Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak urtero antolatzen dituen txapelketetako finalak burutu dira gaur, maiatzaren 17a, osteguna, Altzan eta xakean Jesus Mari Jauregui, gure elkarteko kidea, Kasino Zaharreko ordezkaria izan da.
Jesus Marik finalean Legazpikoa den Patxi Imazen aurka jokatu du eta txukun aritu ondoren, garaipena lortu du.
Txapelketen ondoren bazkaria egon da eta gero, sari banaketa. Jarraian Mariano Oterok ateratako beste argazki batzuk: