1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
Astelehenean gure “neska nagusien” klase berri bat izan genuen (oharra, datorren astelehenean, martxoaren 8an, ez dugu klaserik izango).
Xake Eskolako eskolak astearte, asteazken eta ostegunetan izan genituen eta hauek amaitu ondoren, ikasitakoa praktikan jarri asmotan Lichessen txapelketa animatuekin amaitu genituen.Oso kontent gaude, ze, onlineko ekintzak soilik egiten baditugu ere, lagun berriak hurbildu eta izen ematen ari dira. Guztioi ongi etorri!
Jarraian, astearte, asteazken eta ostegunetako eskolen ondoren jokatutako txapelketen podiumak:
Astearteko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 67 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 19 jokalarik parte hartu zuten, 60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena txapelketan:
Astezkeneko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 65 Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen. 6 txandetako suitzar Txapelketan 15 jokalarik parte hartu zuten 5+0 minutu partidako erritmoan:
Osteguenko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 66 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 12 lagunek parte hartu zutela 60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena txapelketan:
Duela aste batzuk jakinarazi genuen jarduerari berriro heldu geniola Eguberrietako oporren ondoren, eta joan den astean adierazi genuen bezala, online itzuli gara. Eta Lehendakariaren urtarrilaren 12ko 1/21 Dekretuak aurrez aurreko jarduerari berriro ekiteko aukera ematen bazigun ere, Bidasoa eskualdean kutsadura-kasuak ugaritu egin direnez, metatutako kasuak alde gorritik urrun egon arren, Zuzendaritza Batzordeak, Xake Eskolako arduradunekin eta gure ikasleen guraso batzuekin batera, joera-aldaketa eta hobekuntza argi baten zain, aurrez aurrekoa ez egitea eta gure jarduera soilik on line egitea erabaki dugu.
IX. Anaitasuna Kopa Kakute online. Finalerdiak eta finala datorren igandean, martoaren 14an, burutuko dira Azkoitian. Igor Altolagirre finalerdiak jokatuko dituzten lauen artean dugu!
Azkoitiko Xake Klubeko lagunek Anaitasuna Kakute 9. Kopa antolatu dute, aurten on line, Txelu Fernández presidentea zuzendari dela. Eskerrak eman nahi dizkiegu bai berari bai bere klubari, beti zaintzen baitituzte gure kluba eta gure kideak.
Kanporaketako txapelketa honetan Hodei Herrera eta Igor Antolagirre jokalariek hartu dute parte, baina finalerdietan Igor bakarrik dugu, Aníbal Fernándezen aurka jokatuko baitu finalean postu bat lortzeko.
Zorte on martxoaren 14an Igor, eta Marlaxkaxko Iizpiritua.

Hauek dira txapelketa honetan parte hartu duten jokalari guztiak:
Z. | IZENA | ELO-EUS | NICK LICHESS.ORG | ||||||
1 | C.Sánchez | 2004 | CarlosAnaitasuna | ||||||
2 | I.Altolagirre | 1949 | altola721 | ||||||
3 | A.Fernández | 1940 | Anibalkakute | ||||||
4 | J.C.Valor | 1881 | Asasi1 | ||||||
5 | G.Alberdi | 1791 | GaizkaAlberdi | ||||||
6 | X.Ruiz | 1790 | gmpkt | ||||||
7 | M.Kerexeta | 1788 | Markel1234 | ||||||
8 | M.Vesga | 1786 | Markel3 | ||||||
9 | C.Cretu | 1748 | Cretu_b3 | ||||||
10 | J.Navarro | 1704 | Txapelix | ||||||
11 | H.Herrera | 1677 | HodeiO5 | ||||||
12 | D.Valor | 1646 | Denisvm13 | ||||||
13 | A.Alonso | 1629 | Aneralonso | ||||||
14 | I.Uranga | 1617 | litriuranga78 | ||||||
15 | L.Valor | 0 | Luciavm | ||||||
16 | A.Soraluze | 0 | Aritzso |
Hondarribiko herri aldizkariak, argitaratu berri duen urtarrileko alean, gure klubak 2020ko urteari buruz, Covid19ko pandemiaren urteari buruz, egindako balorazioaren berri eman du “2020. urtea «Marlaxka Xake Kluba, 40 urtez Jokoan” izenburuko erreportaje politarekin. Eskerrik asko Hondarribia aldizkaria eta Xabier Sagarzazu.
Hondarribia aldizkaria – 350. zenbakia • Urtarrila 2021
2020an gure klubak 40 urte bete zituen eta urte guzti hauetan klubak Euskararekiko dugun konpromezua zabala izan da eta horren adibide urte guzti hauetan Udalak eta beste eragileek euskararekiko antolatutako ekintzetan parte hartu izana da. 2018 Euskaraldian parte hartu genuen eta 202koan Euskaraldian parte hartu dugu eta oraingo honetan, gainera, ARIGUNEA izan ginen kluba eta gure Xake Eskola.





“Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”