Artxiboa laburpen hitzeka: MARCOS FELIPO MARTINEZ

Vioño de Piélagos-ko XVII. Eskolarteko Xake Txaleketa Jaialdi ikusgarria, gure teldekideen emaitza onekin

(leer es castellano)

Atzo larunbata Kantabriako Vioño de Piélagos herrian XVII. Eskolarteko Xake txapelketa ikusgarria burutu zen, iparraldeko eta penintsula erdiko Erkidego Autonomikoetatik etorritako 736 haurren parte hartzearekin.

Txapelketa 8 txanda zituen eta jokalari bakoitzak partidako 15 minutu. Adinen baitan banatu zituzten jokalariak: Sub 8, Sub 10, Sub 12, Sub 14, Sub 16 eta Sub 20.

Gure taldeko bi partaide izan ziren bertan eta Ander Tafall-ek eta Ibai Dorronsoro-k lan txukuna egin zuten azpimarratu behar dugu. Anderrek SUB-12 mailan, 162 jokalarien artean 7. postua lortu zuen, 6,5 puntu egin eta gero, irabazlea gertatu zenaren puntu erdira geratu zelarik. Ibaik ere lan txukuna burutu zuen eta SUB-16an, 83 jokalarien taldean, 22. postua lortu zuen, 5 puntu egin eta gero.

Jarraian Mikel Tafall-ek egindako argazkiak:

 

Maila bakoitzean egon ziren podiumak ondorengoak dira:

SUB-8 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 36 FUERTES CIRAUQUI PABLO ESP 0 PERALTA – NAVARRA 7.5 37.5 31.0 35.75
2 106 RUBIO RAUL ESP 0 CLUB AJEDREZ ZUMBAN – TERUEL 7.0 38.0 32.0 35.50
3 48 GUTIERREZ GUILLEN ALFONSO ESP 0 CAP DE VALLADOLID – VALLADOLID 7.0 33.5 27.0 28.50

SUB-10 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 57 FELIPO MARTINEZ MARCOS ESP 0 CLUB AJEDREZ ALFARO – LA RIOJA 8.0 40.5 34.0 44.00
2 37 CASTRO QUIJANO EDUARDO ESP 0 ALFIL – ASTURIAS 7.0 40.5 34.5 38.50
3 145 TABUENCA MENDATAURIGOITIA PEDRO ESP 0 TORRES BLANCAS SARDINERO 7.0 40.0 33.5 38.00

SUB-12 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 7 CARBAJAL MENDEZ ABEL ESP 1433 ALFIL – ASTURIAS 7.0 41.0 34.0 37.50
2 6 BERNARDO SANZ ALBERTO ESP 1469 UNED SEGOVIA – SEGOVIA 7.0 40.5 33.5 40.00
3 4 MALON INSAUSTI ANDRES ESP 1509 MIKEL DEUNA – NAVARRA 7.0 40.5 33.5 37.50

SUB-14 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 5 RODRIGUEZ SANZ ISMAEL ESP 1585 CLUB JUVENTUD BURGOS – BURGOS 7.0 38.0 31.0 35.00
2 1 FERNANDEZ NIETO JAVIER ESP 1690 ENSIDESA – ASTURIAS 7.0 37.5 30.5 34.50
3 2 RADOSTINOV YORDAN ESP 1665 MARCOS FRECHIN – ZARAGOZA 7.0 37.0 31.0 33.50

SUB-16 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 RUPEREZ BENITO ANTONIO ESP 2042 SORIA – SORIA 7.5 37.0 30.5 40.75
2 7 SANTAMARIA FERNANDEZ GUILLERMO ESP 1718 KOSTKA 7.0 35.5 29.5 31.00
3 9 ALIANE DIEZ AARON ESP 1684 CLUB AJEDREZ ALFARO – LA RIOJA 7.0 33.0 27.5 30.50

SUB-20 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 TEJEDOR FUENTE ENRIQUE ESP 2315 EDM PIELAGOS 7.5 38.5 32.5 39.25
2 2 GARCIA PEREZ JAVIER ESP 2092 SOLVAY 6.0 38.5 31.0 29.00
3 4 BUIZA PRIETO AIZBELTZ ESP 2010 ENDROKE – VIZCAYA 6.0 35.0 27.5 25.00

Jaialdian luxuko beste gonbidatu bat izan zuen, Leontxo García, Hondarribia-Marlaxka klubeko jokalari ohia den gure lagun zaharra. Bertaratutako gurasoentzat hitzaldi bat eman zuen eta gero, xakeak hezkuntzan dituen onurak aztertzeko mahai inguruan parte hartu zuen. Bertan Kantabriako Gobernukoak egon ziren,aurrera eramaten ari diren “Xakea Ikasgeletara” esperientzia pilotuaren emaitza onak azaltzen.

 

Azkenik antolatzaileak, ekintza bideratu duten instituzio eta pertsonak eskertu nahi ditugu eta parte hartu duten jokalari guztiak zoriondu benetako txapeldunak izan direlako. GUZTIOI ZORIONAK!

Informazio gehiago::

Advertisements