Artxiboa laburpen hitzeka: maxime lagarde

2016ko Andorrako Irekia. Peruko GM Jorge Cori irabazle!

(leer en castellano)

28802493032_f56d1faf92_z

Atzo, osteguna, abuztuaren 11n, Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXIV. Andorrako nazioarteko Txapelketa bukatu zen Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren Joan Obregón eta Oscar de la Riva izan ziren. Abuztuaren 3tik 11ra, 130 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu ziren  eta sailkapen nagusiko lehen postua Peruko GM Jorge Corik bakarka irabazi zuen, 9 partidatan 7,5 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, Peruko GM Julio Grandak 2. postua lortu zuen, lortutako 7 puntuei esker desenpate hobeagoa izan zuelako. Maxime Lagarde GM Frantziarrak  hirugarren postua lortu zuen 7 puntu egin eta gero. Jarraian lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.

Jorge Cori 2016ko Andorrako Openeko Txalendun
Jorge Cori 2016ko Andorrako Openeko Txalendun

Lehenengo 10 sailkatuak

Rk. H.ZIni.  Tit. Izena FED FIDE Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 6 GM Cori Jorge PER 2601 7,5 42,5 2746 54,0
2 1 GM Granda Zuniga Julio E PER 2672 7,0 43,5 2686 55,0
3 8 GM Lagarde Maxime FRA 2572 7,0 42,5 2648 54,0
4 4 GM Banusz Tamas HUN 2616 7,0 40,0 2566 52,0
5 11 GM Kogan Arthur ISR 2530 7,0 37,5 2503 48,0
6 3 GM Vovk Andriy UKR 2637 6,5 42,5 2600 54,0
7 9 GM Demuth Adrien FRA 2545 6,5 42,5 2562 54,0
8 13 IM Aloma Vidal Robert AND 2475 6,5 41,0 2517 52,5
9 17 IM Antoli Royo Joaquin Miguel ESP 2432 6,5 39,0 2481 50,0
10 14 IM Bekker-Jensen Simon DEN 2456 6,5 38,5 2521 49,5

Beste sarituak:

Sub10 hoberena: Jaume Alcón Llosada (AND)
Sub12 hoberana: Maria Eizaguerri Floris (ESP)
Sub14 hoberena: Victor Àlvarez Albiol (ESP)
Beterano hoberena: Mark A. Berkovich (ISR)

1849 arteko bigarrena: Vojtech Trochta (CZE)
1849 arteko lehenengoa: Louis Perche (FRA)
1850-1999 bitarteko bigarrena: Paul Chamber Ezra (BDI)
1850-1999 bitarteko lehenengoa: Chaouro Cai (CHN)
2000-2149 bitarteko bigarrena: Thomas Caloone (FRA)
2000-2149 bitarteko lehenengoa: Miguel Bas Mas (ESP)
2150-2299 bitarkeo bigarrena: Iván Martínez López (ESP)
2150-2299 bitarteko lehenengoa: Emanuel Cimer (ARG)

 

DSC_1295
Javier Oyarzabal, Enrique Oiarzabal eta Santiago Juberías gure klubeko presidentearekin 2016ko Andorrako Gran Prix Blitz txapelektan

Aurtengo edizio honetan gure klubak jokalaririk izan ez badu ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza zina dutela. Luxusko hirukotea, zeintzuk lan txukuna egin dute, bai Openenan eta bai tartean burututako Blitz Grand Prix txapelketan.

Hiruoi Zorionak !

Amaitzeko Hungariako Emakumezko Maisu handia den Anna Rudolfek txapelketari buruz egindako bideoa ikusgai, zein bere Facebookeko horman  jarri duen.

lotura interesgarriak

Jarraian txapelketaren informazio osoa duen loturak ematen dizkizuegu:

Beste lotura interesgarriak

GOGOAN IZAN

Izen emate irekita daraman bi egunetan dagoeneko 35 lagunek izen eman dute txapelketan!

cartel ajedrez-5

OINARRIAK

2016ko-oinarriak – PDF -bases-de-2016

  • OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.

Izena emateko oinarriak irakurri eta gero bakoitzaren datuekin posta elektroniko bat bidali beharko da ondorengo helbidera

xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Silvestre Moreirok eskuz egindako aurtengo garaikurrak
Silvestre Moreirok eskuz egindako aurtengo garaikurrak