Artxiboa laburpen hitzeka: Josep Antoni Rivero

2019ko Andorrako Irekia. Enrike Oiarzabal gure taldekideak udako nazioarteko txapelketa garrantzitsu hau berriz zuzenduko du

(leer en castellano)

Datorren uztailaren 27tik abuztuaren 4ra Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXVII. Andorrako nazioarteko Txapelketa burutuko da Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren  Josep Antoni Rivero, Joan Obregón eta Oscar de la Riva izango dira.

2018ko Andorrako Irekiko garailea IM Miguoel Admiraal

Aurtengo edizio honetan berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, nazioarteko txapelketa garrantzitsu honetan (eta batera jokatuko diren gaueko txapelketan eta Blitz Sari Nagusian) arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izango duela. Luxusko hirukotea, zeintzuk ziur lan txukuna egingo dute. Zorte on!

Enrique Oiarzabal eta Santiago Juberias
Advertisements

2018ko Andorrako Irekia. IM Miguoel Admiraal Holandarra irabazle!

(leer en castellano)

Gaur, igandea, uztailaren 29a Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXVI. Andorrako nazioarteko Txapelketa bukatu da Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren  Josep Antoni Rivero, Joan Obregón eta Oscar de la Riva izan dira. Uztailaren 21etik 29ra, 139 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu dira eta sailkapen nagusiko lehen postua Holandako IM Miguoel Admiraalek lortu du, 9 partidatan 7,5 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, puntu erdi gutxiagorekin, 7rekin, GM Maxime Lagarde frantziarrak 2. postua lortu du eta GM Evgeny Postny israeldarrak  hirugarren postua, 7 punturekin ere.  Sailkapen osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.

36. Andorrako Irekiko garailea IM Miguoel Admiraal

Aurtengo edizio honetan ez dugu taldeko jokalaririk lehiatzen izan, hala ere, berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izan dutela. Luxusko hirukotea, zeintzuk lan txukuna egin dute, bai Openenan eta bai tartean burututako Blitz Grand Prix d’Andorra txapelketan eta Festa Major dEscaldes-Hotel Panorama txapelketetan.

Txapelketako lotura interesgarriak

Jarraian txapelketaren informazio osoa duen loturak ematen dizkizuegu:

Txapelketaren informazioa
Beste loturak