Artxiboa laburpen hitzeka: Marlaxka xake

Benasque 2014 Txapelketa amaitu berri da gure taldekoen lan txukunarekin

(leer en castellano) FireShot Screen Capture #002 - 'XXXIV Open Internacional de Benasque I Viviendo el ajedrez y montaña durante 34 años_' - openajedrezbenasque_com

Atzo amaitu zen XXXIV. Benasqueko txapelketa. Bertan garaipena Armeniako GM Hrant Melkumyan-ek lortu du, sailkapen nagusian 7,5 punturekin berdinduta amaitu duten 7 jokalarien artean, desenpate hoberena zuelako. Podiumean lagun Peruko GM Jorge Cori eta Kataluniako GM Miguel Illescas izan ditu.img1222872s

9 txanda eta gero sailkapen nagusia

Rk Ha.Z. Izena FED FIDE EloN  Des
1 3 GM MELKUMYAN Hrant ARM 2647 0 7.5 2747
2 6 GM CORI Jorge PER 2608 0 7.5 2713
3 7 GM ILLESCAS CORDOBA Miguel ESP 2607 2586 7.5 2699

 

409 jokalarik parte hartu dute eta klubetik, berriro ere, bertan izan ditugu Ramon Nogues eta Andoni Orube. Biek lan txukuna burutu dute. Andonik 188 postua lortu du, 9 partidetan 4,5 puntu eginez eta 34,5 puntu ELO irabaziz. Ramon 191. postuan geratu da, 9 partidetan 4,5 puntu lortu eta gero, 7,5 ELO puntu irabaziz. Pasadizo bezeala, Ramonek bigarren jardunaldian GM Ubilabarekin parra egitekotan egon zela esan beharra dugu.

Bioi egindako lan txukunagatik, ZORIONAK!

185 ORUBE BONA Andoni D ESP 1733 1749 Eus 4.5
191 NOGUES FERNANDEZ Ramon D ESP 1928 1943 Eus 4.5

 

Euskadiko beste jokalariek txapelketan burututako lana ezagutzeko beren izenen gainean sakatu (parentesi hartean lortutako postua):

GM GOMEZ ESTEBAN Juan Mario (59), VINAL GUTIERREZ Pedro (119), UGALDE EZCURRA Jose Miguel (129), SAENZ ZABALA Juan Ignacio (138), BERNAL GOMEZ Alejandro (151), LUACES RUBIO Alfredo (157), ORTEGA LOPEZ Mikel (205), SAEZ GABIKAGOGEASKOA Oscar (208), HERNANDEZ BARRICARTE Miguel A (222), BEAUMONT ARIZALETA Mikel (236), MARTIARENA LIZARRIBAR Eneko (241), ADRIAN ABAD Miguel (253), LASECA ARANA Irati (263), AGUINAGA RUIZ Jesus Luis (282), LOMAS ROMERO Benat (300), ESPIN LABORDE Jesus Maria (345), AIZPURUA ZUFIRIA Inaki (357), RODRIGUEZ MONTES Sostenes (367), MARIN SALVADOR Ruben (369), COBOS URBINA Enrique (390), GOMEZ GARRIDO Camilo Ernesto (396)

Jarraian Andonik eta Ramonek ateratako argazkiak dituzue:

Egun gutxi barru, Xakea 2014ko Hondarribiko Erdiaroko Azokan!

(leer en castellano)

Aurtengo ekainaren 14an eta 15ean Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatuko da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatuko ditu goiz eta arratsaldez.

erdiaroko azoka

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, azken momentuko aldaketarik ez badago, Parrokiaren alboan kokatuko dira (eguraldi txarra egiten badu Udaletxeko arkupetara joango dira).

Partidak larunbatean eta igandean izango dira, goizeko 12:00etatik 14:0etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Urtero bezala, ordutegi hau beteko dugu eta bertaratutako jendearen arabera handituko dugu. Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Anima zaitezte!

___________________

2013ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2012ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

 

Benasqueko Txapelketa amaitu berri da gure taldekoen lan txukunarekin

(leer en castellano)

Gaur bukatu da Benasque-ko XXXIII. Nazioarteko Txapelketa. Bertan garipena GM Eduardo Iturriza-k (Venezuela) garaipena lortu du desenpate hobeagoa izan duelako. Puntu berdinak, 8,5 puntu 10 partidetan, lortu dituzte bigarren postua lortu duen GMs  Maxim Rodshtein Israeldarrak eta Aleksander Delchev Bulgariarrak.

10 txanda eta gero sailkapen nagusia

Rk. Izena FED FIDE EloN Pt.  Des 1  Des 2
1 GM ITURRIZAGA Eduardo VEN 2642 0 8.5 2456 2536
2 GM RODSHTEIN Maxim ISR 2641 0 8.5 2444 2487
3 GM DELCHEV Aleksander BUL 2614 2638 8.5 2434 2446

Klubetik Ramon Nogues-ek eta Andoni Orube-k parte hartu dute. Ramon-ek 197 postua lortu du, 10 partidetan 5 puntu eginez eta 7,3 ELO puntu lortuz. Andoni, bere aldetik,  257. postuan geratu da 9 partidetan 4,5 puntu lortu eta gero, 15 ELO puntu irabaziz.

197 NOGUES FERNANDEZ Ramon D ESP 1927 1946 Eus 5.0
257 ORUBE BONA Andoni D ESP 1728 1733 Eus 4.5

Euskadiko beste jokalariek txapelketan burututako lana ezagutzeko beren izenen gainean sakatu (parentesi hartean lortutako postua):

GOMEZ ESTEBAN Juan Mario(26), DEL RIO DE ANGELIS Salvador G (32), SANZ RODERO Mikel (77), MARTIN ALVAREZ Inigo (89), PRIETO ARANGUREN Alain (105), DIAZ HERRERO Alvaro (121), SAEZ GABIKAGOGEASKOA Oscar (201), LOMAS ROMERO Benat (206), MARTIARENA LIZARRIBAR Eneko (233), LOCOCO COBO Nicola (278), CARRASCAL ROSAL Alberto (282), SALGADO CEA Gorka (292), ESPIN LABORDE Jesus Maria (340), AIZPURUA ZUFIRIA Inaki (373) eta SAENZ ZABALA Juan Ignacio (385)

Jarraian Andonik eta Ramonek ateratako argazkiak dituzue:

Xakea 2013ko Hondarribiko Erdiaroko Azokan!

Aurtengo ekainaren 8 eta 9an Erdiaroko Azoka ospatuko da Hondarribian eta urtero bezala taldeak aldibereko partidak antolatuko ditu goiz eta arratsaldez.

(leer en castellano)

Erdi Aroko azoka 2013

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak Parrokiaren alboan kokatuko dira (eguraldi txarra egiten badu Udaletxeko arkupetara joango gara).

Partidak larunbat eta igandean izango dira, goizeko 12:00etatik 14:0etara eta  arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Urtero bezala, ordutegi hau beteko dugu eta  bertaratutako jendearen arabera handituko dugu.  Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Anima zaitezte!

2013ko Erdiaroko Azokako ekintzei buruzko Informazioa: Triptikoa PDFn

2012ko ekitaldiaren post-a eta argazkiak: hemen

Ibai Dorronsorok Euskadiko txapelketan brontzea lortu du

(leer en castellano)

Durangon Maiatzaren 25 eta 26an Euskadiko Xake Federakuntzak, antolatutako Euskadiko XXXII. Eskolarteko Jokoak burutu dira, alegia, Infantil eta (2. urteko) Alebin mailan eta bertan taldeko ordezkari bakarra izan dugu, infantil mailan: Ibai Dorronsoro.

Lehia gogorra egon da eta 6 txanden ondoren, bost jokalarik 4,5 punturekin amaitu dute txapelketa eta postuak erabakitzeko hiru desenpate sistema erabaili behar izan dituzte. Ibai Dorronsorok txapelketa bikaina burutu du bidean puntu eta erdi bakarrik utziz eta 1577 puntuko performacea lortuz,  txapeldunarekin galdu, bigarren sailkatuarekin parra egin eta beste partida guztiak irabazi dituelako.  Zorionak txapeldun!

Infantil mailako Euskadiko txapelketa: Sailkapen nagusia

Rk. Izena FED Elo Herriald. Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 Lagos Lejarraga Jon B 1530 Bizkaia 4.5 17.5 0.0 17.0
2 Garcia Mtnez de La Hidalga Alber B 1546 Bizkaia 4.5 16.5 0.0 15.5
3 Dorronsoro Larbide Ibai G 667 Gipuzkoa 4.5 16.5 0.0 13.5

Informazio gehiago  Euskal Xake Federakuntza eta chessresults.

Arestian esan bezala alebinmailako txapelketa ere jokatu da ondorengo podiumarekin amaitu delarik:

Alevin mailako Euskadiko txapelketa: Sailkapen nagusia

Rk. Izena FED Elo Herriald. Pts.  Des 1  Des 2  Des 3
1 Martinez Fernandez Adrian B 1675 Bizkaia 4.5 12.0 8.0 10.50
2 Aroztegi Tolosa Juan Jose G 0 Gipuzkoa 4.0 13.0 7.5 8.50
3 Valgañon Setien Irati B 0 Bizkaia 3.5 15.0 8.5 8.50

Zorionak jokalariei eta antolatzaileei egindako lan txukunagatik.

Noticias de Gipuzkoak antolatu dugun helduentzako ikastaroaren berri eman du gaur

(leer en castellano)

Ostiral Santua den honetan, Xabier Sagarzazu kazetariak Noticias de Gipuzkoa paperezko aldizkarian, Bertan gaian Bidasoa-Txingudi atalean, gure taldeak antolatutako azken ekimenari buruzko orrialde eta erdiko artikulua argitaratu du. Artikuluan antolatu dugun helduentzako xake ikastaroari buruz hitz egiten du kazetari hondarribiarrak duela aste bat ikastaroan parte hartu  eta  ikastaroko irakasleari, bertan parte hartzen duten batzuei eta taldeko presidenteari egindako galdeketan oinarrituz, artikulu interesgarria idatzi du.

noticias gipuzkoa

Sakatu hemen Noticias de Gipuzkoa aldizkariko webgunean artikulua irakurtzeko (artikulua gaztelaniaz da).

“Helduentzako” xake ikastaroaren hasiera arrakastatsua

(leer en castellano)

Hamazazpi ikasleak hauek dira: José Antonio Almirante, Mª Carmen Amunarriz, Mª Carmen Arabolaza, Agustina Arzubia, José Ramón Brosa, Arantza Elizazu, Mª Pilar Galarza, José Mª García, Maite Garitano, María Gortazar, José Mª Goyogana, Mariano Otero, Teresa Pablos, María Rodriguez, Sara Ruiz De Apodaca, Mª Nieves Uranga eta Victoriano Susperregui. Denak ere eredugarriak dira, izan ere xakearekin gozatzeaz gain oso mezu ederra bidaltzen diote gizarteari, eta bereziki gazteei: ikasteko adin guztiak dira onak, eta beti berreskura daiteke ikasi eta aurrera egiteko grina.

Ondoko loturan Leontxo Garciaren artikulu interesgarri bat dator, xakeak Alzheimer eta antzeko gaitzak prebenitzeko duen ahalmenari buruz:  Chessbase.com

Baditugu dagoeneko Bidasoaldeko 2012-2013 eskolarteko lehenengo txapeldunak!

(leer en castellano)

Gaur burutu dira Bidasoaldeko 2012-13ko eskolarren alebin eta infantil mailetako txapelketak, Gipuzkoako txapelketara joateko sailkatzen dutenak.

Eguraldi onak parte-hartzean eragina izan du eta izeneman duten hogeita hiru gaztetxoetatik hamaika bakarrik bertaratu dira, eta azkenean neskatorik ez zaigu etorri. Datorren urteari begira aspektu honetan lan egin beharko da eta parte hartzera animatu.

Maiatzan benjaminen txapelketa antolatuko dugu Irunen eta bertan parte hartzeko 24 jokalarik izena eman dute dagoeneko.

Sailkapenak hauek izan dira:

Infantil Mailan – Txostena emaitzekin

1. Ibai Dorronsoro

2. Ander Uranga

3. Jon Irigaray

4.  Pablo Basurko

5. Iñigo Almanzan

6.  Paul Estonba

Alevin Mailan – Txostena emaitzekin

1. Ander Tafall

2. Patxi Moreno

3. Odei Lete

4. Mikel Herrero

5. Xabat Carrera

Zorionak denoi!

This slideshow requires JavaScript.

 

Diario Vasco egunkariak igandean ia orrialde osoa eskaini zigun

(leer en español)

Joan den igandean, azaroak 11, Diario Vasco egunkariak ia orrialde osoa eskaini zigun Bidasoako atalean, kiroletako alorrean. 

Duela aste batzuk Joel Iglesias kazetaria klubera etorri zen, eta luze “presiarekin” hizketan aritu ondoren, lokala ikusi ondoren eta bertan argazki batzuk atera ondoren, egun horretan entrenatzen ari zen zenbait gazterekin hitz egin zuen.  Artikuluan gure klubeko ideia eta helburu batzuk jasota daude.

Honelako artikuluek xakea eskualdean sustatzea nahi genuke. Leontxo Garciaren hitzetan (laguna eta klubeko garai bateko jokalaria ): “xakea ez da bakarrik ordu atsegin asko eskaintzen dituen kirola,  xakeak zure burua garatzen du, eta epe luzera gure osasuna era hobetu dezake”.

Gure ekintzen oihartzun diren kronika huen bidez, gure berri ez duten eskualdeko xake zaletuei, nor garen eta non gauden ezagutaraztea gustatuko litzaiguke.

Hona hemen artikulua.

Zuen bisitaren zain!