AtzoValladolidenVendimia de Ajedrez Infantil txapelketaren XIII. edizioa jokatu zen. Estatuko 300 gazte bildu zituen Jaialdi eder honetaz gozatzera Marlaxkako delegazio txiki bat bertaratu zen Tafall Villanueva anaiak (Ander, Iker eta Gorka) beren gurasoez eta Goio entrenatzaileaz osatua. Gros XTko Josu Manterola eta aita, bidaia-lagun izan zituztela. Pilar Fernández Valderrama Udal Kiroldegian Grosko Joseluis Muñoz eta Cecilia Perez ere aurkitu zituzten eta Ansoaingo Andres Malon. Txapelketan elkarrekin tarte onak pasa zituztelarik.
Irteera honen helburuak, Estatuko beste haurrekin jokatu eta oso ondo antolatutako txapelketa batez gozatzea zen. Gorka eta Ikerrek oso lan ona egin zuten eta beren mailetako 3. eta 6. postuak lortu zituzten. Sub16an Josu Manterolak 6. postua, Anderrek 11.a eta Maloenk podiuma lortu zuen (hirugarren postua). Sub 20an Joseluk 4. postua lortu zuen eta Ceciliak 10.a. Gure espedizioak Burgosen bi gau egin zituenez, turismoa egin eta fin de semana Cidiano jaialdiaz gozatzeko aukera ere izan zuen. Asteburu ederra.
AtzoValladolidenVendimia de Ajedrez Infantil txapelketaren XII. edizioa jokatu zen. Estatuko 286 gazte bildu zituen Jaialdi eder honetaz gozatzera Marlaxkako delegazio txiki bat bertaratu zen Tafall Villanueva anaiak (Ander, Ikereta Gorka), Muñoz Ferreira anaiak (Ibon etaAdur) eta Telmo Conde Esteban, beren gurasoez osatua. Gros XTkoJosu Manterola eta aita, bidaia-lagun izan zituztela. Delegatu lanak, Kandido Manterola, Ibon Muñoz eta Goio Uriarte (oporretan hurbil egonagatik, espedizioari laguntzeko Pilar Fernández Valderrama Udal Kiroldegira joan zena) egin zuten.
Iker, ander, Adur, Telmo, Gorka eta Ibon
Irteera honen helburuak, taldea egin, Estatuko beste haurrekin jokatu eta oso ondo antolatutako txapelketa batez gozatzea zen. Telmoren, Ibonen eta Adurren maila honetako lehenengo parte hartzea izan bazen ere, erantzuna primerakoa izan zen eta oso txukun aritu ziren. Gorka eta Ikerrek oso lan ona egin zuten eta beren mailetako 19. eta 9. postuak lortu zituzten. Josu Manterolak eta Anderrek maila altuko xakea burutu zuten eta horren erakusgarri, sailkapenean biek egindako gorakada izan zen, beren mailetan bakoitzak 8. postua lortu zutelarik. Espedizio ederra, gurasoen eta haurren arteko giro apartarekin.
Atzo, abuztuaren 12a, larunbata, arratsaldez, Burgosko Isar herrian burutu zen Burgoseko 2. Xake Zirkuitoko ekitaldia eta azkeneko urteetan bezala, bi txapelketa burutu ziren: Irekia (txapelketa absolutoa) eta gaztetxoei zuzendutako SUB-12a. Bi txapelketak 9 minutu + 2 segundu jokaldiko erritmoko, 7 txandetako suitzar sisteman jokatu ziren . Irekian 84 lagun lehian aritu ziren. Bertan gure taldekidea Ander Tafallez gain, Gipuzkoako, Ivan Iturralde, Juan Cruz Iturralde eta Josu Manterola izan genituen. Sub 12an 45 lagun izan ziren, bertan Gorka eta Iker izan genituela.
Txapelketa Absolutoko Sailkapeneko lehenengo 10 jokalariak eta ordezkari Gipuzkoarrekin:
Irabazlea FM Jesus Iruzubieta Josu Manterolaren aurkako partidan
Iker Tafallek eta Gorka Tafallek 12 urte azpiko txapelketan parte hartu zuten eta baita oso tuxkun egin ere. Ikerrek, 5 puntu egin ondoren sailkapen nagusiko 5. postua lortu zuen, Sub 8ko lehenengoa izan zela. Gorkak bere aldetik 4 puntu egin eta gero, Sub12an 8. postua lortu zuen eta Sub8ko bigarrena izan zen.
Txapelketaren antolaketaz Palenciako Udal Kirol Patronatoak, Club Palentino de Ajedrez xake taldeak eta Palentziako Xake Delegazioak arduratu baziren, Ana Pinedo txapelketako zuzendiaria izan zen eta arbitro nagusi Alberto Acero. Bioi bereziki, parte hartzaileei eta ekitaldi hau bideratu zuten laguntzaile guztiei zorionak eman nahi diegu, arreta handiz eta pasioz egindako ekitaldi txukunagatik. ZORIONAK!
Lehen planoan Ana Pinedo, txapelketako zuzendaria, oso lan txukuna egin zuen Kateringa Taldearekin
Gipuzkoatik gure taldeko Tafall Team famatua hurbildu zen, Ander, Iker eta Gorka Tafall anaiak eta Josu Manterola Gros XTko gure laguna.
Josu Manterola, Ander Tafall, “maisu” Goio, Gorka Tafall eta Iker Tafall pilotalekuko harmailean txapelketako lehenengo txanda hasi aurretik
Txapelketan zehar gipuzkoako gaztetxoek bertaratutako Mikel Tafall, Lourdes Villanueva, Kandido Manterola eta Goio Uriarte botileroren lagutnza izan zuten. Horietaz gain, Leondik etorritako Tafall-Villanueva senideak ere bertan izan genituen.
Ainara lehengusina, osaba Paco Ikerrekin, isaba Jone Gorkarekin eta Tafal-Villanueva gurasoak: Lourdes eta Mikel, indarrak hartzeko atseden batean
Lau jokalariek oso ondo pasatzeaz gain, oso txukun jokatu zuten eta horren erakusgarri etxera ekarritako sariak: Sub8an Iker Tafallek lehen postua lortu zuen eta Gorka Tafallek merituzko bosgarren postua lortu zuen. Josu Manterolak Infantilean hirugarren postua lortu zuen eta kadetean, Ander Tafallek hirugarren postua lortu zuen ere.
Atzo, apirilaren 17a, arratsaldean, Vitoria-Gasteizko San Viator Eskolan ESKOLARTEKO INFANTIL PROMESEN TXAPELKETA – Jesús María Carrera Vea-Murguía Oroigarriajokatu zen 30 eskola-talde parte hartu zutela. Talde bakoitzean 7-14 urte bitarteko lau lagun jokatu zuten. 5 txandetako Suitzar sisteman, jokalari bakoitzak partidako 20 minutu zituela. Bertan Lukas Iruretagoiena arbitro nagusia izan zen.
Gipuzkoa: Ivan Iturralde, Josu Manterola, Ander Tafall eta Patxi Moreno
Gure taldekide bi, Ander Tafallek eta Patxi Morenok, lagun oso onak dituzten Gros Xake TaldekoIvan Iturralde eta Josu Manterola jokalariekin bat, Gipuzkoa izenarekin parte hartu zuten. Txapelketako giroa aparta izan zen eta bertaratutako jokalari guztiek lehian gogor aritu ziren eta baita partida ederrak egin ere, laguntasunez betetako xake arratsalde politarekin gozatuz. Gure ordezkariek lan txukuna egin zuten eta ondorioz, Burgos eta Gaztelako taldeen aurretik lehen postua lortu zuten.
Zorionak!
1. Gipuzkoa (Batez besteko Eloa :1675, Des 1: 19 / Des 2: 15)
Pasa den igandean, apirilaren 19an, Ander Tafall eta Patxi Moreno gure jokalari gazteek goiz jaiki ziren Josu Manterola (Gros XT) eta bere aita Kandidorekin Gasteizera joateko, Arabako hiriburuko San Viator ikastetxean goiz eta arratsaldez jokatu behar ziren bi txapelketetan parte hartzera .
Goizean XXVIII San Viator “Rafa Ruiz de Zárate oroigarria” Txapelketa jokatu zen, partida azkarretako “Laguntasunaren Euskal Zirkuitoa” delakoaren frogetako bat, non 19 talde parte hartu zuten, horietako batzuk euskadiko modalitate honetako talde onenetakoak, jokalari bakoitzak 5 minutu partidako erritmoan, 4 jokalarietako taldeetan. Txapelketa honetan ondorengo ordenean jokatzea erabaki zuten jokalariek: Ander Tafall (Hondarribia-Marlaxka), Josu Manterola (Gros XT), Patxi Moreno (Hondarribia-Marlaxka) y Estibaliz Apellaniz (Gros XT) merituzko 14. postua lortuz. Lan txukuna!
Estibaliz, Ander, Josu eta Patxi, Goizeko txapelketa gogorrean 14. postuan sailkatu ziren
XXVIII San Viator “Rafa Ruiz de Zárate Oroigarria” Txapelketako sailkapena
1.- Orvina (Nafarroa)
2.- Balmaseda (Bizkaia)
3.- Zornotza (Bizkaia)
4.- Gros (Gipuzkoa)
5.- Eguidazu (Alaba)
6.- San Viator A (Alaba)
7.- Zuri Baltza (Bizkaia)
8.- Piolin (Valladolid)
9.- San Viator B (Alaba)
10.- Toki Eder (Alaba)
11.- Bustinzuri (Alaba)
12.- Calasanz (Alaba)
13.- Martintxo (Alaba) 14.- Gipuzkoa
15.- Campillo A (Alaba)
16.- Enrok2 (Burgos)
17 .- Lakua A (Alaba)
18.- Campillo B (Alaba)
19.-Lakua B (Alaba)
Arratsaldean Taldekako Promesa Infantil Txapelketa burutu zen. 7 eta 14 urte bitarteko gaztetxoez osatutako 4 jokalarien 22 taldeen parte hartzearekin, 5 txandetako Suitzar sisteman, partida bakoitzeko 20 minutu zituztela. Arratsalderako Ivan Iturralde taldera gehitu zen eta jokalariek erabakitako ordenarekin: Ivan Iturralde (Gros XT), Patxi Moreno (Hondarribia-Marlaxka), Josu Manterola (Gros XT) eta Ander Tafall (Hondarribia-Marlaxka), txapelketa oso txukuna egin zuten eta baita bigarren postua lortu ere. Zorionak!
Ivan, Patxi, Josu eta Ander arratsaldean, Taldekako Infantil Promesen Txapelketan lortutako bigarren postuko sariarekin
Pasa den igandean, abenduaren 7an, Uharteko Don Carlos jatetxe eta hotelean, Orvina Xake Klubak antolatuta, “Puente Foral Escolar” txapelketa eta “gurasoentzako” txapelketa interesgarria burutu ziren gure Tafall familiakoak bertan izan genuela. Biek lan txukuna burutu zuten eta Mikelek gurasoen txapelketan 6. postua lortu bazuen, Anderrek, Sub-14an 7. postuan amaitu zuen txapelketa, Sub-12 onenaren saria lortuz. Irtenaldi honetan Manterola familia lagun izan zuten eta Josuk txapelketa oso ona egin zuen Sub-14koan 2. postua lortuz eta Kandidok 13. postua lortu zuen aiten txapelketan.