Xake partidak Mendeluko Jaietan
Beste urte batez Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaieak burutu dira eta gure klubak aldibereko partidetako erakustaldi batekin parte hartu du. Gaur, igandea, San Isidro jaien barnean, klubeko presidentea den Iker Arrik, bertaratutako guztien aurka, adina guztietako mutil eta neska, gizon eta emakume, Xake aldibereko partidak burutu ditu, Asier Cuestaren eta Ibon Muñozen languntzarekin. Eguraldia oso txarra zegoenez ekintza eguzki udal eraikinera pasa da eta giroa aparta izan da. Datorren urtean berriro ere!