Pasa den larunbatean, uztailaren 22an, gure Klubak bultzatutako ARNASA Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearen alde Hondarribian antolatuko ekintza ezberdinak burutu ziren. Alde batetik, dirua biltzeko, Klink elkartearen eskutik bazakari solidarioa eta ondoren, gaixotasunaren berri emateko Hondarribiko Gipuzkoa plazan, XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 1. TXAPELKETA SOLIDARIOA-HONDARRIBIA. Eta horrela, Hondarribira bertaratutako lagun solidario guziten laguntzaz eta beste lagun askok 0 Hilaran egindako emariekin, guztira, 3.741 € lortu ziren.
Guztioi mila esker!
Bazkariari Solidarioari dagokionez, bertan izan genuen gure klubeko ordezkaritza, Klineko lagunekin batera, Arnasakoei laguntzen. Ondo bazkaltzeaz gain, jai giro aparta izan zen eta Zamora eta Lejarreta bertaratzerik izan ez bazuten ere, Kirmen Uriberen olerkiak eta Porrotxen emanaldi txikiaz gain, Bi Aldetakoak musika taldearen parte hartzea izan zen eta bertaratutako guzitek oso ondo pasa zuten. Jarraian bertan gertatukoaren argazki sorta:
Ondoren, XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 1. TXAPELKETA SOLIDARIOA-HONDARRIBIA burutu zen eta bertan 30 jokalarik parte hartu zuten bi taldeetan banatuta. Handietan, 12 lagun parte hartu zuten, maila handiko 3 gaztetxo parte hartu zutela. Bestean Elorik gabeko 16 urte azpiko 18 jokalari parte hartu zuten. Gure klubeko kideez gain, besteak beste, Donostiako Gros Xake Taldeko, Zaragozako Marcos Frechín eskolako, Bizkaiko Conteneo taldeko, Getariako Getariako KETA taldeko eta Zarauzko Salvatore Mitxelena ikastetxeko jokalariak izan genituen parte hartzen. Bertaratutako gaztetxoei merendaria eman zitzaien, opari batzuk eta talde bakoitzeko lehenarentzako garaikurra. Sari banaketan Fernando Markina ARNASAko ordezkari moduan izan genuen. Jarraian txapelketako argazkiak eta ondoren sailkapena:
SUB 16ko sailkapena
Rk. | H.Z. | Izena | Kluba/Herria | Ptk. | Des1 |
1 | 18 | TAFALL VILLANUEVA Iker | Marlaxka -Hondarribia- | 4,0 | 18,0 |
2 | 4 | ETXANIZ MENDIETA Jokin | Marlaxka -Hondarribia- | 4,0 | 15,0 |
3 | 7 | GIMENEZ LOPEZ Zuhaitz | Gros Xake Taldea -Donostia- | 4,0 | 14,5 |
4 | 11 | HERRERA HERNANDEZ Hodei | Marlaxka -Hondarribia- | 4,0 | 12,5 |
5 | 1 | APARICIO ETXANIZ Nicolás | Marlaxka -Hondarribia- | 3,0 | 14,0 |
6 | 12 | INORIZA AGUDELO Iñigo | Conteneo -Bizkaia- | 3,0 | 12,0 |
7 | 9 | HERNANDEZ ESPINOSA Mario | Marcos Frechín -Zaragoza- | 3,0 | 11,5 |
8 | 6 | GIMENEZ LOPEZ Irati | Gros Xake Taldea -Donostia- | 3,0 | 8,5 |
9 | 8 | HERNANDEZ ESPINOSA David | Marcos Frechín -Zaragoza- | 2,5 | 13,0 |
10 | 14 | OLLO USABARRENA Mikel | Marlaxka -Hondarribia- | 2,5 | 10,5 |
11 | 13 | OLLO USABARRENA Jon | Marlaxka -Hondarribia- | 2,0 | 16,5 |
12 | 17 | TAFALL VILLANUEVA Gorka | Marlaxka -Hondarribia- | 2,0 | 14,0 |
13 | 15 | PAGOLA DE MIGUEL Ander | Gros Xake Taldea -Donostia- | 2,0 | 13,5 |
14 | 2 | AZCARATE FERNANDEZ Telmo | Gros Xake Taldea -Donostia- | 2,0 | 11,5 |
15 | 5 | GIMENEZ LOPEZ Iker | Gros Xake taldea -Donostia- | 1,5 | 9,0 |
16 | 16 | SENOSIAIN NORIEGA Unax | Marlaxka -Hondarribia- | 1,0 | 13,0 |
17 | 3 | CONDE ESTEBAN Telmo | Marlaxka -Hondarribia- | 1,0 | 9,5 |
18 | 10 | HERRERA HERNANDEZ Aimar | Marlaxka -Hondarribia- | 0,5 | 8,5 |
Handien Sailkapena
Rk. | H.Z. | Izena | Elo | Kluba/Herria | Ptk. | Des1 |
1 | 1 | NOGUES FERNANDEZ Ramon | 1948 | Marlaxka – Hondarribia- | 4,5 | 10,5 |
2 | 2 | TAFALL VILLANUEVA Ander | 1639 | Marlaxka – Hondarribia- | 3,5 | 15,5 |
3 | 5 | CUESTA SENOSIAIN Asier | 1520 | Marlaxka – Hondarribia- | 3,0 | 16,0 |
4 | 10 | LARRAÑAGA JUARISTI, Alex | 0 | Gros Xake Taldea -Donostia- | 3,0 | 12,5 |
5 | 12 | TAFALL SOREASU Mikel | 0 | Marlaxka – Hondarribia- | 3,0 | 11,0 |
6 | 11 | LARRAÑAGA LETURIA Josu | 0 | Gros Xake Taldea -Donostia- | 3,0 | 8,5 |
7 | 8 | TELLECHEA CASTELLO Eduardo | 1391 | Marlaxka – Hondarribia- | 2,5 | 12,5 |
8 | 3 | PALENCIA DOMINGUEZ Fco. Julian | 1587 | Getariako KETA -Getaria- | 2,5 | 11,5 |
9 | 4 | ETXABE URIA Andoni | 1528 | Salbatore Mitxelena -Zarautz- | 2,0 | 13,5 |
10 | 9 | CONDE KURTH Pablo | 0 | Marlaxka – Hondarribia- | 2,0 | 8,5 |
11 | 6 | MOREIRO SANCHEZ Silvestre | 1464 | Marlaxka – Hondarribia- | 1,0 | 15,0 |
12 | 7 | BURGOS ARRATIBEL Javier | 1436 | Gros Xake Taldea -Donostia- | 0,0 | 15,0 |
Email: fqgipuzkoa@gmail.com
Facebook: ARNASA
Gure webguneko 2014/07/02ko postan Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen