Artxiboa laburpen hitzeka: Mariano Muriel

Gipuzkoako banakako 4. txanda. Emaitza kaxkarrak, Anderrek garaipena lortu zuen, Ramonek parra eta besteak galdu zuten

(leer en castellano)

Asteburu honetan Gipuzkoako maila ezberdinetako banakako txapelketetako laugarren txanda jokatu dira eta gure taldeko jokalariek ez dute lan txukuna egin.

DSC08997
Iker Arrik ez zuen jokatu Bye eskatu baitzuen

Kadetean Ibai Dorronsorok Markel Zuloagaren kontra galdu eta gero hirugarren postura pasa da. hala ere gelditzen diren txandetan lan txukuna eginda, lidergoa berreskura dezake. Absolutuan Ramon Noguesek parra lortu zuen Jokin Fernandez Zubiturren kontra eta14 postuan dago 3 punturekin, podiumeko postuetatik puntu osora. Bigarren mailan Iker Arrik jokatu ez zuen arren, 2 punturekin 12. postuan dago. Ricardo Camposek Sebastián Armendarizen aurka galdu eta gero, 1,5 punturekin darrai eta sailkapeneko 14. da. Mariano Murielek galdu egin zuen Eduardo Estévezen aurka eta 1 punturekin 18. postura pasa da. Hirugarren mailako txapelketan Ander Palavecinok Oscar Cabelloren aurka garaipena lortu zuen eta sailkapeneko 9. postuan dago 3 puntu dituelako. Javier Azcuek porrot egin zuen José Ramón Garcíaren aurka eta 2 punturekin 16. postura jaitsi da.

Datorren asteburuan bosgarren txanda jokatuko da:

Absolutuan

Bigarren mailan

Hirugarren mailan

Kadetean

 

****************

Antolatzailearen webgunea: Gipuzkoako Xake Federakuntza

chess-results-era loturak:

Zuzenean absolutuko partidak ikusteko: GXT (Gros Xake Taldea)

Gipuzkoako banakako 3. txanda. Emaitza onak, Ibai kadeteko sailkapenean lehena jarri da

(leer en castellano)

Urriaren 19an, larunbatean, Donostian, Gros Xake Elkarteak Karmelo Balda pilotalekuan duen lokalean, arratsaldez, Gipuzkoako banakako absolutu, bigarren eta hirugarren mailako txapelketen 3. txanda jokatu zen. Igande goizean, aldiz, kadetearen 3. txanda burutu zen leku berdinean.

Kadetean Ibai Dorronsorok Mikel Arechaga garaitu zuen eta jokatutako hiru partidetatik hiruak irabazi eta gero, lider jarri da. Absolutuan Ramon Noguesek Iñaki Aizpuruaren kontra irabazi zuen eta 14 postuan 6. Postutik puntu erdira. Bigarren mailan Ricardo Camposek Mikel Vicenteren aurka galdu zuen eta elkartearen jokalarien arteko derbyan Iker Arrik Mariano Muriel garaitu zuen. Iker Arri 6. da, Ricardo Campos 10. eta Mariano Muriel 14.  Hirugarren mailako txapelketan Javier Azcuek Antonio Estevezen aurka galdu zuen eta eta Ander Palavecinok garaipena lortu zuen José Luis Apellanizen aurka. Gure bi jokalariek bina puntu izan arren, Javier Azcue 8. Postuan dago eta Ander Palavecino 16. Postuan dago.

la foto(23) (480x640)

Datorren asteburuan laugarren txanda jokatuko da:

Absolutua

Bigarren maila

Hirugarren maila

Kadetea

****************

Antolatzailearen webgunea: Gipuzkoako Xake Federakuntza

chess-results-era loturak:

Zuzenean absolutuko partidak ikusteko: GXT (Gros Xake Taldea)

Gipuzkoako banakako 2. txandan gure jokalarien garaipenak eta porrotak, berdinketarik ez

(leer en castellano)

Urriaren 12an, larunbatean, Donostian, arratsaldez, Gipuzkoako banakako absolutu, bigarren eta hirugarren mailako txapelketen 2. txanda jokatu zen. Igande goizean, aldiz, kadetearen 2. txanda burutu zen leku berdinean.

Kadetean Ibai Dorronsorok Juan José Aroztegi garaitu zuen. Absolutuan Ramon Noguesek Iñigo Argandoñaren kontra galdu zuen. Bigarren mailan Iker Arrik José Vaqueroren kontra jokatutako partida galdu zuen, Ricardo Camposek Christian Sánchez garaitu zuen eta Mariano Murielek Rubén Sebastiani partida irabazi zion. Hirugarren mailako txapelketan Javier Azcuek eta Ander Palavecinok elkarren aurka jokatutako derbyan, lehenak garaipena lortu zuen.

IMAG0586 (640x362)

Datorren asteburuan hirugarren txanda jokatuko da eta bigarren mailako txapelketan beste derby interesgarri bat izango dugu:

Absolutua

Bigarren maila

Hirugarren maila

Kadetea

Gipuzkoako banakako txapelketako lehen txandan emaitza onak

(leer en castellano)

Larunbatean, IA Mikel Larreategi arbitro nagusiaren begiradapean, Gipuzkoako Banakako Txapelketei hasiera eman zitzaion eta bertaratutako gure 6 ordezkariek lan txukuna egin zuten, 4 garaipen parra bat et porro bat lortuz.

Igandean Kadeteari hasiera eman zitzaion eta bertan dugun ordezkari bakarrak, rankingeko 3. jokalaria den Ibai Dorronsoro-k Oscar Jauregiren kontrako partidan garaipena lortu zuen eta datorren igandean Juan José Aroztegi izango du aurkari.

Larunbatean Iker Arrik ateratako argazkiak:

Absolutoa lehen mailako txapelketarekin bat jokatzen da eta bertan ordezkari bakarra dugu aurten. Ramon Nogues, hasierako rankingeko 15. da eta lehen txanda landutako garaipena lortu zuen Jokin Mendiaren aurka. Bigarren txandan faboritoa den eta egun Gipuzkoako Txapelduna den MI Iñigo Argandoñarekin lehian aritu beharko da.

Bigarren Mailako Txapelketan hiru ordezkari ditugu: Mariano Muriel, Ricardo Campos eta pasa den urtean 3. mailako txapelketa lortu zuen Iker Arri. Iker, hasierako rankingeko 6. jokalaria da eta Eduardo Estévez garaitu ondoren, larunbatean José Vaquero izango du aurkari. Ricardo, zerrendako 17 da eta merituzko berdinketa lortu zuen txapelketako 7. jokalaria den Juan Miguel Imazen aurkako partidan. larunbatean partida gogorra izango du Christian Sánchez arriskutsuaren aurka. bere aldetik, Mariano, txapelketako 11.da eta lehen txandan rankingeko lehena den Carlos Berdoteren aurka partida polita egin arren, azkenean galdu zuen eta larunbatean Rubén Sebastianiren aurka lehian arituko da.

Hirugarren mailako txapelketan lehen aldiz Gipuzkoako Banakako Txapelketan lehiatu diren bi lagun ditugu, beren len partidan garaipena lortu dutelarik: Ander Palavecino (txapelketako 11. jokalaria) Juan José Otegui irabazi zuen, eta Javier Azcue (txapelketako 34. jokalaria) Xabier Moralen kontra garaipena lortu zuen. Parekatze sistemak larunbaterako derbya ekarri du eta gure bi jokalariek beren artean lehian arituko dira.

Gure ordezkari guztiek lan txukuna egingo dutela itxaroten dugu eta bertaratzerik izan ez duten eta aurreko urteetan lan txukuna eta sariak ekarri dituzten Daniel Garmendiaren, Andoni Oruberen eta Goio Uriarteren gabezia ez nabaritzea espero dugu.

Guztioi Zorte on!

Antolatzailearen webguneari lotura: Gipuzkoako Xake Federakuntza

Udaberriko Groseko IX. Txapelketa amaitu da gure taldeko ordezkariek lan txukuna burutu dutela. Egun Gipuzkoako Txapelduna den Iñigo Argandoñak Txapela lortu du

Txapelketa 7 txanda izan ditu, suitzar sisteman, apirilaren 20a eta ekainaren 8a bitarteko larunbatetan Gros talde donostiarraren egoitzan burutu da. Bertan 96 jokalari lehian aritu dira, hauetako gehienak gipuzkoarrak izan direlarik. Iñigo Argandoñak (1), Asier Etxagibelek (2) eta Andoni Segoviak (3) podiumeko leku gorenak lortu dituzte.

(leer en Castellano)

Gure ordezkariek lan txukuna egin dute eta horren erakusgarri egin dituzten partida politak. Hala ere momentu batzuetan zoria alde ez dute izan eta partida batzuk galdu dituztelako ez dituzte hasierak beren helburuak bete. Daniel Garmendiak 35 postua lortu du (4,5/7),  Mariano Murielek 54. postua (3,5/7) eta , Oscar Holgadok 89.a (2/7). Bidasoaldeko gure lagun Silvestre Moreirok txapelketan 46. postuan amaitu du txapelketa (4/7).

Txapelketako Sailkapena.

Informazio gehiago  Gros Xake Taldearen webgunean.

Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin mailako eta Landetxa Auzo Jaietako txapeldunak baditugu

(leer en castellano)

Igande honetan Landetxako auzo-lagunen elkartean elkarrekin bi xake txapelketa burutu dira, alde batetik Benjamin Mailako Bidasoaldeko zonaldeko Gipuzkoako Txapelketa eta bestetik Landetx Auzoko Jaietako haur txapelketa. Biak Landetxako Xake eskolak antolatu ditu, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren eta Landetxako Auzo-elkartearen laguntzaz. Lehenean eskola kirolan izena eman duten xakelariek parte hartu dute eta bestean bertaratu diren beste hamaika jokalariak

Gipuzkoako Benjamin mailako Bidasoaldeko txapelketan 12 gaztetxo lehian aritu dira, hauetako lau neskatoak izan direla. Suitzar sisteman, bosna partida jokatu eta gero, podiuma ondorengoa izan da: Pablo Zaporta (1), Haritz Sein (2) eta Martin Etxepare (3).

Bertaratutako beste jokalariek (11 jokalari, horietatik 3 neskatila) suitzar sisteman aritu dira ere eta bosna partida jokatu eta Landetxa Auzoko jaietako txapelketako podiuma ondorengoa izan da: Ander Uranga (1),  Patxi Moreno (2) eta Jon Irigaray (3).

Bi txapelketako zuzendari lanak Julio G. Caberok bete ditu, eta arbitro lanetan Oscar Holgado eta Iker Arri aritu dira, azken hau informatika lanetan jardun delarik. Intendentziaren eta askariaren ardura Landetxa elkartekoek eta bertaratutako jokalarien gurasoek izan dute eta bai ondo egin ere.

Hemendik gutxira argazki gehiago eta bi txapelketako emaitzak jarriko ditugu.

Xakea non-nahi asteburu honetan

(leer en castellano)

Xake zaleak zorionekoak gara, asteburu honetan guztientzako ekintzak baititugu.

Larunbatean 17:00etatik aurrera Donostiara hurbiltzen denak gure taldekoak (Daniel Garmendia, Oscar Holgado eta Mariano Muriel) lehian ikusteko para izango du IX Udaberriko Groseko Openeko laugarren jardunaldian.

Igandean, 12:00etatik aurrera, Hondarribiko Mendelu auzoko Jaietan Iker Arri gure taldekideak aldibereko partida saioa eskainiko du bertaratzen den guztien aurka.

Bestalde, gaur amaitu da I. 14-AZP Udaberriko Txapelketan (Federakuntzak desagertutako KUTXA txapelketaren ordezko sortu duena) izena emateko epea eta gure klubak bi talde inskribatu ditu, Infantil mailan bata eta Alebinetan bestea. Txapelketa ondorengo igandeetan jokatuko da: maiatzaren 12an, 19an eta 26an, eta ekaineko 2an. Federakuntzaren baieztapenaren zain, dirudienez, errenterian jokatuko dute igande honetan 10:00etatik aurrera. Kutxako azken edizioetan sari mordoa lortu zutela gogoratzen dizuegu. Zorte hona opa diegu.

Azkenik, igandean, maiatzaren 12an, arratsaldeko 16:00etan, Landetxa Auzo-lagunen elkartearen egoitzan, Irungo Bentak auzoan,

Gipuzkoako Eskolarteko Bidasoaldeko Benjamin mailako Xake Txapelketa burutuko da.

Bide batez, izen emate epea, larunbata arte, maiatzaren 11 arte, luzatu egiten da ondorengo posta elektronikora idatziz: kabero53@hotmail.com

2003an eta 2004an jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Lehiaketa absolutuan lehen gelditzen denak garaikurra izango du, 2.k eta 3.k domina jasoko dute. Bidasoaldeko lehenak garaikurra lortuko du eta ondorengo bostak domina bana.

Aldaketak egon badaitezke ere, txapelketa horrela antolatu dugu:

16:00etatik 16:15era bitarte izen emateen berrespena eta behin betiko parte hartzaile zerrendaren eraketa.

16:30ean lehenengo txanda

Ondorengo txandak (5 arte): 17:00etan, 17:30ean,<atsedena>, 18:30ean , 19:00etan

Zuen zain gaude!

Bihar gure taldeko jokalari batzuen parte hartzearekin XI. Groseko Udaberri Xake Irekia hasiko da

(leer en castellano)

Gure taldeko ordezkari batzuen parte hartze animatuarekin hasiera emango zaio bihar Gros Xake Taldeak antolatzen duen 9. Udaberriko Xake Irekiari.

Txapela lortzeko faborito nagusia Donostiako IM Iñigo Argandoña  dugu, baina horretarako gogor aritu beharko da, pasa den urtean garaipena lortu zuen Villabona Xake Joku Taldeko José Luis Guijarrok lehian izango duelako, hala nola jokalari zerrenda osatzen duten beste 94 aurkari gogotsu.

txapelketa apirilaren, 20an eta 27an; maiatzaren 4n, 11n, 18an eta 25ean; eta ekaineko 1ean eta 8an; larunbatetan burutuko da, Gipuzkoako hiriburuko Karmelo Balda pilotalekuan Gros Xake Taldeak duen egoitzan. Partidak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira eta joko erritmoa 1 ordu 30’ + 30’’ jokaldiko izango da.

El pódium de 2012: Jose Luis Guijarro vencedor del VIII Open de Primavera de Gros. Segundo Iñigo Argandoña y tercero Jose Ramón Ros.

 

Txapelketa honetan parte hartzen duten gure taldeko partaideak ondorengoak ditugu: Daniel Garmendia (hasiera rankingeko 42. Postuan), Oscar Holgado (59.), Mariano Muriel (69.) Bidasoaldeko ordezkarien zerrenda Silvestre Moreiro (51.) erregaitza osatzen du. Guztioi zorte ona opa diegu!

________

Gogoan izan:

Txapelketako informazio guzia (jokalariak, parekatzeak, emaitzak, e.a.): GXT

Zuzenean partidak ikusteko: GXT