Artxiboa laburpen hitzeka: komunikazio arduraduna

Xake anitz eta giro aparta Emakumezko Donostia Hiria Xake Lehenengo Txapelketan

(leer en castellano)

securedownload

Arestian esan genuen bezala, pasa den azaroaren 7an, Donostiako okendo kalea 9n dagoen “Donostiako Emakumeen Etxean”, gure laguna den Julia Gallegok antolatuta, Lehenengo Emakumezkoen Donostia Hiria Xake Txapelketa burutu zen.

Julia Gallego txapelketako antolatzailea

Parte hartzaileek, partidako 10 minutuko erritmoan, liga sisteman lehiatu ziren. Bertaratutako 11 emakumeen artean gure klubeko Julia Urrozek parte hartu zuen eta hamar partidetan 7 puntu egin ondoren 5. postua eskuratu zuen. Santurtzi Xake Klubeko Romina Rodirguezek lortu zuen lehen edizio honetako garaipena.

12227820_904883806268199_6747277029087737930_n (420x247)
Julia Urroz (Esk)

Antolatzaileak esan digu bertaratutako jokalari guztiek, sari moduan, lore bat jaso zutela eta sailkapeneko lehen hiruei origarri-plaka eta liburu bana eman zietela. Sari banaketan antolatzailearekin batera, Gipuzkoako Xake Federazioko presidentea, Alex Cantabrana izan zen eta Juan Manuel Sierra, Euskadiko Xake Federakuntzako komunikazio arduraduna.

Edizio honetako podiuma

Emakumezko Donostia Hiria I. Xake Txapelketako sailkapena:

1. Romina Rodriguez Redondo (Santurtzi, Bizkaia) 9 puntu.
2. Ainhoa Artola del Rincón (BeraunBera, Orereta) 8 puntu.
3. Carmen Vicente Garcia (Emakumeen Etxea, Donostia) 7’5 puntu.
4. Elisabeth Agirre Kaufman (Emakumeen Etxea, Donostia) 7 puntu.
5. Julia Urroz López (Hondarribia-Marlaxka, Hondarribia) 7 puntu.
6. Marisa Sarria (Emakumeen Etxea, Donostia) 6 puntu.
7. Pilar Ostolaza Olaizola (Pasai Antxo) 4 puntu.
8. Arantxa Cuevas Malcorra (Emakumeen Etxea, Donostia) 3 puntu.
9. Mertxe Egizurain Goenaga (Fortuna, Donostia) 1’5 puntu.
10. Libia Pérez Callejo (Donostia) 1 puntu.
11. Asun Segura Pellón (Emakumeen Etxea, Donostia) 1 puntu.

12193304_904884252934821_7598743119401323355_n (420x235)

Antolatzaileek, Santurtziko Xake Klubak eta Juan Manuel Sierrak (FVA-EXF) pasatako argazkiak eskertzen ditugu, hemen beste guztiak ikusgai:

Advertisements