Artxiboa laburpen hitzeka: leontxo garcia olasagasti

OLAZABAL KIROL SARIAK 2018an giro ederra

(leer en castellano)

Hondarribiko Udalak gaur, martxoaren 16a, Itsas Etxea Auditoriumean  banatuko ditu III. Olazabal Kirol Sarien irabazleak. Oihan Vegak aurkeztu du, eta Txema Olazabal, Txomin Sagarzazu Alkateak eta Iñaki de Mujika kazetariak parte hartu dute saioan.

Lau sari banatu dira :

  • Emakumezko Kirolaria: Mariasun Quiñones.
  • Gizonezko Kirolaria: Ion Areitio.
  • Kirol elkartea /Kirolari taldea: Hondarribia Arraun Elkartea.
  • Kirolarekin zerikusia duen pertsona: Jose Javier Aristizabal (Aristi) eta Miguel Angel Izquierdo.

Gure klubak aurten Jesus Maria Jauregui Klubeko sortzailea, klubeko presidente ohia eta egun aktibo jarraitzen duen jokalari beteranoa aurkeztu dugu Kirolarekin zerikusia duen pertsona sarirako eta izendapenarekin kontent agertzeaz gain sari banaketan oso ondo pasa duela gaineratu digu.

Informazio gehiago: Hondarribiko Udaleko webgunean

OLAZABAL KIROL SARIAK gaur Itsas Etxea Auditoriumean, Jesus Mari Jauregui gure ohorezko presidentea izendatua dagoela

(leer en castellano)

Hondarribiko Udalak gaur, martxoaren 16a, Itsas Etxea Auditoriumean  banatuko ditu III. Olazabal Kirol Sarien irabazleak.

Lau sari banatuko dira :

  • Emakumezko Kirolaria: Olatz Arrieta, Beti Prest Belaontzia, Cyara Palenzuela eta Mariasun Quiñones.
  • Gizonezko Kirolaria: Iker Amandoz, Ion Areitio eta Ander Vilariño.
  • Kirol elkartea /Kirolari taldea: BAT (Bidasoa Atletiko Taldea ), Club Balomano Hondarribia, Club de Judo Ama Guadalupekoa, Hondarribia Arraun Elkartea eta Hondarribiko Itsaskari Baita.
  • Kirolarekin zerikusia duen pertsona: Jose Javier Aristizabal (Aristi), Miguel Angel Izquierdo, Jesus Maria Jauregui, Pello Olazabal eta Jose Ignacio Sodupe.

Botua ematea internetez egin da, Udal webgunean, eta baita BAZ-en eta Hondartza Kiroldegian ere.

Gure klubak aurten Jesus Maria Jauregui aurkeztu dugu Kirolarekin zerikusia duen pertsona sarirako:

Klubeko sortzailea, klubeko presidente ohia eta egun aktibo jarraitzen duen jokalari beteranoa.

2016an burututako bigarren edizioko irabazleak

Informazio gehiago: Hondarribiko Udaleko webgunean

Bizkaia Chess&Gazte 2017 Marlaxkako ordezkaritzarekin

(leer en castellano)

15541409_1360965923922572_517854349622149163_n

Gaur abenduak 16, 10:00etatik 20:00etara  BIZKAIA CHESS & GAZTE: BIZKAIKO XAKEAREN ARETO GAZTEA burutu da BEC-en (BILBAO EXHIBITION CENTRE). Euskadiko Xake Federazioak eta Bizkaiko Xake Federazioak antolatu duten Jailadi honetan haur eta gazteak xakean jokatzen aritzeaz gain, solasaldi profesionalak, erakusketak, azoka, gastronomia, zinema, teknologia, uztartu dira.

Gipuzkoa sub18 taldea: Patxi, Ander U., Ander T. eta Markel

Klubeko Patxi Moreno, Ander Tafall eta Ander Uranga, Elgoibar Xake Taldeko Markel Kerexetarekin Gipuzkoako Sub18 taldeko jokalariak izan dira, Gipuzkoako Xake Federakuntzak gonbidatuta.

Klubeko beste ordezkaritza txikia izan dugu bertan. Tafall-Villanueva familiako kideak: Iker, Gorka, Mikel eta Lourdes, eta Conde-Esteban sendiako kideak Telmo, Ander, Pablo eta Diana, bertan izan baitira ere.

Klubak ekintzaren ideia oso gustoko du eta horrexegatik, aurten eta aurrekoan delegazio txiki bat bidali du. Baina, aitortu behar dugu, antolatzaileek aurten ez deutela iaz egindako akatsik zuzendu, hare gahiago, desorganizazio sentsazioa aurten areagotu egin dela.  Eskerrak eman nahi diegu parte hartzen duten guztiei egindako ahaleginagatik. Datorren edizioari begira akatsak zuzendu ahal izatea espero dugu hurrengoChess&Gazte xake jaialdiaprimeran irtetzea eta Euskadin egingo diren ektaldietan funtsezko gertakari izatea. 

Lotura interesgarriak

Bizkaia Chess & Gazteko egitaraua: hemen

Informazio eta argazki gehiago ekitaldiaren FBean: hemen

Antolatzailea
Babeslea

Bizkaia Chess & Gazte. Egun osoan zehar Xakearen inguruko jaialdi handia BEC-en. Gipuzkoak Patxi Morenorekin eta Ander Tafallekin sub14an garaipena lortu du

(leer en castellano)

15541409_1360965923922572_517854349622149163_n

Gaur abenduak 17, 10:00etatik 20:00etara  BIZKAIA CHESS 6 GAZTE: BIZKAIKO XAKEAREN ARETO GAZTEA burutu da BEC-en (BILBAO EXHIBITION CENTRE). Euskadiko Xake Federazioak eta Bizkaiko Xake Federazioak antolatu duten Jailadi honetan haur eta gazteak xakean jokatzen aritzeaz gain, solasaldi profesionalak, erakusketak, azoka, gastronomia, zinema, teknologia, uztartu dira.

20161217_103429

Bizkaia Chess & Gazteko egitaraua: hemen.

img-20161217-wa0016
Patxi Moreno eta Ander Tafall gure klubeko jokalariak

Gure taldetik Patxi Moreno eta Ander Tafall bertaratu dira, Gipuzkoako Xake Federazioak gonbidatuta, SUb 14ko taldekide moduan. Gipuzkoako Sub14 taldea, Patxi Moreno, Ivan Iturralde, Josu Manterola eta Ander Tafallekin lan oso tuxkuna egin zuten eta baitatxapela lortu, Patxik, Josuk eta Anderrek taulakako sari onena lortu zuten ere. Zorionak guztioi!

20161217_103742
Gipuzkoa Sub14: Josu Manterola, Ander Tafall, Iván Iturralde eta Patxi Moreno

Taldekako Sub 14 mailako txapelketako podiuma:
1. Gipuzkoa
2. Bizkaia
3. Asturias

20161217_103807
Ander Tafall,m Patxi Moreno, Ivan Iturralde eta Josu Manterola

Taulaka onenenak Taldekako Sub 14 txapelketan
1. taula: Patxi Moreno
2. taula: Hugo Pelegrín
3. taula: Josu Manterola
4. taula: Ander Tafall

img-20161217-wa0042
Gipuzkoa Sub14 taldea sari banaketan

Gipuzkoak ere Sub20an talde bat izan du, Jose Luis Alfaro, Jose Luis Muñoz, Markel Zuloaga eta Jon Jauregi. Gure taldeko Ibai Dorronsoro joatekoa zen baina azkenean ez zuen joaterik izan. Gipuzkoako taldeak lan txukuna egindu ere eta hirugarren postuan amaitu du txapelketa.

20161217_105842
Gizpuzkoa sub20: Jon Jauregi, Markel Zuloaga, Jose Luis Alfaro eta Jose Luis Muñoz

Taldekako Sub 20 Mailako podiuma
1. Bizkaia
2. Asturias
3. Gipuzkoa

20161217_190539

Taulaka onenak Taldekako sub 20 Txapelketan
1. Juan Manuel Acosta
2. IBon Barrios
3. Jonás Prados
4. Adrian Martinez

Jarraian, Juan Cruz Iturraldek, Pepelu Muñozek eta Kandido Manterolak egunean zehar egindako argazki sorta (post honetan dauden guztiak beraienak dira). Mila Esker!:

Jaialdi Honetako Kirol emaitzei dagokionez, beste sari hauek banatu dira:

Banakako Juveniletan Sub18
1ª. Ane Miren Diaz
2ª. Diana Valdezate

Banakako Kadeteetan sub 16
1. Aketza Pereira López
2. Imanol Ruiz
3. Aritz Zahino

Banakako Infantiletan sub 14
1. Unai Calleja
2. Endika Rodríguez
3. Aimar Acosta

Banakako Alebinetan sub 12
1. Raul Torres
2. Karan Singh
3. Adrian Villar

Banakako Benjaminetan sub 10
1. Luis Ander Quisbert
2. Joel Rodríguez
3. Fernando Morales

Informazio eta argazki gehiago ekitaldiaren FBean: hemen

Antolatzaileak / Organiza

Babesleak / Patrocinadores

OLAZABAL KIROL SARIAK

(leer en castellano)

Hondarribik Udalak zabaldu du Itsas Etxea Auditoriumean otsailaren 28an burutuko den Olazabal Kirol Sarien irabazleak hautatzeko aukera.

olazabal asturias
Txema Olazabal Asturiasko Printzea sarietan

Lau sari banatuko dira (Maila bakoitzean dauden hautagaiak zeintzu diren jakiteko mailan sakatu):

Bozketan parte hartu ahal izateko 16 urtetik gorako Hondarribiko biztanle izan behar da, hau da, bertan erroldatuta izan behar da.

Botua ematea internetez egin daiteke, Udal webguneko lotura honetan, eta baita BAZ-en eta Hondartza Kiroldegian ere. Botua emateko epea otsailaren 17 arte irekita egongo da, herritar bakoitzak behin bakarrik eman ahal izango du botua eta horretarako N.A.N zenbakia eman beharko du.

Gure klubak maila ezberdinetan hautagaiak aurkertu ditu eta gure lagun handia den eta klubeko jokalari ohia izan den Leontxo Garcia Olasagasti aurkeztu dugu Kirolarekin zerikusia duen pertsona sarirako.

Leontxo García Olasagasti. Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko jokalari ohia. FIDE Maisua. Munduko xake kazetari garrantzitsuena. Xakearen alde egindako lanagatik FIDEko urrezko liburuan inskribatua, eta Espainiako Kirol Kontseilu Gorenaren eskutik Kirol Merituengatik Domina jasoa.
Leontxo García Olasagasti. Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko jokalari ohia. FIDE Maisua. Munduko xake kazetari garrantzitsuena. Xakearen alde egindako lanagatik FIDEko urrezko liburuan inskribatua, eta Espainiako Kirol Kontseilu Gorenaren eskutik Kirol Merituengatik Domina jasoa.

Informazio gehiago: Hondarribiko Udaleko webgunean