Artxiboa laburpen hitzeka: kirolak

Mendelu auzoko jaietako aldibereko xake partiden argazkiak

(leer en castellano)

Beste urte batez Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaieak burutu dira eta gure klubak aldibereko partidetako erakustaldi batekin parte hartu du.

Pasa den igandean, 2014ko maiatzaren 11n, goizean, gure elkarteko Patxi Moreno eta Ander Tafall gazteak, azken Gipuzkoako Alebin txapelketan 2. eta 3. postua lortu dutenak, bertaratu ziren guztien kontra xakean aritu ziren.

Antolatzaileen esanetan “dena oso ondo joan zen, etorritako jokalari gazteak makina batzuk dira eta jendearen parte hartzea handia izan da”.

Gogoan izan, datorren larunbatean, maiatzaren 17an, Irungo Santiago Pilotalekuan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Bidasoaldeko Xake Errepublikazale txapelketa –  “Ricardo Sánchez Urolategi” oroigarria – jokatuko dela.

Ajedrez

Informazioa eta Egitaraua

Maiatzaren 11n, igandean, aldibereko xake partidak Mendeluko jaietan

(leer en castellano)

20131219_190907 (385x640)Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaietako egitarau zabalean, gure elkarteak berriro ere lagunduko du, eta hurrengo igandean, 2014ko Maiatzaren 11an, 12:00etatik 13:00 bitarte gure elkarteko Ander Tafall gazteak, azken Gipuzkoako Alebin txapelketan 3. postua lortu duenak, gure taldeko jokalaria ere den Mikel Tafall bere aitaren laguntzaz, Eguzki eraikinaren inguruan jarritako mahaietan aldibereko xake partidak jokatuko dituzte, bertara hurbiltzen direnen aurka.  

Anima zaitez!

Teledonostik klubari buruzko erreportaje bat emando du bihar

(leer en castellano)

Bihar 20:00etan eta gero 22:30ean, Teledonosti-ko Bisadoa Kirolak saioan gure taldeari egindako erreportajea ikusgai izango duzue.

DSCN0009 (640x480)Astero ematen duten saio hori, Borja Olazabal kazetariak aurkezten du eta bertan Bidasoaldeko kirol gaurkotasuna aztertzen da.

borja olazabal

Ostegunean Borja Olazabal, Ylenia Benito eta Ricardo Catalán gurera etorri ziren eta bisitaldi atsegina eta alaia izan zela ezin uka eta erreportajean islatzea itxaroten dugu.

Emanaldiaren ondoren Diario Vasco egunkariko webguenan jarriko dutela esan digute. Hori gertatzen denean gurean jarriko dugu!

Erreportajearen iragarkia ikusteko sakatu hemen.

Gustoko izatea espero dugu!