoak izan dira. FJ Torres (10. sailkapenean 6,5/9 punturekin) eta Patxi Moreno (17. sailkapenean 6/9 punturekin) lehenego eta bigarren hurrenez hurren. Madrilgo Nicolás López (18. sailkapenean 6/9 punturekin) hirugarren izan da.

2100 Elotik beherako onenak: Nicolças López (3), FJ Torres (1) eta Patxi Moreno (2)

Txapelketako azken sailkapen osoa ikusteko (ChessResults) sakatu: hemen

Jarraian sailkapeneko lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, gure jokalariekin (Letra lodiz idatziak) eta Bidasoaldekoak diren baina egun bertan bizi ez diren jokalariekin osatua.

Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptk.  Des1
1 2 GM Narciso Dublan Marc ESP 2508 8,0 53,0
2 1 GM Lopez Martinez Josep Manuel ESP 2583 8,0 52,0
3 4 IM Gascon Del Nogal Jose Rafael VEN 2489 7,0 51,0
4 3 IM Stella Andrea ITA 2500 7,0 50,5
5 5 IM Panelo Marcelo ARG 2373 7,0 50,5
6 9 Prieto Aranguren Alain ESP 2224 6,5 49,0
7 7 FM Becerra Juan David COL 2341 6,5 45,0
8 11 Guijarro Galan Jose Luis ESP 2218 6,5 44,5
9 13 WFM Garcia-Castany Musellas Gal.L ESP 2195 6,5 44,0
10 21 Torres Ganuza Francisco Javier ESP 2095 6,5 41,0
 
17 29 Moreno Estebanez Patxi ESP 2028 6,0 41,5
 
36 22 Pastor Pons Pedro Maria ESP 2077 5,0 41,0
 
60 103 Fernandez Checa Manuel ESP 1375 4,5 35,0
 
64 48 Fernandez Garcia Francisco José ESP 1871 4,0 40,0
 
79 39 Nogues Fernandez Ramon ESP 1922 3,5 41,5
 
100 104 Tellechea Castello Eduardo ESP 1351 3,0 31,0
 
103 95 Moreiro Sanchez Silvestre ESP 1499 3,0 29,0

Jarraian txanda ezberdinetako argazkiak Asier Cuestak, Goio Uriartek, Fernando Markinak, Santiago Juberiasek eta antolaketak eginak:

Gipuzkoako Xake Federazioak antolatzen duen txapelketa honetako zuzendaria, federazioko presidentea den Fernando Markina izan da. Epaile nagusia Cesar Montonlio izan da, Iñigo Galarza eta Santiago Juberias epaile laguntzaileekin. Mikel Zubia txapelketako prentsa arduradun ibili da.

Epaileak: Iñigo, Cesar eta Santiago

LOTURA INTERESGARRIAK:

2015eko Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa: bigarren postua lortu dugu Easo Txapeldunaren atzetik

(leer en castellano)

Gaur arratsaldean, Ibarran, Iñigo Muxikaren zuzendaritzapean, Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa burutu da. Bertan gure klubaren ordezkaritzarekin, FJ Torres, Ramon Nogues, Ander Tafall eta Patxi Moreno, jokalariekin batera, beste sei taldek parte hartu dute.20151128_192918 (420x252)

Hondarribia-Marlaxka: Ander Tafall, FJ Torres, Ramon Nogues eta Patxi Moreno

Blitz erritmoan (bosna minutu partidako), bira bikoitzako ligaren ondoren, Donostiako Easo Xake Taldeak, txapelketa lortu du, FM Elvis Hernández, Carlos Lacunza, Andoni Segovia eta Aritz Abalia jokalariekin.

12325309_1004241419638668_561938752_n
2015eko Gipuzkoako blitz Txapelduna Easo Xake Taldea: Elvis, Andoni, Carlos eta Aritz, Iñigo Muxika txapelketako zuzendariarekin (Argazkia: J.C. Iturralde)

Gure taldeak, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak, pasa den urtean lortutako postua berdindu du eta aurten ere bigarren postuan amaitu du txapelketa.

12319450_1004141519648658_968674235_n
Patxi Ander, Ramon eta FJ, Iñigoren eskutik saria jaso ondoren (Argazkia: J.C. Iturralde)

Hirugarren postua Donostiako Gros Xake Taldearentzako izan da, bertan Carlos Berdote, Joselu Muñoz, Ivan Iturralde, Josu Manterola eta Cecilia Pérez aritu direlarik.

12285613_1004241406305336_831531232_n
Gros Xake taldeko Carlos, Ivan, Cecilia eta Joselu Iñigorekin (Argazkia: J.C. Iturralde)

2014ko txapeldun izandako Beasaingo Alfil Xake Elkarteak laugarren postua lortu du.

Saikapena:

Rk. H.Z. Izena Partida   +   =   –  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 Easo 12 11 1 0 44,5 881,5 23
2 2 Hondarribia-Marlaxka 12 8 2 2 33,0 536,3 18
3 3 Gros Xake Taldea (Sub16) 12 6 3 3 30,5 493,0 15
4 6 Alfil X.E. 12 6 3 3 29,0 467,0 15
5 5 Idiazabal 12 4 1 7 22,0 255,8 9
6 4 Chessberri X.K. 12 0 2 10 5,0 45,0 2
7 7 San Roke Xake Taldea 12 0 2 10 4,0 20,0 2

Jarraian J.M. Sierrak egindako sari banaketaren bideoa:

Argazki gehiago: Hondarribia-Marlaxka eta J.C. Iturralde

Iñigo Muxikak pasatako bi argazki eta dokumentazioarekin Post hau eguneratzen dugu:

_DSC0004 (420x283)
Hondarribia-Marlaxka (argazkia: Iñigo Muxika)

Txapelketako txostenera lotura (PDF): hemen

Txapelketako informazioa ChessResultsera lotura: hemen

_DSC0015 (420x283)
Joko aretoaren ikuspegia (argazkia: Iñigo Muxika)

GIPUZKOAKO FIBROSI KISTIKOAREN ELKARTEA SARIA Zorroagan, zio on baten aldeko txapelketa ederra. Aitor Huarte txapeldun. SUB-14 sailkapenean Ander tafall lehena eta Pablo Zaporta hirugarren

(leer en castellano)

Irailaren 20an, Donostiako Zorroagako elizan, Groseko l. Txapelketa Jubenila burutu zen, GIPUZKOAKO FIBROSI KISTIKOAREN ELKARTEA SARIA  burutu zen Euskadiko talentuzko 75 gazteen parte hartzearekin.

Gure klubak GIPUZKOAKO FIBROSI KISTIKOAREN ELKARTEArekin kolaboratu egiten du eta Gros Xake Taldeak antolatutako txapelketa polita honetara klubetik bi kidek parte hartu zuten. Egun Gipuzkoako Infantil mailako txapelduna den Ander Tafallek sailkapen nagusiko 9. postual lortu zuen eta  SUB_14 lehen saria ekarri zuen. gure beste ordezkariak, Pablo Zaportak, sailkapen negusiko 17. postua lortu zuen eta SUB-14ko 3. postua lortu zuen.

Ander eta Pablo beren sariak jasotzen
Ander eta Pablo beren sariak jasotzen

Sailkapen nagusiko irabazlea nafarroako Aitor Huarte lizen zen eta podiumean Juan Luis Alfaro (2. postua) eta Joselu Muñoz (3. postua) lagun izan zituen.

Aitor Huarte, Juan Luis Alfaro eta Joselu Muñoz beren sariekin
Aitor Huarte, Juan Luis Alfaro eta Joselu Muñoz beren sariekin

Sailkapen orokorreko lehenengo 10 jokalariak

Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 8 HUARTE AITOR ESP 1677 6.0 24.0 33.5 27.0
2 3 ALFARO JUAN LUIS ESP 1956 6.0 24.0 32.0 24.0
3 2 MUÑOZ JOSE LUIS ESP 1968 6.0 23.0 33.0 26.0
4 4 SANCHEZ CARLOS ESP 1869 6.0 22.5 31.5 23.0
5 1 MARTIN ANDER ESP 2010 5.5 22.0 30.0 23.0
6 5 MANTEROLA JOSU ESP 1828 5.5 21.0 29.5 22.5
7 6 ZULOAGA MARKEL ESP 1820 5.0 25.0 34.0 23.5
8 13 ORTEGA ALEX ESP 1455 5.0 24.5 34.5 23.0
9 10 TAFALL ANDER ESP 1612 5.0 22.0 31.0 19.0
10 7 ELDUAYEN RAMON ESP 1693 5.0 22.0 30.0 23.0

Sailkapen osoa (Chessresults): hemen

(Mikel Tafallen argazkiak)