Artxiboa laburpen hitzeka: Juan Marco Elizondo

2015eko Andorrako Irekia. Julio Granda izugarri!

(leer en castellano)

Pasa den igandean, uztailaren 26an, Sant Gothard hotela XXXIII. Andorrako Irekia bukatu da, zein Andorrako xake federazioak antolatzen du. zuzendari nagusiak gure lagun onak diren Jose Rivero eta Oscar de la Riva izan dira eta bertaratu diren guztiei egiten duten antzera, oso tratu ona eman dio gure taldeko ordezkaritzari.

19840039130_1fba38ee3c_k-640x290

Uztailaren 18tik 26ra, 166 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu dira  eta sailkapen nagusiko lehen postua Peruko GM Julio Grandak bakarka irabazi du, 9 partidatan 8 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, xake munduan dagoen anaia bikote indartsuenetakoa geratu da: Ukraniako GM Vovk anaiak. Andrey Vovkek 7,5 punturekin bigarren postua lortu zuen eta Yuri Vovkek hirugarrenpostua lortu zuen, 7 puntu egin eta desenpate hobeagoa izan zuelako. jarraian lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.

Lehenengo 10 sailkatuak

Rk. H.Z.  T Izena Elo Ptk.
1 2  GM Granda Zuniga Julio E 2652 8.0
2 5  GM Vovk Andrey 2621 7.5
3 3  GM Vovk Yuri 2632 7.0
4 11  GM Kogan Artur 2526 7.0
5 4  GM Iturrizaga Bonelli Eduardo 2625 7.0
6 13  GM Riff Jean-Noel 2502 7.0
7 1  GM Tkachiev Vladislav 2661 6.5
8 8  GM Lagarde Maxime 2544 6.5
9 9  GM Demuth Adrien 2531 6.5
10 19  GM Abergel Thal 2440 6.5

Gure ordezkariak, Goio Uriarte, 9 partidetan 5 puntu lortu zituen, eta hasierak rankingean 86. bazen, 56. postuan amaitu zuen 2008ko performancea lortuz. Sailkapen nagusiko bigarren eta seigarren jokalarien aurka jokatu zuen eta partida onak izan bazituen ere, jokalari handi hauekin puntuatzea ez zuen lortu. Hala ere, egindako lanarekin kontent agertu da, ze, nahiz eta txapelketarako entrenamendu espezifikorik ez egin, lan txukuna egin baitu. Jarraian txanda bakoitzean burututako lanen berri ematen dizuegu:

19672984759_a7fab21e75_m Goio Uriarteren emaitzak:

Rd. M. H.Z. Izena Elo Ptk. Ema.
1 5 5 Vovk Andrey GM 2621 7.5 w 0
2 47 129 Gras Travesset Ferran 1675 4.0 s 1
3 24 13 Riff Jean-Noel GM 2502 7.0 w 0
4 53 123 Gonzalvez Tamarit Ivan 1739 4.0 s 1
5 32 37 Silva Rodriguez Fernando 2305 5.0 w 0
6 47 111 Guillo Longares Cecilia 1822 4.0 s 1
7 44 115 Attard Leopold 1802 5.0 w 0
8 50 151 Leost Joel 1398 3.0 s 1
9 44 112 Alvarez Albiol Victor 1819 4.0 w 1

IMG_0005 (420x315)Aurtengo edizioan Euskal jokalarien parte hartzea ez da oso zabal izan, baina gure lagun biren emaitzen berri eman nahi dizuegu:  Sestao Xake Taldeko jokalaria den Sergio Trigok  txapelketa oso ona burutu du etapasa den urtean egindako puntu berdinak lortu ditu,  6 puntu. Horrela, 31. postuan hasi eta 24. postuan amaitu du txapelketa. Bestetik, nafarroako Alfonso Cemborainek 93. postutik abiatuta, 4,5 puntu egin ondoren (8 partidetan, lehenengoan bye eskatua baituzen) 80. postuan amaitzea lortu zuen. Eta Gipuzkoako beste ordezkariak, Juan Marco Elizondok, 116. postuan hasi bazuen ere, 4 puntu egin eta gero, 6 postu irabazi zituen sailkapen nagusian.

Txapelketako arbitro talde bikaina nabarmendu nahi genuke, gurean oso ezaguna dena, Juanjo Escribano epaile nagusia eta Javier Oyarzabal, Enrique Oiarzabal eta Santiago Juberías epaile laguntzaile izan direla.

19351839953_26a7036a0b_mTxapelketa Andorrako  en Erts – Arinsal La Massanan kokatutako Sant Gothard Hotelean jokatu zen, eta gure taldekideek instalazio egokiak zituela esan digute (logela erosoak, igerilekua, kirol pista, minigolf, sauna, jacuzzia, e.a.) pasa den urtearekin alderatuz, hobekuntza lanak egin dituztelarik, baina, gauza guzien gainetik bertako langileen jokaera atsegin eta prestua nabarmentzekoa iruditu zaie. Era berean jokatzeko gela ere bikaina zela aldarrikatu digute.

Elisabet Sein, Goio Uriarte eta Oscar de la Rivaren (Txapalketak webgunetik hartutakoak) argazkiak:

Xakeaz gain, gure taldekideek gauza asko egiteko parada izan dute eta baita aprobetxatu ere:  Gran Prix d’Andorra partida azkarretako txapelketa, Herriko jatetxe entzutetsu batean egindako Argentinar parrilladan parte hartu, hoteleko igerilekuko eremuan antolatutako barbakoara joan, hoteleko futbito txapelketan parte hartu. Gure taldekideek gauza anitz egin zituzten: Caldea-ko gune termoludikora joan,    Cirque du Soleilen “Scalada” ikuskizunaren moldaketa berria ikusi,  Andorrako mendietan txangoak egin, Andorrako monumentu Erromaniko batzuk bisitatu, Andorrako museo ezberdinak ikusi (La casa de la Vall, La farga Rossell eta National Geographicen 125 urteurrenaren argazki erakusketa Museu del Tabacen), Andorrako hiriburuan erosketak egin, eta beste gauza asko. Primeran pasa dute. Hortaz, datorren urteko daten zain daude, ea joaterik duten jakiteko.

Jarraian txapelketaren informazio osoa duen loturak ematen dizkizuegu:

Beste lotura interesgarriak