Artxiboa laburpen hitzeka: mendelu auzoko jaiak

Xake ugari asteburu honetan: “Reikiavik” antzezlana, Groseko Udaberriko txapelketa, Pielagoseko Robinet Txapelketa eta Mendelu Auzoko jaietako aldibereko partidak

(leer en castellano)

XIX. Antonio Robinet  Eskolarteko Xake Txapelketa

Atzoko egunez, 2016ko maiatzeren 14an, larunbata, Kantabriako Vioño de Piélagos herriko Antonio Robinet kiroldegian, 968 gazteen parte hartze izugarria duen, XIX Antonio Robinet 2016 Eskolarteko Xake Txapelketa jokatu zen, 8 txandetako Suitzar sisteman, jokalari bakoitzak partidako 15 minutu izan zuela, ondorengo kategorietan. Probintziei dagokionez, jokalarien jatorria ondorengoa izan zen:

  • ALABA: 21
  • ASTURIAS: 24
  • BURGOS: 64
  • CANTABRIA: 529
  • GIPUZKOA: 51
  • ERRIOXA: 17
  • MADRIL: 9
  • NAFARROA: 39
  • PALENCIA: 14
  • SALAMANCA: 6
  • SORIA: 12
  • TOLEDO: 1
  • VALLADOLID: 24
  • BIZKAIA: 128
  • ZARAGOZA: 29

MAILAK

 Prebenjamina Sub 8  2008an edo txikiagoak
 Benjamina  Sub 10  2006-2007an jaiotakoak
 Alebina  Sub 12  2004-2005ean jaiotakoak
 Infantila  Sub 14  2002-2003an jaiotakoak
 Kadetea  Sub 16  2000-2001ean jaiotakoak
 Jubenila  Sub 20  1996-1999an jaiotakoak
Gipuzkoatik joandako espedizioa jendetxua izan zen eta egindako lana oso txukuna. Edizio honetan gure taldeko 5 jokalarik parte hartu zuten:
Iker Tafallek SUB-8an parte hartu zuen eta 8 partidetan 5 puntu egin ondoren bere mailako txapelketako 42. postua lortu zuen.
Nathaniel Ibarrak SUB-10an parte hartu zuen eta 8 partidetan 5 puntu egin ondoren bere mailako txapelketako 61. postua lortu zuen.
Nicolás Apariciok  SUB-14an parte hartu zuen eta 8 partidetan 3 puntu egin ondoren bere mailako txapelketako 98. postua lortu zuen.
Jokin Etxanizek SUB-14an parte hartu zuen eta 8 partidetan 4 puntu egin ondoren bere mailako txapelketako 54. postua lortu zuen.
Ander Tafallek SUB-14an parte hartu zuen eta 8 partidetan 5 puntu egin ondoren bere mailako txapelketako 18. postua lortu zuen.

Espedizio Gipuzkoarraren argazki erreportajea Klubeko Mikel Tafallen eta Gros Xake Taldeko Juan Cruz Iturralderen (Mila esker!) eskutik:

Maila bakiotzeko lehenengo sailkatuak

SUB 8

  1. Habans Aguerrea, Javier (Oberena – Nafarroa)
  2. Andres Iñiguez, Iker (Club Santa Ana – Nafarroa)
  3. Martel Bruniaux, Malko (Liendo – Cantabria)
  4. Sanz Gorospe, Ibai (Enrok2 – Burgos)
  5. Ayucar Nuñez, Asier (Gazte Berriak – Nafarroa)
  6. Sierra Peña, Mario (Salamanca – Salamanca)
  7. Conon, Catalin (Ca Marcos Frechin – Zaragoza)
  8. Antuña Pavón, Lucas (Antonio Rico – Asturias)

SUB 10

  1. Fuertes Cirauqui, Pablo (Ca Peralta – Nafarroa)
  2. Matas Conde, Rafael (Ca Dama Blanca – Errioxa)
  3. Macias De Castro, Alberto (Club Promesas Valladolid – Valladolid)
  4. Odriozola Coscolin, Alex (Gros Xake Taldea – Gipuzkoa)
  5. Larrañaga Juaristi, Alex (Gros Xake Taldea – Gipuzkoa)
  6. San Miguel Torre, Saul (Ajedrez Laredo)
  7. Lopez Pombo, Eduardo (Regatas)
  8. Arroyo Alvarez, Dante (Cda Bargas – Toledo)

SUB 12

  1. Pascual Garcia, Martin (Oberena – Nafarroa)
  2. Juarros Ruiz, Victor (Enrok2 – Burgos)
  3. Alvarez Perez, Adan (Frontón – Asturias)
  4. Sanz Irisarri, Nicolas (Ca Peralta – Nafarroa)
  5. Del Carmen Hernandez, Aimer (Oberena – Nafarroa)
  6. Atipov Hadzhiev, Cristian Sabi (Oberena – Nafarroa)
  7. Gonzalez Guedes, Iyan (Club Ensidesa – Asturias)
  8. Reguillaga Elias, Manex (Elorrioko Zaldi Baltza – Bizkaia)

SUB 14

  1. Torcal Miguel, Óscar (Ibercaja – Zaragoza)
  2. Malon Insausti, Andrés (Ca Ansoain, Nafarroa)
  3. Carbajal Mendez, Abel (Club Alfil – Asturias)
  4. Arce Benito, Victor (Torre Negra – Burgos
  5. Estefano Rilova,  Fernando (Ca Sestao – Bizkaia)
  6. Fernandez Garcia, Gumersindo (Enrok2 – Burgos)
  7. Iturralde Echeverria Ivan (Gros Xake Taldea – Gipuzkoa)
  8. Arjol Lopez, Daniel (Stadium Casablanca – Zaragoza)

SUB 16

  1. Muñoz Avila, Jose Luis (Gros Xake Taldea – Gipuzkoa)
  2. Roldan Marques, Daniel (Ca Santan Ana Tudela – Nafarroa)
  3. Ruiz Macias, Javier (Ca Santurtzi – Bizkaia)
  4. Morante Rafael, Aritz (Ca Martintxo – Alaba)
  5. Moreno Royano, Victor (Gambito – Santander)
  6. Huarte Zozaya, Aitor (Ca Ansoain – Nafarroa)

SUB 20

  1. Jiménez Almeida, Luis David (San Juan – Nafarroa)
  2. Pérez Pacheco, Ricardo (Ca Santurtzi – Bizkaia)
  3. Rodriguez Garcia, Carlos (Club Promesas Valladolid – Valladolid)
  4. Sanchez Ruesga, Carlos (Anaitasuna Kakute – Gipuzkoa)
  5. Ciriano Lamban, Alejandro (Ca Marcos Frechin – Zaragoza)
  6. Santamaria Fernandez, Guillermo (Gambito – Cantabria)

 

Open de Primavera de Gros

larunbatean ere, Groseko XII Txapelketako 5. jardunaldia burutu zen eta parte hartzen duten gure jokalarietatik Ander Tafallek ez zuen parte hartzerik izan, Robinet txapelketan baitzegoen. Donostiara Silvestre Moreiro eta Patxi Moreno hurbildu ziren eta baita egunean jokoan zeoen puntua lortu ere. Jarraian, 5. txandako emaiten ondoren behin behineko sailkapeneko 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, gure jokalariekin osatua:

Ander, Silvestre eta Patxi
Ander, Silvestre eta Patxi

5. jardunaldiaren ondorengo sailkapena

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 7 Abalia Patino Aritz 1923 4,5 16,0 9,5 13,75
2 4 Alfaro Garcia Del Cerro Juan 1975 4,5 15,0 9,5 14,25
3 13 Izquierdo Arruferia Joseba 1867 4,5 15,0 9,5 13,25
4 3 Galarza Cenzano Inigo 1999 4,0 14,5 9,0 11,50
5 11 Vicente Ezeiza Mikel 1885 4,0 13,5 8,0 12,50
6 12 Moreno Estebanez Patxi 1873 4,0 13,5 8,0 10,00
7 1 Lakunza Oyarbide Juan Carlos 2084 3,5 16,5 9,5 10,75
8 8 Sanchez Ruesga Carlos 1917 3,5 14,5 8,5 8,25
9 18 Berdote Alonso Carlos 1825 3,5 14,0 8,5 8,00
10 10 Arana Garate Jon 1906 3,5 14,0 7,5 8,75
24 44 Moreiro Sanchez Silvestre 1509 3,0 12,5 7,0 7,00
34 37 Tafall Villanueva Ander 1592 2,5 13,5 8,5 3,75

70 joklari arte.

Reikiavik antzezlana Itsas Etxea Auditoriumean

Larubat gauean, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, Gipuzkoan lehen aldiz, 1972an Fischer eta Spasskik jokatutako Munduko Xake Txapelketan oinarriutako “Reikiavik” antzezlana taularatu zen. AntzezlanaJuan Mayorgak idatzi eta zuzendu du eta antzezleak César Sarachu, Daniel Albaladejo eta Elena Rayos dira. Lana Max Sarietako egile onenari, zuzendari onenari eta antzezlan onenaren sarietarako finalistaizateaz gain, Europako Errealitate Eszeniko Berrien Saria, antzerkian egun dauden sarien artean esanguratsuenetakoa dena ere irabazi berri du antzelanak.

Xake partidak Mendeluko Jaietan

Beste urte batez Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaieak burutu dira eta gure klubak aldibereko partidetako erakustaldi batekin parte hartu du. Gaur, igandea, San Isidro eguna, Klubeko Iker Arri, Carlos Pascual eta Goio Uriarte bertaratutako guztien aurka, adina guztietako mutil eta neska, gizon eta emakume, Dama eta Xake aldibereko partidak burutu dituzte. Giroa aparta izan da. Datorren urtean berriro ere!

OHARRA: BEREHALA DATOZEN EKINTZAK

 

Aldibereko partidak Irungo Ventaseko Auzoko jaietan

Gogoratzen dizuegu datorren maiatzaren 21ean, 10:00etatik hasita, aldibereko partidak izango direla Óscar Díazek antolatuta Ventaseko auzoko jaien egitaruaren barnean.

2016ko I. Udaberriko Marlaxka Txapelketa sub-14. Izen ematea abian dago

Gogoratzen dizuegu ereHondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Irungo Ventaseko Landetxa Auzo Lagunen Elkartearen laguntzaz, maiatzaren 27an, osirala, burutuko den, 14 urte azpiko jokalarientzako  I. Udaberriko Marlxaka Txapelketan parte hartzeko izen ematea abian jarri dugula:

I  UDABERRIKO MARLAXKA TXAPELKETA  2016

  • TOKIA: La República eraikina, Ventas (Irun) Elatxeta ikastolaren ondoan
  • EGUNA: Ostirala 2016ko maiatzaren 27an 18:00etik aurrera
  • KATEGORIAK: Sub 14 neskak eta mutilak
  • MAILAK: Sub 14 masculina y femenina
  • JOKO ERRITMOA: Suitzarra: 5 txanda 10 minuto finish
  • IZENA EMATEKO:  Carlos:  635 702 745 cpascualirun@gmail.com
  • Sariak irabazleentzako eta parte-hartzaile guztientzako opariak
Advertisements