Artxiboa laburpen hitzeka: juan manuel riesco

Xake egun animatua Errenteriako VI JOSE BENITO OROIGARRIAN

(leer en castellano)

Gaur apirilak 13, Errenteriako BERAUN BERA ELKARTEA-ren xake atalak antolatuta, Juan Manuel Riesco lagunaren zuzendaritzapean, VI. JOSE BENITO OROIGARRIA jokatu da. Sub14 txapelketa honetan gure xake eskolako ikasleak parte hartu dute eta baita oso txukun aritu ere: Aimar Arretxe, Ander Conde, Telmo Conde, Gorka Tafall, Iker Tafall eta Beñat Ausin.

7 txandetako Suitzarra izan da, goiz eta arratsaldez jokatu dena, non partidako jokalari bakoitzak 25 minutu finisheko izan zituen. Denak elkarren auka ritu ziren eta ondoren, mailakako sailkapena egin zuten: Sub 10/Sub 12/Sub 14:

Tartean jokalari eta gurasoentzako anaitasun bazkari bat egon da ondorengo menuarekin: 1. Makarraiak txistorrarekin 2º Solomoa patatekin; azkenburukoak eta freskagarriak. Xake egun polita honi amaiera emateko sari banaketa egon da. Parte hartzaile guztiei eta antolatzaileei ZORIONAK!

Jarraian txapelketako argazki gehiago (Mikel Tafall):

Xake egun animatua Errenteriako V JOSE BENITO OROIGARRIAN

(leer en castellano)

Gaur martxoak 24a, Errenteriako BERAUN BERA ELKARTEAren xake atalak antolatuta, Juan Manuel Riesco lagunaren zuzendaritzapean, V. JOSE BENITO OROIGARRIA jokatu da. Sub14 txapelketa honetan gure xake eskolako ikasleak parte hartu dute eta baita oso txukun aritu ere: Iker Tafall, Gorka Tafall, Telmo Conde eta Aimar Arretxe.

7 txandetako Suitzarra izan da, goiz eta arratsaldez jokatu dena, non partidako jokalari bakoitzak 25 minutu finisheko izan zituen. Denak elkarren auka ritu ziren eta ondoren, mailakako sailkapena egin zuten: Sub 10/Sub 12/Sub 14:

Tartean jokalari eta gurasoentzako anaitasun bazkari bat egon da ondorengo menuarekin: 1. Makarraiak txistorrarekin 2º Solomoa patatekin; azkenburukoak eta freskagarriak. Xake egun polita honi amaiera emateko sari banaketa egon da. Parte hartzaile guztiei eta antolatzaileei ZORIONAK!

Jarraian txapelketako argazki gehiago (Mikel Tafall):

Beraun Berak antolatutako Jose Benito Oroigarria Xake Jaialdian gure taldekide Hodei Guerreroren eta Jokin Etxanizen lan txukuna

(leer en castellano)

Atzo larunbata, Errenteriako Beraun Bera Xake Elkarteak antolatuta eta gure lagun ona den Juan Manuel Riescoren  zuzendaritzapean, IV. José Benito Oroigarria Txapelketa burutu zen. 7 Txandetako Suitzar bat, partidako jokalari bakoitzeko 25 minututakoa, non 27 gaztetxo parte hartu zuten, hiru mailatan banatuta: Benjaminetan, Alebinetan eta Infantiletan.

Klubetik bi lagun bertaratu ziren eta oso lan txukuna egin zute: Jokin Etxanizek Alebinetan bigarren postua lortu zuen, Inko Martinezen atzetik eta, Hodei Guerrerok 6. postua lortu zuen,  Alex Larrañaga lehenengo postua lortu zuen Alebinetan.

A continuación las clasificaciones por edades:

Infantiletan sailkapena

Alebinetan Sailkapena

Benjaminetan Sailkapena

 

 

Gipuzkoako Banakako Jubenil/Kadete Txapelketa amaitu zen atzo gure taldekideen lan txukunarekin: Patxi Moreno txapeldun. Beteranoetan Josean Burgaña txapeldun

(leer en castellano)

etf20161

Atzo, abenduak 30, ostirala, Gros Xake Taldeak Donostian , Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, Gipuzkoako Jubenilen eta Kadeteen Banakako Txapelketari amaiera eman zitzaion. Klubak hiru ordezkari izan ditu bertan. Ibai Dorronsoro Juvenila, sailkapen nagusiko 4.a, eta Patxi Moreno (zerrendako bigarrena) eta Ander Tafall (rankingeko 5.a) “kadeteak”. Hiruak oso lan txukuna egin zuten txapelketan zehar eta sarietan amaitzeko aukeretan bili ziren beti. Txapelketako 7 txanden ondoren sailkapena ondorengoa izan zen:

Jubenil/Kadeteko sailkapena

dsc_3177

Rk. H.Z. Izena Elo Pk.  D1  D2
1 2 Moreno Estebanez Patxi 2012 5,5 30,0 22,0
2 1 Munoz Avila Jose Luis 2075 5,5 30,0 21,5
3 3 Martin Iribar Ander 1951 5,5 27,0 21,0
4 4 Dorronsoro Larbide Ibai 1705 5,0 30,5 22,5
5 5 Tafall Villanueva Ander 1615 4,5 28,5 20,5
6 10 Martinez Dominguez Iker 1205 4,0 26,5 18,5
7 6 Martinez Adarraga Inko 1421 3,5 25,5 18,0
8 8 Jauregi Martinez-Artola Oscar 1288 3,0 24,5 18,5
9 9 Corral Gutierrez Aitor 1217 3,0 24,5 18,5
10 16 Goni Barneto Aitor 0 3,0 21,0 15,0
11 11 Aguirre Aimar 0 3,0 18,5 14,0
12 7 Apellaniz Estibaliz 1401 2,5 26,5 18,5
13 17 Gómez Ruiz Iban 0 2,5 21,0 15,0
14 15 Ferreiro Mantxola Joseba 0 2,5 17,5 13,5
15 13 Barandiaran Oliveras Sara 0 2,0 19,5 14,0
16 19 Uranga Garate Julen 0 1,0 23,5 16,0
17 18 Iturralde Iker 0 1,0 22,5 16,5
18 12 Almagro Aranguren Jon Ander 0 1,0 21,0 13,5
19 14 Esain Gaizka 0 0,0 18,0 12,5

Horrela, Patxi Moreno gure taldekideak, Gipuzkoako Jubenil Txapelketa irabazi zuen, txapelketako 7 partidetan 5,5 punto egin ondoren. José Luis Muñoz eta Ander Martín podiuma osatu zuten, txapelduneren puntu berdinak egin ondoren. Ibai Dorronsoro, tituloaren defendatzailea, laugarren postua lortu zuen.

dsc_3169
Ander Martin (3), Patxi Moreno (1) eta Jose Luis Muñoz (2) Jubenileko podiuma

Patxi Morenok kadetea ere irabazi zuen, elkarrekin jokatutako txapelketan bi tiruloak jokoan baitzeuden. Ander Tafall gure taldekideak, 4,5 punto egin eta gero, txapelketako 5. postuan amaitu zuen eta Kadeteetako sailkapenan 2. postua lortu zuen, Iker Martínez, 4 punturekin, Kadeetan 3. postua lortu zuen.

dsc_3173
Kadeteko Garaikurrak: Inko Marinez (3), Ander Tafall (1) eta Iker Martinez (2)

Hiruoi Zorionak!!

Jarraian txapelketan zehar Pepelu Muñozek, Goio Uriartek, Patxi Morenok eta Ander Tafallek ateratako argazkiak:

Gipuzkoako Beteranoen Txapelketa

Errenteriako Beraun Bera klubeko egoitzan, abenduaren 19tik 26 a bitarte, burututako Beteranoen txapelketan Josean Burgañak txapela lortu zuen 5 partidetan 4,5 puntu lortu ondoren. Gure klubak aurten ez zuen ordezkaririk izan.

Josean Burgaña GXF Presidentearen Fernando Markinaren eskutik sari jasotzen
Josean Burgaña Fernando Markinaren (GXFko Presidentea) eskutik sari jasotzen

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  D1
1 3 Burgana Lardizabal Jose Angel 1757 4,5 11,0
2 1 Cejudo Urdampilleta Jose Manu 1847 4,0 11,5
3 5 Saenz Zabala Juan Ignacio 1662 3,0 11,5
4 2 Montolio Benedicto Cesar 1812 2,0 13,0
5 7 Irulegi Garmendia Jose Antoni 1513 2,0 11,5
6 4 Zubia Aramburu Mikel 1707 2,0 8,0
7 6 Moreno Romero Ernesto 1573 1,5 12,0
8 8 Aizpurua Zufiria Inaki 1435 1,0 14,0

Txapelketako argazkiak (Juan Manuel Riesco):

Lotura interesgarriak:

Antolatzaileen webgunenak: GXF-FGA eta Gros Xake Taldea

Txapelketen jarraipena Chess-Results webgunean: Jubenilak eta Beteranoak

Urteko azken post honetan Hondarribia-Marlaxka familiak

URTE BERRI ONA

opa dizuegu!

Feliz año nuevo 2016
To, mahatsak direla, ez gambitoak!

Beraungo gazte txapelketa, Josu Manterola txapeldun. Gure jokalariek lan txukuna egin zuten

(leer en castellano)

Atzo, iralak 6, larunbata, arratsaldez, Errenteriako Beraun Berako gazteentzako xake txapelketa burutu zen gure lagun ona den Juan Manuel Riescoren zuzendaritzapean, Aitor Goñi eta eslkarteko beste kideen laguntza zuela.

20140906_203309[1] (640x360) (640x360)

Beraun Bera elkartearen egoitzan alebin eta infantil mailetako gazteek parte hartu zuten eta Beraungo gaztetxo onenen aurka jokatzeko, Gipuzkoako beste promesa batzuekin batera gure taldekide bi gonbidatu zituzten: Ander Tafall eta Patxi Moreno.

Bertaratutako jokalariak bi taldetan banatu zituzten eta beraien artean liga egin eta gero, talde bakoitzeko hiru lehenak txapelketaren garaipenagatik lehiatzeko eskubidea lortu zuten. Sailkatutako sei jokalari hauek beren artean, liga sisteman, lehiatu zuren bigarren fasean. Partidak gogorrak izan ziren, parte hartzaileen jokabidea oso zuzena eta giroa ezin hobea.

Txapelketako azken Berasailkapena ondorengoa izan zen:

1. Josu Manterola, 3,5 puntu (8,15)

2. Jose Luis Muñoz, 3,5 puntu  (6,5)

3. Ivan Iturralde, 3,5 puntu (5,15)

4. Ander Tafall, 2,5 puntu

5. Patxi Moreno, 2 puntu

6. Galder Bengoa, 0 puntu

20140906_203344[1] (640x360)

Antolatzaile, irabazle eta parte hartzaile guztiei zorionak ematen diegu!

Mikel Tafallen argazkiak pasatzen dizkizuegu:

Beraungo txapelketa: Patxi Moreno 1. eta Ander Tafall 3.

(leer en castellano)

Pasa den larunbatean, apirilaren 12an, Gaztetxoen Beraungo Xake Txapelketa burutu zen Errenterian, gure lagun ona den eta Gipuzkoako oinarrizko xakearen alde lanean darrain, Juan Manuel Riescoren zuzendaritzapean.

CIMG1115 (640x427)

Beraun Bera elkartearen egoitzan alebin eta infantil mailetako 16 gazte parte hartu zuten eta A Multzoan, Beraungo taldekoen onenen kontra jokatzeko, Gipuzkoako beste promesa batzuekin batera gure taldekide bi gonbidatu zituzten: Ander Tafall eta Patxi Moreno.

Partidak gogorrak izan ziren, parte hartzaileen jokabidea oso zuzena eta giroa ezin hobea.

7 txanden ondoren Patxi Morenok 6 puntu lortu zituen eta sailkapeneko lehen postua. Ez zuen partidarik galdu, Cecilia eta Anderrekin parra egin eta beste guztien kontra garaipena lortu zuelako. Ader Tafallek  5 puntu lortu zituen, Cecilia Pérezek eta  Josu Manterolak lortutako puntu berdinak, baina berdinketa hauste sistemagatik txapelketako hirugarren postuan amaitu zuen.

Antolatzaile, irabazle eta parte hartzaile guztiei zorionak ematen diegu!

Argazkiak: Juan Manuel Riesco

Sailkapen nagusia ondorengoa izan zen:

A – TALDEA

1. Patxi Moreno 6 puntu
2. Cecilia Pérez 5 puntu  (14,5)
3. Ander Tafall   5 puntu  (12,5)
4. Josu Manterola 5 puntu  (12)
5. Urtzi Urdanpilleta  3 puntu
6. Eneko Mateos  2 puntu
7. Estibaliz Apellinaiz  1 puntu
8. Mario Martin  1 puntu
_______
_______
B –  TALDEA
1. Ander Almagro  6 puntu
2. Iker Esteban  5,5 puntu
3. Telmo Zabala   5 puntu
4. Arkaitz Labandibar 4,5 puntu
5. Anartz kalegain 3 puntu
6. Ainhoa Artola  1,5 puntu
7. Miriam Apellinaiz  1,5 puntu
8. Iban Gomez  1 puntu

XXIII. Nazioarteko Groseko Xake Irikian Jose Luis Guijarro garaile. Gure jokalariek emaitza onak lortu dituzte

(leer en castellano)

Gaur 2013ko irailaren 27a, XXIII Nazioarteko Groseko Xake Irikia – XIII Javier Luengo Vazquez Oroigarria gure taldeko Andoni Oruberen, iker arriren, Sergio Sanmateu eta Javier Azcueren parte hartzearekin amaitu berri da. Jose Luis Guijarro Billabonako gure lagunak  garaipena lortu du, nahiz eta, Diego del Rey MI-rekin 9 partidatan 7na puntura berdindu duen, desenpate hobeagoa zuelako. Podiumeko hirugarren postuan gure beste lagun bat izan genuen, Juan Manuel Riesco, txapelketan 6,5 puntu lortu eta gero.

AZKEN SAILKAPENA eta txapelketaren bestelako datuak (Vesus)

Esan bezala, gure taldekideen emaitzak onak izan dira. Andoni Orube-k, txapelketako 23 . postuan hasi bazuen ere, bost puntu lortu eta gero, 14. postua lortu du. Sergio Sanmateu-k, txapelketa 34. hasi zuen eta 4,5 puntu egin ondoren 22 postua lortu du. Iker Arri, txapelketako 29.ak amaierako sailkapenean postu irabazi du eta 28. izan da, 4 puntu lortu eta gero. Javier Azcue-ren lana azpimarragarria izan da. Bere bizitzan jokatu duen lehen Nazioarteko Opena izan da eta partida guztiak irabazten adoretsu saiatu bada ere, azkenean 9 partidatan 2,5 puntu lortu ditu eta jokalarien zerrendako azken postuan txapelketa hasi bazuen ere, merituzko 42. postua lortu du amaieran.

Jarraian Iker Arrik, Andoni Orubek eta Sergio Sanmateuk ateratako argazkiak jartzen ditugu:

Txapeldunari zorionak, saridunei eta gure taldekoei egindako lan txukunagatik ere!