Valladoliden gaur Vendimia de Ajedrez Infantil txapelketaren XIV. edizioa jokatu da. Estatuko 281 gazte bildu dituen Jaialdi eder honetaz gozatzera Marlaxkako delegazio txiki bat bertaratu daTafall Villanueva anaiak (Ander, Iker eta Gorka) eta beren gurasoez osatua. Gros XTko Josu Manterola bidaia-lagun izan dutela. Pilar Fernández Valderrama Udal Kiroldegian Grosko Jose Luis Muñoz eta Cecilia Perez ere aurkitu dituzte. Txapelketan elkarrekin tarte onak pasa dituztelarik.
Ander Tafall, Josu Manterola, Gorka Tafall eta Iker Tafall
Gaur goizean, abenduaren 9an, amaitu da XI. ESPAINIAKO TALDEKAKO 18 URTE BEHERAKOENTZAKO TXAPELKETA eta Gipuzkoa Sub16 taldeak 6. postua lortu du. Gipuzkoako Xake Federazioak antolatutako taldea Patxi Moreno eta Ander Tafall gure taldekideek eta Gros taldeko Josu Manterola eta Ivan Iturralde jokalareik osatu dute, nazioarteko Maisua den Patrice Etchegaray prestatzaile ezan dutela. Emaitza polita, 8. postutik abiatuta, partida bakoitzean, ordu luzez, gogor arituta, lan txukuna egin eta gero. Zorionak!
Abenduko zubia aprobetxatuz, azkeneko urtetan bezala, Andoni Orube eta Ramon Nogues gure taldekideak Benidormera hurlbidu ziren. XVI Gran Torneo Internacional Aficionados S-2000 jokatzera animatu ziren eta baita lan txukuna burutu. Txapelketa hau zabalagoa denXVII Gran Festival Internacional de Ajedrez de 2018 xake jaialdi handiaren barnean burutu zen. Beren txapelketa azaroaren 30etik abenduaren 8ra bitarte luzatu zen, Benidormeko Bali hotelean ere, eta joko erritmoa klasikoa izan zen: 90 minuto + 30 segundo jokaldiko, 10 txandetako Suitzar sisteman. Txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan gure taldekideen emaitzak jarri ditugula:
Posta honi amaiera emateko, Aritz Abalia Donostiako Easo Xake Elkarteko jokalaria zoriondu nahi dugu, Sub2300an lortutako bigarren postuagatik. Zorionak Aritz!
AtzoValladolidenVendimia de Ajedrez Infantil txapelketaren XIII. edizioa jokatu zen. Estatuko 300 gazte bildu zituen Jaialdi eder honetaz gozatzera Marlaxkako delegazio txiki bat bertaratu zen Tafall Villanueva anaiak (Ander, Iker eta Gorka) beren gurasoez eta Goio entrenatzaileaz osatua. Gros XTko Josu Manterola eta aita, bidaia-lagun izan zituztela. Pilar Fernández Valderrama Udal Kiroldegian Grosko Joseluis Muñoz eta Cecilia Perez ere aurkitu zituzten eta Ansoaingo Andres Malon. Txapelketan elkarrekin tarte onak pasa zituztelarik.
Irteera honen helburuak, Estatuko beste haurrekin jokatu eta oso ondo antolatutako txapelketa batez gozatzea zen. Gorka eta Ikerrek oso lan ona egin zuten eta beren mailetako 3. eta 6. postuak lortu zituzten. Sub16an Josu Manterolak 6. postua, Anderrek 11.a eta Maloenk podiuma lortu zuen (hirugarren postua). Sub 20an Joseluk 4. postua lortu zuen eta Ceciliak 10.a. Gure espedizioak Burgosen bi gau egin zituenez, turismoa egin eta fin de semana Cidiano jaialdiaz gozatzeko aukera ere izan zuen. Asteburu ederra.
Tafall Villanueva familia Burrgosen udako oporretan daude eta gaurkoan, IX Open Internacional “Ciudad de Medina de Pomar” txapeketa jokatzera hurbildu dira. Bertan Groseko Josu Manterola eta Ivan Iturralde lagunak topatu dituzte eta baita Euskadiko beste klubeetako taldekide asko. Tafalldarrek oso txapelketa txukuna burutu dute, baina guztien artean Ikerrek eta Gorkak burutu duten txapelketa aipatu baher da, ander anaia nagusia baino puntu bat gutxigo egin baitute, Mikel beren aitak lortu dituen puntu berdinak. Jarraian txapelketako lehenego 10 sailkatuak eta Tafaldarren emaitzak:
Pasa den urriaren 11tik, gaur arte, urriaren 15a, Errioxako Alfaron VII Open Ciudad de Alfaro “Trofeo Cigüeña de Plata” txapelketa burutu da eta bertan, Gipuzkoako Sub-18 selekzioan parte hartzeko Ibai Dorronsorok eta Ander Tafallek gonbidapena bazuten ere, azkeneaan, klubetik Patxi Moreno bakarrik joan da.
Patxi eta Patrice partida bat analizatzen
Gure jokalariarekin batera Gros XTko Jose Luis Muñoz, Josu Manterola, Ivan Iturralde, Estibaliz Apellaniz, Cecilia Pérez eta Sara Barandiaran, izan ditugu Gipuzkoako espedizioan. Bertan entrenatzaile lanak MI Patrice Etchegarayk egin du.
Patxi, Joselu, Josu, Kandido (botileroa), Ivan, Patrice (entrenatzailea), Cecilia, Sara eta Estibaliz
Club Ajedrez Alfaro taldeak antolatuta, Rafael Lara Rivas txapelketako zuzendari zela eta IA Jesús García Valer epaile nagusi, 7 txandetako Suitzar sistemako txapelketa izan da, jokalariko 90 minutu partidako erritmoan jokaldiko 30 sugunduko gehiketarekin. Bertan 79jokalarik parte hartu dute. 7 txanden ondoren, garaipenaFM Alberto Quintin Navarrorentzat izan da, 7 partidatan 6 puntu egin eta puntu berdinak lortu dituenIM Amrkus Lammers Alemaniarra baino desenpate hobeagoa izan duelako. Jarraian txapelketako lehenego 10 sailkatuen zerrenda emango dizuegu, Gipuzkoako ordezkariek burututako lanarekin. Txapelketako informazio osatua izateko, sailkapena, parekatzeak, e.a. (ChessResults), sakatu: hemen.
Sailkapeneko lehen 10 jokalarien zerrenda eta Gipuzkoako espedizioaren ordezkariena:
AtzoValladolidenVendimia de Ajedrez Infantil txapelketaren XII. edizioa jokatu zen. Estatuko 286 gazte bildu zituen Jaialdi eder honetaz gozatzera Marlaxkako delegazio txiki bat bertaratu zen Tafall Villanueva anaiak (Ander, Ikereta Gorka), Muñoz Ferreira anaiak (Ibon etaAdur) eta Telmo Conde Esteban, beren gurasoez osatua. Gros XTkoJosu Manterola eta aita, bidaia-lagun izan zituztela. Delegatu lanak, Kandido Manterola, Ibon Muñoz eta Goio Uriarte (oporretan hurbil egonagatik, espedizioari laguntzeko Pilar Fernández Valderrama Udal Kiroldegira joan zena) egin zuten.
Iker, ander, Adur, Telmo, Gorka eta Ibon
Irteera honen helburuak, taldea egin, Estatuko beste haurrekin jokatu eta oso ondo antolatutako txapelketa batez gozatzea zen. Telmoren, Ibonen eta Adurren maila honetako lehenengo parte hartzea izan bazen ere, erantzuna primerakoa izan zen eta oso txukun aritu ziren. Gorka eta Ikerrek oso lan ona egin zuten eta beren mailetako 19. eta 9. postuak lortu zituzten. Josu Manterolak eta Anderrek maila altuko xakea burutu zuten eta horren erakusgarri, sailkapenean biek egindako gorakada izan zen, beren mailetan bakoitzak 8. postua lortu zutelarik. Espedizio ederra, gurasoen eta haurren arteko giro apartarekin.
Atzo, abuztuaren 12a, larunbata, arratsaldez, Burgosko Isar herrian burutu zen Burgoseko 2. Xake Zirkuitoko ekitaldia eta azkeneko urteetan bezala, bi txapelketa burutu ziren: Irekia (txapelketa absolutoa) eta gaztetxoei zuzendutako SUB-12a. Bi txapelketak 9 minutu + 2 segundu jokaldiko erritmoko, 7 txandetako suitzar sisteman jokatu ziren . Irekian 84 lagun lehian aritu ziren. Bertan gure taldekidea Ander Tafallez gain, Gipuzkoako, Ivan Iturralde, Juan Cruz Iturralde eta Josu Manterola izan genituen. Sub 12an 45 lagun izan ziren, bertan Gorka eta Iker izan genituela.
Txapelketa Absolutoko Sailkapeneko lehenengo 10 jokalariak eta ordezkari Gipuzkoarrekin:
Irabazlea FM Jesus Iruzubieta Josu Manterolaren aurkako partidan
Iker Tafallek eta Gorka Tafallek 12 urte azpiko txapelketan parte hartu zuten eta baita oso tuxkun egin ere. Ikerrek, 5 puntu egin ondoren sailkapen nagusiko 5. postua lortu zuen, Sub 8ko lehenengoa izan zela. Gorkak bere aldetik 4 puntu egin eta gero, Sub12an 8. postua lortu zuen eta Sub8ko bigarrena izan zen.
Txapelketaren antolaketaz Palenciako Udal Kirol Patronatoak, Club Palentino de Ajedrez xake taldeak eta Palentziako Xake Delegazioak arduratu baziren, Ana Pinedo txapelketako zuzendiaria izan zen eta arbitro nagusi Alberto Acero. Bioi bereziki, parte hartzaileei eta ekitaldi hau bideratu zuten laguntzaile guztiei zorionak eman nahi diegu, arreta handiz eta pasioz egindako ekitaldi txukunagatik. ZORIONAK!
Lehen planoan Ana Pinedo, txapelketako zuzendaria, oso lan txukuna egin zuen Kateringa Taldearekin
Gipuzkoatik gure taldeko Tafall Team famatua hurbildu zen, Ander, Iker eta Gorka Tafall anaiak eta Josu Manterola Gros XTko gure laguna.
Josu Manterola, Ander Tafall, “maisu” Goio, Gorka Tafall eta Iker Tafall pilotalekuko harmailean txapelketako lehenengo txanda hasi aurretik
Txapelketan zehar gipuzkoako gaztetxoek bertaratutako Mikel Tafall, Lourdes Villanueva, Kandido Manterola eta Goio Uriarte botileroren lagutnza izan zuten. Horietaz gain, Leondik etorritako Tafall-Villanueva senideak ere bertan izan genituen.
Ainara lehengusina, osaba Paco Ikerrekin, isaba Jone Gorkarekin eta Tafal-Villanueva gurasoak: Lourdes eta Mikel, indarrak hartzeko atseden batean
Lau jokalariek oso ondo pasatzeaz gain, oso txukun jokatu zuten eta horren erakusgarri etxera ekarritako sariak: Sub8an Iker Tafallek lehen postua lortu zuen eta Gorka Tafallek merituzko bosgarren postua lortu zuen. Josu Manterolak Infantilean hirugarren postua lortu zuen eta kadetean, Ander Tafallek hirugarren postua lortu zuen ere.
Ostiralean Klubak antolatutako 2. Aste Santuko Sub16 Txapelketa oso ondo joan bazen, asteburuan gure taldekideek egindako lana ere oso txukuna izan da.
Horrela:
Gizpuzkoako Taldekako Txapelketa 2017
Gipuzkoako 2017ko maila guztiak amaitzeko, hirugarren mailako sailkapena erabakitzeko lehia gahigarria falta zen eta baita larunbatean jokatu. Gure taldea Elgoibarren zeukan partida eta bertara joan zen baina aurkariek arazo bat izan zutelako bertaratu ez zirenez, 0-4 irabazita, gure D taldeak 7 tokia lortu du aurtengoan. Zorionak!!
Gure xake eskolako ikaslea izandako Anatol Toth gazteak Suitzako Payerneko xake taldeak atzo antolatutako La Broye Blitz Openean garaipena lortu du 7 partidetan 6,5 puntu egin ondoren.
Fortschrittstabelle: Stand nach der 7. Runde (nach Rangliste)
Nr.
Teilnehmer
ELO
NWZ
Punkte
Buchh
BuSumm
1.
Toth, Anatol
1693
2030
6.5
32.5
205.0
2.
Yersin, Franck
1861
1925
5.5
27.5
199.0
3.
Zweifel, Richard
2126
2141
5.0
33.0
196.0
Zorionak maisu!!
XXX San Viator Txapelketa: Jose Alfredo Garcia Moreno Oroigarria
Gaur goizean Gazteizko San Viator Eskolan burutu den txapelketa honetan Gipuzkoa izenean jokatu duen taldean Patxi Moreno eta Ander Tafall taldekideak izan ditugu Gros Xake aldeko Josu Manterola eta Ivan Iturralderekin batera. Lehia gogoraren ondoren, Gipuzkoa taldea txapelketako bigarren postua lortu du, 15 partidetan 47 puntu egin eta gero (11 garaipen, 2 berdinketa eta -2 porrota). Lehen postua Balmasedak lortu du 15 partidetan garaipena lortu duelako, guztira 53 puntu. Hirugarren postua Gorbea A taldeak lortu 44 puntu egin eta gero.
Patxi Moreno lehengo taulako bigarren jokalari onena izan da 15 partidetan 13,5 puntu egin eta gero. Ander Tafall aldiz laugarren tauleko jokalari onena izan da 15 partidetan 14 puntu egin eta gero. Gipuzkoa taldeko beste bi partaideak oso txukun aritu dira ere, horrela: Ivan Iturralde 2. tauleko jokalarien artean 6. hoberena izan dugu 15 partidetan 10 puntu egin dituelako eta Josu Manterola 3. maileko 7. jokalaririk onena izan dugu 15 partidetan 10 puntu lortu eta gero. Laukoteari Zorionak!!!
Jarraian Kandido Manterolak egindako argazki sorta:
Patxi Moreno eta Ander Tafall gure klubeko jokalariak
Gure taldetik Patxi Moreno eta Ander Tafall bertaratu dira, Gipuzkoako Xake Federazioak gonbidatuta, SUb 14ko taldekide moduan. Gipuzkoako Sub14 taldea, Patxi Moreno, Ivan Iturralde, Josu Manterola eta Ander Tafallekin lan oso tuxkuna egin zuten eta baitatxapela lortu, Patxik, Josuk eta Anderrek taulakako sari onena lortu zuten ere. Zorionak guztioi!
Gipuzkoa Sub14: Josu Manterola, Ander Tafall, Iván Iturralde eta Patxi Moreno
Taldekako Sub 14 mailako txapelketako podiuma: 1. Gipuzkoa
2. Bizkaia
3. Asturias
Ander Tafall,m Patxi Moreno, Ivan Iturralde eta Josu Manterola
Taulaka onenenak Taldekako Sub 14 txapelketan 1. taula: Patxi Moreno
2. taula: Hugo Pelegrín 3. taula: Josu Manterola 4. taula: Ander Tafall
Gipuzkoa Sub14 taldea sari banaketan
Gipuzkoak ere Sub20an talde bat izan du, Jose Luis Alfaro, Jose Luis Muñoz, Markel Zuloaga eta Jon Jauregi. Gure taldeko Ibai Dorronsoro joatekoa zen baina azkenean ez zuen joaterik izan. Gipuzkoako taldeak lan txukuna egindu ere eta hirugarren postuan amaitu du txapelketa.
Gizpuzkoa sub20: Jon Jauregi, Markel Zuloaga, Jose Luis Alfaro eta Jose Luis Muñoz
Taldekako Sub 20 Mailako podiuma
1. Bizkaia
2. Asturias 3. Gipuzkoa
Taulaka onenak Taldekako sub 20 Txapelketan
1. Juan Manuel Acosta
2. IBon Barrios
3. Jonás Prados
4. Adrian Martinez
Jarraian, Juan Cruz Iturraldek, Pepelu Muñozek eta Kandido Manterolak egunean zehar egindako argazki sorta (post honetan dauden guztiak beraienak dira). Mila Esker!: