Artxiboa laburpen hitzeka: mikel alvarado

Gipuzkoako Blitz txapelketa 2016. Taldeka Errenteriako Fomento Cultural txapeldun eta banaka Aitor Gonzalez. Gure taldeak lan txukuna burutu zuen

(leer en castellano)

Gipuzkoako blitz txapelketa taldeka 2016

Atzo arratsaldean, Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan, Eli Argandoñaren zuzendaritzapean, Cesar Montolío epaile nagusia zela, Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa burutu zen. Bertara klubaren talde bat hurbildu zen: FJ Torres, Ander Tafall, Patxi Moreno, Goio Uriarte eta Asier Cuesta.

Txapelketan 12 taldek parte hartu zuten. Partidak lau tauletara jokatu ziren. Blitz erritmoan (bosna minutu partidako). Bira bateko ligaren ondoren, Errenteriako Fomento Culturalak  txapelketa lortu zuen, Juan Benito, Javier Dominguez, Mikel Alvarado eta Iñigo Galarza jokalariekin. Bigarren Gros A izan zen, Alejandreo Franco, Iñigo Argandoña, Jose Luis Muñoz eta Ivan Iturralderekin. Gure taldeak lan txukuna burutu zuen eta 6. postua lortu zuen.

Antolatzaileek ordenagailuarekin izandako arazoa konpondu eta gero, amaiera sailkapena ematen dizuegu.

Rk. Taldea  Des 1  Des 2  Des 3
1 Fomento 37,0 21 714,5
2 Gros A 34,0 18 627,0
3 Easo 30,0 15 518,3
4 C. Iriondo-Zarautz 29,5 15 526,3
5 Billabona A 28,5 16 528,0
6 Hondarribia-Marlaxka 24,5 11 398,3
7 Fortuna 23,0 13 409,5
8 Anaitasuna-Kakute 20,0 7 297,3
9 Gros B 18,0 8 233,8
10 Gros C 9,0 3 151,3
11 Gros D 6,0 2 79,5
12 Billabona B 4,5 3 34,5

Azalpena:
Des1: Partida guztietan lortutako puntuak (game-points)
Des2: Match bakoitzeko puntuak (2 garaipenentzako, 1 parrentzako, 0 porrotentzako)
Des3: FIDE-Sonneborn-Berger-Tie-Break

ChessResults lotura: hemen

Gipuzkoako blitz txapelketa Banaka 2016

_dsc0013
Claudio Mendikute (GXFko Presidenteordea), Aitor Gonzalez (Gipuzkoako Blitz Txapelduna), Iñigo Muxika (txapelketako zuzendaria) eta Enrike Oiarzabal (txapelketako arbitro nagusia)

Pasa den astean, 2016ko urriaren 1ean, arratsaldean, Ibarran, Iñigo Muxikaren zuzendaritzapean, eta gure taldeko Enrike Oiarzabal arbitro nagusi izan zela, Gipuzkoako Banakako Blitz Txapelketa burutu zen, bertan gure klubaren jokalaririk ez genuen izan. Txapelketa bi fasetan burutu zen, lehenengoan bertaratutako 32 jokalariek zortzinako taldeetan sailkatze txapelketa jokatu zuten eta ondoren, talde bakoitzetik sailkatutakoak finala jokatu zuten. Lehia gogorraren ondoren, podiuma ondorengoa izan zen:

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 6 Gonzalez Blanco Aitor 2044 6,0 0,0 6 16,50
2 1 Agirretxe San Sebastian Jesus 2132 5,5 0,0 5 17,25
3 7 FM Ros Eskisabel Jose Ramon 2091 5,0 0,0 5 11,50

Informazio osoa (Chessresults): FF 01-08, FF 09-16, FG A, FG B, FG C, FG D

Inigo Muxikak egindako argazki batzuk:

Javier Dominguez Villabonako IV. Behar Zana Txapelketako Irabazle

(leer en castellano)

Gaurko egunez Villabonan Behar Zana txapelketaren laugarren edizioa burutu da gure elkarteko ordezkaritza oparoarekin:  Iker Arri (5,5 punturekin 22 postua lortu du), Ibai Dorronsoro (5,5 punturekin 23. postua lortu du),  Patxi Moreno (5 punturekin 26. postua lortu du), Ander Tafall (5 punturekin 28. postua lortu du), Ricardo Campos (4 punturekin 34. postua lortu du) eta Mikel Tafall (4 punturekin 35. postua lortu du).

Mikel Tafallen argazki erreportaje laburra jarraian:

Txapelketa 11 txanda izan ditu eta blitz erritmoan jokatu da, jokalari bakoitzak partidako 5 minutu izan dituelarik. 41 jokalarik parte hartu du eta bertan gertatutakoaren informazioa guztia Chessresulteko ondorengo lorutan topatuko duzue, txapelketako sailkapena barne:  hemen.

 IV. BEHAR ZANA TXAPELKETAKO Podiuma

Has.Z. Izena FED Elo  Des 1  Des 2  Des 3
1 5 Javier Dominguez ESP 2126 8.5 77.5 63.5 59.25
2 6 Mikel Ortega ESP 2072 8.5 77.5 63.5 57.25
3 10 Mikel Alvarado ESP 1960 8.5 70.0 60.0 50.00

gure taldekideek bertan izandako giro polita, antolaketa txukuna eta hamaiketako ona azpimarratu digute.

Villabonako lagunei egindako lanagatik, Zorionak!

Informazio gehiago Villabona Xake Joku Elkartearen webgunean.

Argazki gehiago Villabona X.J.E:ren webgunean: hemen

________________

erdiaroko azoka

Gogoan izan datorren asteburuan, ekainaren 14 eta 15ean, Hondarribiko Erdi Aroko Azoka izango dela eta gure elkarteak, bertaratzen direnen aurka aldibereko xake partidak antolatuko dituela. Zuen zain gerartzen gara.

Animatu!