Artxiboa laburpen hitzeka: kutxabank fundazioa

GAZTEDI TXAPELKETA BIDASOKO ZONALA. Izen ematea abian da maiatzaren 6a arte. Animatu!

(leer en castellano)

Hondarribia Marlaxka Xake Klubetik datorren ekainaren 1ean 16:00etatik aurrera kasino Zaharrean Bidasoko GAZTEDI TXAPELKETAren zonala antolatuko dugula jakinarazten dizuegu,

Bertan lau lagunez osatutako taldeak lehian arituko dira, partidako 10 minutu +5 segundo jokaldiko erritmoan, bi mailatan banantuta:
    • Txikiak (2007 eta 2008an jaiotakoak) eta
    • Handiak (2002, 2003, 2004, 2005 eta 2006an jaiotakoak)

Txapelketa hau Azkoitian ekainaren 16an burutuko den GAZTEDI TXAPELKETA FINALEAN parte hartzeko sailkatzeko balio du.

Gure zonalean parte hartzeko izen emate epea maiatzaren 6a arte da. Izena emateko torneosxake@gmail.com emailaren bitartez egin edota zuen monitoreari gurekin kontaktuan jartzeko esan.

GAZTEDI TXAPELKETA – KUTXABANK

Advertisements