Artxiboa laburpen hitzeka: Lukas iruretagoiena

2016ko Gipuzkoako banakako absolutoa (gorengo eta lehengo mailakoa), bigarren eta hirugarren mailako txapelketak hasi dira

(euskaraz irakurri)

2016ko urriaren 15etik azaroaren 26a arte Gipuzkoako banakako txapelketak burutuko dira: Absolutoa (Preferente eta 1. maila),  2. maila eta 3. maila, Gipuzkoako leku ezberdinetan.

* ABSOLUTOA

Absolutoa, Preferente (gorengo) eta lehenego mailako txapelketa biltzen dituena, Bergarako Xake Taldearen egoitzan jokatzen ari da. Lukas Iruretagoiena arbitro lanak egiten ari da bertan eta 15 jokalari parte hartzen ari dira.  Klubak lau ordezkari ditu Bergaran: Patxi Moreno, Andoni Orube, Ramon Nogues eta Goio Uriarte. Atzo jokatutako lehenengo txandan gure ordezkari guztiek garaipena lortu zuten.

Patxi Moreno
Patxi Moreno
Andoni Orube
Andoni Orube
Ramon Nogues
Ramon Nogues
Goio Uriarte
Goio Uriarte

Absolutoaren informazio guztia: partidak, parekatzeak, txandak, sailkapena (Info64.org): Hemen

2. MAILA

Bigarren mailako zonal bakarra dago aurten Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan. 18 jokalariekin jokoan dagoen Bigarren Mailako txapelketan klubak bi ordezkari ditu: Ander Tafall eta Ricardo Campos. Atzo jokatutako txapelketan Anderrek garaipena lortu zuen eta RIcardo bere partida galdu zuen.

Ander Tafall
Ander Tafall
Ricardo Campos
Ricardo Campos

2. mailako txapelketaren informazio guztia: parekatzeak, txandak, sailkapena (ChessResult): Hemen

3. MAILA

Hirugarren mailako bi zonal jokatzen ari dira: Azpeitiko Xaputarrak Kirol Klubaren eta Gros Xake Taldearen egoitzetan. 47 jokalari dituen Donostiako txapelketan klubak lau ordezkari ditu: Mikel Tafall, Carlos Pascual, Asier Cuesta eta Ander Uranga. Lehen jardunaldian, guztiek garaipena lortu zuten.

Mikel Tafall
Mikel Tafall
Carlos Pascual
Carlos Pascual
Asier Cuesta
Asier Cuesta
Ander Uranga
Ander Uranga

 

Donostian jokatzen ari den 3. mailako txapelketa zonalaren informazio guztia: parekatzeak, txandak, sailkapena (ChessResult): Hemen

Azpeitian burutzen ari den 3. mailako txapelketa zonalaren informazio guztia: parekatzeak, txandak, sailkapena (ChessResult): Hemen

Jarraian atzoko jardunaldietako argazki batzuk:

Informazioa gehiago Gipuzkoako Xake Federazioaren  webgunean: hemen

Advertisements

Euskadiko XXXV. Eskolarteko Kirol Jokoak (Xakea Taldeka): Hondarribia-Marlaxka 3.a Gros XT (1.) eta Leioa (2.) taldeen atzetik, xehetasunak eta argazkiak

(leer en castellano)

Gaur goizean, ekainaren 4a,  Bilboko Txurdinagako Udal Kiroldegian, Euskadiko Taldekako Infantil mailako Xake Txapelketak amaitu dira, Euskadiko Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatutako Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoen barnean. Txapelketaren zuzendaria Miguel Ángel Almansa izan bada, arbitro lanetan, Lukas Iruretagoiena, arbitro nagusia, eta arbitro laguntzaile Ibon Martín eta Jose M. Villanueva izan ditugu. Azken bi hauek sari banaketaz arduratu dira . Txapelketa liga sisteman jokatu da, lau jokalariko taldekako partidatan, jokalari bakoitzak 12 minutu izan ditu jokaldiko 5 segundo gehitu zaizkiela.

Pablo Zaporta, Jokin Etxaniz, Patxi Moreno eta Ander Tafall
Pablo Zaporta, Jokin Etxaniz, Patxi Moreno eta Ander Tafall

Gure klubak talde bat sailkatua zuen Gipuzkoako txapelketan bigarren postua lortu eta gero, eta txapelketa irabazteko helburuarekin Bilbora hurbildu da: Patxi Moreno, Ander Tafall, Jokin Etxaniz eta Haritz Sein bertaratzerik ez zuelako, Pablo Zaporta alebinarekin.

DSC_0830
Hondarribia Marlaxka (3. sailkatua): Patxi Moreno, Ander Tafall, Jokin Etxaniz eta Pablo Zaporta.

Hasiera kaxkarra eta gero, ez dute amore eman eta beren jokoaren mailari eutsi diote. Ondoren partidetan txukun aritu eta gero, emaitza konponduta, azkenean pasa den urtean lortutako hirugarren postua berdintzea lortu da. Gure jokalariak azkenean txapelketa nola joan den ikusita lortutakoarekin kontent agertu dira.

DSC_0831
Altzaga Leioa (2. sailkatua): Ugaitz castaños, Erlantza Caballero, Ignacio Zoco eta Imanol Toledo

Altzaga Leioa bizkaitarrak bigarren tokia lortu du, Ignacio Zoco, Imanol Toledo, Erlantz Caballero eta Ugaitz Castaños jokalariekin.

DSC_0832
Gros XT (txapelduan): Jon Ander Almagro, Estibalitz Apellaniz, Sara Barandiaran, Josu Manterola eta Ivan Iturralde

Txapelketa Gros XT talde Gipuzkoarrak lortu du, Josu Manterola, Ivan Iturralde, Jon Ander Almagro, Sara Barandiaran eta Estibaliz Apellaniz jokalariekin.

DSC_0835
Podiumeko taldeen familia argazkia

Sailkapena

Rk. H.Z. Taldea Partidak   +   =   –  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 Gros 5 4 0 1 14,0 0 123,0
2 2 Leioa 5 4 0 1 13,5 0 122,5
3 6 Marlaxka 5 2 1 2 9,0 0 84,8
4 4 San Viator 5 1 1 3 8,0 2 75,5
5 3 Martintxo 5 1 1 3 8,0 0 79,8
6 5 Endroke 5 0 3 2 7,5 0 71,0

Oharra:
Des1: points (game-points)
Des2: The results of the teams in then same point group according to Matchpoints
Des3: FIDE-Sonneborn-Berger-Tie-Break

Club Deportivo San Viator talde Arabarrak Joseba Rodríguez, Ruslan Llave, Sergio García eta Ander Calvo jokalariekin laugarren postua lortu du.

San Viator - Gros XT partida
San Viator – Gros XT partida

Martintxo Xake Elkartea, Arabarra ere, bosgarren postua lortu du Rodrigo De Las Heras, Alex Pelegrín, Jon Martín eta Asier Crespo jokalariekin.

Endroke Xake Elkartea, Bizkaitarra, seigarren postua lortu du Alberto Berasategui, Markel Becerra, Endika Pereda eta Unai Ruiz jokalariekin.

DSC_0786
Endroke Vs Leioa

Jarraian txapelketan Mikel Tafallek eta Goio Uriartek egindako argazkiak :

Lotura interesgarriak

Twitter de Juegos escolares
Facebook de Juegos escolares
Flickr de Juegos escolares
Jarraian txapelketako argazki gehiago. Gros XT-ko Juan Cruz Iturralderen argazkiak. Mila Esker!

Euskadiko XXXV. Eskolarteko Kirol Jokoak (Xakea bakarka): gure jokalarien lan txukuna: Patxi Moreno Infantiletan txapeldun eta Ander Tafall bigarren. Emaitzak, xehetasunak eta argazkiak

(leer en castellano)

Gaur goizean Bilboko Txurdinagako Udal Kiroldegian, atzo eta gaur jokatu diren, Euskadiko banakako Alebin eta Infantil mailako Xake Txapelketak amaitu dira, Euskadiko Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatutako Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoen barnean. Txapelketaren zuzendaria Miguel Ángel Almansa izan bada, arbitro lanetan, Lukas Iruretagoiena (arbitro nagusia) eta Ibon Martin (arbitro laguntzailea) izan ditugu. Alebin mailako txapelketa bost txandetako suitzar sisteman jokatu da eta Infantilak txanda bat gehiago izan du, partidako jokalari bakoitzak 55 minutu izan ditu jokaldiko 5 segundu gehitu zaizkiela.

Patxi Moreno eta Ander Tafall
Patxi Moreno eta Ander Tafall

Gure klubak bi ordezkari zituen Gipuzkoako Infantilen taldean, Gipuzkoako infantil txapelketan lehenengo postua lortu baitzuen Patxi Morenok eta hirugarren postua Ander Tafallek. Txapelketak sei txanda jokatu eta gero, Patxi Moreno lehen postua lortu du, 6 partidatan 6 puntu egin ondoren. Ander Tafallek podiumeko bigarren kutxa lortu du, 6 partidetan 4,5 puntu egin ondoren. Hirugarren postua Imanol Toledo Bizkaitarrak lortu du 6 partidetan 4 puntu egin ondoren.

Patxi Moreno (1.), Ander Tafall (2.) eta Imanol Toledo (3.)
Patxi Moreno (1.), Ander Tafall (2.) eta Imanol Toledo (3.)

Clasificación Final después de 6 rondas

Rk. H.Z. Izena Elo Fed. Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 2 Moreno Estebanez Patxi 1793 Gipuzkoa 6,0 21,5 15,5 21,0
2 6 Tafall Villanueva Ander 1589 Gipuzkoa 4,5 19,5 14,5 15,5
3 1 Toledo Sanz Imanol 1799 Bizkaia 4,0 24,5 15,5 16,5
4 8 Elexpe Garcia Aritz Eder 1492 Bizkaia 4,0 23,0 16,0 16,5
5 5 Iturralde Echeverria Ivan 1592 Gipuzkoa 4,0 22,0 13,0 14,0
6 7 Zoco Gallardo Ignacio 1553 Bizkaia 4,0 21,0 13,5 13,0
7 9 De Las Heras Figueroa Rodrigo 1490 Alaba 3,5 21,5 14,0 15,5
8 3 Manterola Ubillos Josu 1777 Gipuzkoa 3,5 20,5 13,5 13,5
9 4 Svyatoslav Vorobyev 1676 Bizkaia 3,5 20,0 13,5 13,5
10 16 Almagro Aranguren Jon Ander 602 Gipuzkoa 3,0 18,0 13,0 10,0
11 15 Barandiaran Oliveras Sara 636 Gipuzkoa 3,0 17,5 12,5 12,0
12 11 Llave Nevado Ruslan 1247 Alaba 3,0 16,0 11,0 9,0
13 13 Munilla Bote Sergio 684 Bizkaia 3,0 16,0 11,0 9,0
14 14 Manzano Magdaleno Aiala 669 Bizkaia 3,0 15,0 9,5 8,0
15 10 Apellaniz Perez Estibaliz 1341 Gipuzkoa 3,0 14,5 9,0 10,0
16 12 Garcia Bolanos Irene 1231 Bizkaia 2,0 18,0 10,5 9,0
17 20 Perez Maeztu Alba 0 Alaba 2,0 15,5 10,5 6,0
18 21 Puente Ruiz Catalina Mariana 0 Alaba 2,0 14,0 10,0 6,0
19 18 Barcala Arkauz Ayala 0 Alaba 2,0 10,5 5,5 4,5
20 17 Martin Lana Jon 566 Alaba 1,5 16,0 10,0 5,0
21 19 Collado Lopez De Uralde Iñigo 0 Alaba 1,5 14,0 9,0 3,5

Oharra:
Des 1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
Des 2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
Des 3: Fide Tie-Break

Jarraian txapelketan Mikel Tafallek egindako argazkiak :

Alebinetan ordea ez dugu ordezkaririk izan. Jokatu beharreko bost txanden ondoren, sailkapenean 4 jokalarik, 3,5 punturekin, berdinduta amaitu dute txapelketa, hala ere, desenpateen baitan sailkapena ondorengoa izan da: lehen postua  Sestao taldeko Aitor Gonzalezek lortu du, bigaren postua Hugo Pelegrínek eta hirugarren postua Inko Martínezek.

Infantileko sailkapena

Rk. H.Z. izena Elo Fed. Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 5 Gonzalez Rodriguez Aitor 0 Bizkaia 3,5 14,0 9,5 11,5
2 9 Pelegrin Gomez Hugo 0 Alaba 3,5 14,0 9,0 13,0
3 6 Martinez Adarraga Inko 0 Gipuzkoa 3,5 13,5 9,0 11,5
4 10 Singh Ahumada Karan 0 Bizkaia 3,5 13,5 9,0 9,0
5 1 Montes Gimenez Mencia 1315 Bizkaia 3,0 11,5 7,0 7,5
6 7 Martinez Dominguez Iker 0 Gipuzkoa 2,5 13,5 9,0 8,0
7 2 Bilbao Peinado Maialen 1256 Bizkaia 2,0 11,5 7,0 4,0
8 4 Fernandez De Aranguiz Laura 0 Alaba 1,5 10,5 6,0 2,5
9 8 Ogueta Burgaleta Iñaki 0 Alaba 1,0 12,0 7,5 5,0
10 3 Apellaniz Perez Miriam 572 Gipuzkoa 1,0 11,0 6,5 3,0

Oharra:
Des 1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
Des 2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
Des 3: Fide Tie-Break

Jarraian, Juan Cruz Iturraldek, Ivan Iturralderen aitak egindako argazkiak (Mila esker!):

Lotura interesgarriak

Eskolarteko kirol jokoen informazio iturrietara beste lotura batzuk:
Twitter de Juegos escolares
Facebook de Juegos escolares
Flickr de Juegos escolares

Euskadiko Blitz Txapelketa 2016, 7. postua taldeka

(leer en castellano)

2016eko maiatzaren 22an, Bergaran, Euskadiko blitz txapelketa jokatu zen, Euskadiko Xake Federazioak antolatutako txapelketa, Lukas Iruretagoiena arbitroaren zuzendaritzapean. Banakakoa goizean eta taldeka arratsaldean.

Hondarribia Marlaxkako taldea: Goio Uriarte, FJ Torres, Ander Tafall eta Patxi Moreno
Hondarribia Marlaxkako taldea: Goio Uriarte, FJ Torres, Ander Tafall eta Patxi Moreno

Gure klubak pasa den urtean berriro ere Gipuzkoako txapelketan 2. postua lortu eta gero, taldeko gazteak joateko zuten irrikagatik Bergarara bertaratu ginen, arratsaldeko lautan hasi behar zuen txapelketara.

Agorrosin zentruko tabernan txapelketa noiz hasiko zain
Agorrosin zentruko tabernan txapelketa noiz hasiko zain

Txapelketa berandu hasi zen eta bestelako arazo batzuk izan zirela medio, gure kideei jokoan sartzea kostatu zitzaien, hala ere nahiko joko ona garatzerik izan zuten eta ondo pasatzeaz gain, aurreko edizioko postua hobetzea baita lortu ere. Amaierako sailkapenean 7. postua lortuz.

 

Taldekako Euskadiko Blitz Txapelketa, sailkapena:

Txapelketa Sestao Naturgasek txukun irabazi zuen, podiumean Altzaga eta Santurtzi taldeak lagun izan zituela. Jarraian amaierako sailkapena:

Sestao Naturgas, Euskadiko Blitz txapelduna 2016: Mario Gómez, Jesús Iruzubieta, Alejandro Ruiz eta Fernando Estéfano
Sestao Naturgas, Euskadiko Blitz txapelduna 2016: Mario Gómez, Jesús Iruzubieta, Alejandro Ruiz eta Fernando Estéfano

 

Banakako Euskadiko Blitz Txapelketa, sailkapena:

Goizen banakakoa burutu zen, gure taldeko ordezkaririk gabe eta, bertaratutako 30 jokalariek 12 txandetan burututako lanen ondoren, David Astasio FIDE Maisuak txapela lortu zuen.

2016ko Euskadiko Blitz Txapelduna: FM David Astasio
2016ko Euskadiko Blitz Txapelduna: FM David Astasio

 

Rk. H.Z. Izena Elo FED Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 2  FM Astasio Lopez David 2391 Eus 11,0 69,5 84,5 69,5
2 3 FM Ruiz Gomez Alejandro 2362 Eus 10,5 71,0 82,0 68,0
3 1 IM Muerga Leache Mikel 2455 Nav 10,0 71,0 87,0 64,5
4 8 Martin Iribar Ander 2108 Eus 7,5 73,0 88,5 52,0
5 12 Barbazan Bilbao Xabier 2016 Eus 7,0 71,0 87,0 45,0
6 5 Prieto Aranguren Alain 2211 Eus 7,0 71,0 86,5 50,0
7 7 Gonzalez Pereira Asier 2117 Eus 7,0 70,5 87,5 48,0
8 4 Villalta Bustillo Igor 2241 Eus 7,0 70,5 86,0 47,0
9 14 Juez Villar Erik 2009 Eus 7,0 60,5 75,5 39,0
10 6 Perez Pacheco Ricardo 2200 Eus 6,5 63,0 78,5 46,0
11 9 Sadusea Johnny 2099 Cat 6,0 71,0 86,5 47,0
12 13 Zabala Perez Aritz 2015 Eus 6,0 68,0 80,5 44,0
13 11 Llano Olabarrieta Joseba 2048 Eus 6,0 65,5 81,5 42,0
14 28 Malon Insausti Andres 1564 Nav 6,0 63,0 75,5 41,0
15 24 Alfaro Pinero Asier 1707 Nav 6,0 62,0 77,0 41,0
16 15 Zubizarreta Riego Mikel 1927 Eus 6,0 57,5 66,5 39,0
17 25 Sanz Uruena Diego 1698 Eus 6,0 56,0 67,0 39,0
18 17 De Pablos Fernandez Mariano 1897 Can 6,0 56,0 63,0 35,5
19 22 Fernandez Almeida Joseba 1768 Eus 6,0 54,0 61,0 35,0
20 27 Arrondo Carbonell Pablo 1688 Eus 5,5 47,5 54,5 30,5
21 19 Martinez De Sor Gordon Jose M 1853 Eus 5,0 57,0 65,5 36,0
22 16 Garjon Modrego Miguel 1915 Nav 5,0 55,0 65,0 31,0
23 18 Vicente Ezeiza Mikel 1885 Eus 5,0 54,5 62,0 29,5
24 20 Huarte Zozaya Aitor 1797 Nav 5,0 50,5 57,5 33,0
25 21 Vea-Murguia Martin Diego 1773 Eus 5,0 48,5 54,5 26,5
26 10 Lagos Lejarraga Jon 2053 Eus 4,5 53,0 64,0 31,5
27 26 Galvan Perez-Ilzarbe Alejandr 1688 Nav 4,5 51,0 58,0 24,0
28 23 Garralda Ruiz Ander 1729 Nav 4,5 49,5 56,5 21,5
29 29 Feijoo Rubio Jose Jorge 1540 Eus 1,5 51,0 57,0 14,0
30 30 Rosa Gamez Nerea 1442 Nav 0,0 52,0 64,0 0,0

Oharra:
Des 1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
Des 2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
Des 3: Fide Tie-Break

Txapelketako argazki gehiago: Mila esker Alejandro Rodríguez!

Txapelketaren antolatzailearen webguena (EXF-FVA): Banaka Taldeka

Banakako Txapelketaren informazioa (Chess-Results): hemen

Taldekako Txapelketaren informazioa (Chess-Results): hemen

Gasteizko Eskolarteko Infantil Promesen Txapelketan Ivan Iturraldek, Patxi Morenok, Ander Tafallek eta Josu Manterolak osatzen zuten Gipuzkoa taldea garaile

(leer en castellano)

Atzo, apirilaren 17a, arratsaldean, Vitoria-Gasteizko San Viator Eskolan ESKOLARTEKO INFANTIL PROMESEN TXAPELKETA – Jesús María Carrera Vea-Murguía Oroigarria jokatu zen 30 eskola-talde parte hartu zutela. Talde bakoitzean 7-14 urte bitarteko lau lagun jokatu zuten. 5 txandetako Suitzar sisteman, jokalari bakoitzak partidako 20 minutu zituela. Bertan Lukas Iruretagoiena arbitro nagusia izan zen.

Gipuzkoa: Ivan Iturralde, Josu Manterola, Ander Tafall eta Patxi Moreno
Gipuzkoa: Ivan Iturralde, Josu Manterola, Ander Tafall eta Patxi Moreno

Gure taldekide bi, Ander Tafallek eta Patxi Morenok, lagun oso onak dituzten Gros Xake Taldeko Ivan Iturralde eta Josu Manterola jokalariekin bat, Gipuzkoa izenarekin parte hartu zuten. Txapelketako giroa aparta izan zen eta bertaratutako jokalari guztiek lehian gogor aritu ziren eta baita partida ederrak egin ere, laguntasunez betetako xake arratsalde politarekin gozatuz. Gure ordezkariek lan txukuna egin zuten eta ondorioz, Burgos eta Gaztelako taldeen aurretik lehen postua lortu zuten.

Zorionak!

1. Gipuzkoa (Batez besteko Eloa :1675, Des 1: 19 / Des 2: 15)
M. Izena Elo 1 2 3 4 5 Ptk. Partidak
1 Ivan Iturralde Echeverria 1571 1 1 1 1 0 4,0 5
2 Patxi Moreno Estebanez 1778 1 1 1 1 1 5,0 5
3 Ander Tafall Villanueva 1589 1 1 1 1 1 5,0 5
4 Josu Manterola Ubillos 1761 1 1 1 1 1 5,0 5
Los jugadores del equipo Gipuzkoa con sus dos botilleros de lujo: Mikel Tafall y Kandido Manterola
Gipuzkoa taldeko kideak luxuzko botileroekin: Mikel Tafall eta Kandido Manterola

 5 txanden ondoren azken sailkapena

Rk. H.Z. Taldea Partidak   +   =   –  Des 1  Des 2  Des 3
1 27 Gipuzkoa 5 5 0 0 19,0 15 46,5
2 5 Burgos 5 4 1 0 16,0 13 53,5
3 7 Castilla 5 3 1 1 15,5 10 50,5
4 6 Martintxo 5 3 1 1 14,0 10 57,5
5 1 San Viator A 5 3 1 1 13,0 10 58,5
6 3 Arrasate/Arlutz 5 3 1 1 13,0 10 45,0
7 20 Marianistas 5 3 1 1 12,5 10 50,5
8 19 Balmaseda 5 3 0 2 12,5 9 48,0
9 9 Enrok2 5 3 1 1 12,0 10 43,5
10 17 Escuela FADA B 5 2 1 2 12,0 7 36,0
11 13 Ikasbidea 5 2 1 2 11,5 7 34,5
12 10 Abendaño 5 3 0 2 11,0 9 37,5
13 12 Urkide 5 2 1 2 10,5 7 45,0
14 16 San Viator B 5 2 1 2 10,5 7 44,5
15 21 Calasanz 5 2 1 2 10,0 7 47,0
16 24 San Prudencio 5 1 3 1 10,0 6 40,0
17 8 San Martin 5 2 0 3 9,5 6 34,5
18 14 Virgen Niña 5 1 3 1 9,0 6 45,5
19 26 Lakua 5 1 3 1 8,5 6 47,0
20 23 Coras 5 1 3 1 8,5 6 42,5
21 11 Lopez de Gereñu 5 1 1 3 8,5 4 37,5
22 29 Iruña 5 5 2 1 2 8,0 7 49,0
23 15 Zabalgana 5 2 0 3 8,0 6 40,5
24 2 Escuela FADA A 5 2 1 2 7,5 7 55,0
25 18 Luis Dorado 5 1 1 3 7,5 4 44,0
26 4 Luis Elejalde 5 1 1 3 5,5 4 38,5
27 22 Mercedarias 5 1 0 4 4,5 3 45,0
28 25 Arambizkarra 5 0 1 4 4,0 1 39,5
29 28 Veracruz 5 0 1 4 4,0 1 39,5
30 30 Combinado 5 0 1 4 4,0 1 29,5

Oharra:
Des1: points (game-points)
Des2: Matchpoints (3 for wins, 1 for Draws, 0 for Losses)
Des3: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)

Txapelketako informazioa Chess-Results: hemen

Jarraian Mikel Tafallek egindako argazkiak:

Euskadiko Taldekako Infantil Txapelketa : gure taldekoek hirugarren postua lortu dute. Leioako Altzaga Txapeldun eta Sestao bigarren

(leer en castellano)

Gaur goizean Donostiako Gros xake taldeak, Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, a Euskadiko taldekako Infantil mailako Xake Txapelketak amaitu dira, Euskadiko Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatutako Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoen barnean. Txapelketa bost txandetako Suitzar sisteman jokatu da, taldeko lau jokalariko partidetan eta partidako jokalari bakoitzak 15 minutuko finish izan ditu. Banakako txapelketaren antzera honetan ere zuzendaria Miguel Ángel Muela izan da eta arbitro lanetan, Lukas Iruretagoiena (arbitro nagusia) eta Ibon Martin (arbitro laguntzailea) izan ditugu.

kartelaGure taldekideek, beren eskolako izenarekin, Irungo Toki Alai, parte hartu dute eta txapelektan ondorengo jokalariak izan ditu: Ander Tafall,  Patxi Moreno, Aitor Regatos eta Odei Lete. Raúl Silvak belaunean mina hartuta ez du parte hartzerik izan, ea laster osatzen den.

DSCN0111
Toki Alai: Odei Lete, Ander Tafall, Aitor Regatos eta Patxi Moreno, 3. postuko garaikurrarekin podiumean.

Txanda guztietako parekatzeak

1. txanda  2015/06/06 10:00etan
Z. Taldea Taldea Ema. : Ema.
1   Gros   Toki Alai 2 : 2
2   CEU Virgen Niña   San Viator 3 : 1
3   Altzaga   Sestao Naturgas 3 : 1
2. Txanda 2015/06/06 10:40ean
Z. Taldea Taldea Ema. : Emas.
1   Toki Alai   Sestao Naturgas 2 : 2
2   San Viator   Altzaga 0 : 4
3   Gros   CEU Virgen Niña 1 : 3
3. Txandal2015/06/06 11:20ean
Z. Taldea Taldea Ema. : Ema.
1   CEU Virgen Niña   Toki Alai ½ :
2   Altzaga   Gros 4 : 0
3   Sestao Naturgas   San Viator 3 : 1
4. Txanda 2015/06/06 12:00etan
Z. Taldea Taldea Ema. : Ema.
1   Toki Alai   San Viator :
2   Gros   Sestao Naturgas 0 : 4
3   CEU Virgen Niña   Altzaga 2 : 2
5. Txanda 2015/06/06 12:40an
Z. Taldea Taldea Ema. : Ema.
1   Altzaga   Toki Alai :
2   Sestao Naturgas   CEU Virgen Niña 2 : 2
3   San Viator   Gros 2 : 2

Bost txanden ondoren, giro ederrean eta jokalarien artean laguntasun handia izan dela, Leioako Altzaga taldeak garaipena lortu du. Bi puntu gutxiagorekin, Sestao Naturgas taldeak bigarren postua lortu du eta hauengandik puntu erdira geratu dira gure jokalariak. Gipuzkoako beste ordezkariak, merituz aurtengo Gipuzkoako txapelduna geratu zena, suerte txarra izan du eta taularen azkeneko postuan geratu da.

 

DSCN0114
2015eko Infantil mailako Euskadiko Xake Txapelketako podiuma.

Amaierako Sailkapena

Rk. H.Z. Taldea Partidak   +   =   –  Des1  Des2  Des3
1 3 Altzaga 5 4 1 0 15.5 39.25 1394
2 4 Sestao Naturgas 5 2 2 1 12.0 21.50 1078
3 6 Toki Alai 5 2 2 1 11.5 24.50 1049
4 2 CEU Virgen Niña 5 2 2 1 10.5 24.25 945
5 5 San Viator 5 0 1 4 5.5 2.50 512
6 1 Gros 5 0 2 3 5.0 8.50 422

Oharra:
Des1: points (game-points)
Des2: Sonneborn-Berger-Tie-Break (with real points)
Des3: The BSV-Board-Tie-Break

Jarraian gertatutakoa jasotzen duen erreportaje zabala (argazkiak: Mikel Tafall eta Goio Uriarte):

Txapelketako informazio osatua (chess-results): hemen

Txapelketari buruzko Euskadiko Xake Federazioaren webgunera lotura : hemen. 

Eskolarteko Kirol Jokoen informaziorako beste loturak:

Twitter de Juegos escolares
Facebook de Juegos escolares
Flickr de Juegos escolares

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoak (Xakea): Patxi Moreno Infantiletan txapeldun eta Ander Tafall hirugarren. Emaitzak, xehetasunak eta argazkiak

(leer en castellano)

Gaur goizean Donostiako Gros xake taldeak, Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, atzo eta gaur jokatu diren Euskadiko banakako Alebin eta Infantil mailako Xake Txapelketak amaitu dira, Euskadiko Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatutako Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoen barnean. Txapelketaren zuzendaria Miguel Ángel Muela izan bada, arbitro lanetan, Lukas Iruretagoiena (arbitro nagusia) eta Ibon Martin (arbitro laguntzailea) izan ditugu. Alebin mailako txapelketa bost txandetako suitzar sisteman jokatu da eta Infantilak txanda bat gehiago izan du, partidako jokalari bakoitzak ordubete-finish izan dituela.

Patxi Moreno, Ander Tafall, Ivan iturrarte eta Josu Manterola bere garaikurrekin, Anderren anai txikiekin batera
Patxi Moreno, Ander Tafall, Ivan iturrarte eta Josu Manterola bere garaikurrekin, Anderren anai txikiekin batera

Gure klubak bi ordezkari zituen Gipuzkoako Infantilen taldean, Gipuzkoako infantil txapelketan lehenengo postua lortu baitzuen Ander tafallek eta bigarren postua Patxi Morenok. Txapelketak sei txanda jokatu eta gero, Patxi Moreno lehen postua lortu du, 6 partidatan 5,5 puntu egin ondoren. Ander Tafallek podiumeko hirugarren kutxa lortu du, lan txukuna egin ondoren. Alebinetan ordea ez genuen ordezkaririk, hala era Gipuzkoako taldeko gros XTko Ivan Iturralde (Txapelduna) eta Josu Manterola (Txapeldunordea) berdinduta maitu dute zerrendako aitzinean. Infantileko bigarren postua Imanol Toledok lortu du (Bizkaia) eta Alebineko hirugarrena Svytoslav Borobyev (Bizkaia).

Jarraian larunbateko jardunaldi bikoitzean (goiz eta arratsaldez) ateratako argazkiak ikusgai (Argazkiak: Goio Uriarte eta Mikel Tafall)