Artxiboa laburpen hitzeka: mikel labayen

Errepublikazaleen Jaialdian xake arratsalde ederra!

(leer en castellano)

2015eko maiatzaren 16an, larunbata, arratsaldez, Irungo Urdanibia plazan, Errepublikaren Jaiaren barnean “Ricardo Sánchez Urolategi” V. Bidasoaldeko Xake Txapelketa Errepublikazalea burutu da, Julio Garciaren zuzendaritzpean, Carlos Pascual eta Mikel Labayen taldekideen laguntzarekin.

Txapelketan euria arriskua izan badugu ere (azkenean dena jaso ondoren hasi zaiguna) eta bertaratu ez diren jokalarien bajak azkenean ez dute txapelketa ilundu eta oso animatua izan da. Lau txanden ondren, mailaka sailkapenak ondorengoak izan dira:

Prebenjamin maila:
1- Jon Lujan                    4   ptu.
2- Eneko Elduayen        3
3- Untzi lasa                    2
4- Suhan Cabello            2
5- Xabier Labayen          2
6- Xabier Gallego           2
7- Narah Iñarra              1/2
8- Aimar Herrera           1/2

Benjamin maila:
1- Aitor Gallego            4  ptu.
2- Hodei Herrera          3
3- Markel Behobide    2
4- Eneko Labayen        1,5
5- Gorka De Juan        1,5
6- Markel Recio           1,5
7- Irene Albisu            1
8- Kenneh Couto        1
9- Bruno Gomez        1/2

Alebin maila:
1- Pablo Zaporta        4  ptu.
2- Harri Lasa               4
3- Jokin Etxaniz          3,5
4- Hugo Recio            3
5- Ainhoa Artola        2,5
6- Galder Bengoa       2
7- Niko Aparicio         1
8- Eduardo Fleta        1
9- Jon Gomez             1
10- Oier Manzano     0

Jarraian erreportaje grafiko zabala  (argazkiak: Goio Uriarte eta Carlos Pascual):

Mila esker etortzeagatik eta datorren urterarte!

Advertisements

Emaitza kaskarrak 6. jardunaldian

(leer en castelllano)

Seigarren jardunaldian gure taldeek garaipen bat, parra bat eta hiru porrot lortu dituzte. Gipuzkoako urrezko mailako gure taldea etxean jokatzen zuen eta Eibarren kontra aritu da. Kanpoko taldean gure aspaldiko ezagun bat izan dugu, Ricardo Bastida jokalari indartsua, 80ko hamarkadan Euskal ligan emaitza bikainak lortu zituen gure taldearen partaide izandakoa, geldialdi luze baten ondoren, berriro xakean hasi dena, lehengo lan txukuna eginez. Azkenean bina berdindu da, beltzekin jokatzen zuten guztiek irabazi dutela. Emaitza honekin, laugarren postuan daude, liderrarengandik hiru puntutara.     Gipuzkoako zilarrezko mailako gure taldeak Beraun Beraren bisita izan du eta 1-3 galdu dute, Mikel Labayenek irabazitako partidari ezker. Egindako emaitza kaskarra bada ere, urtean zehar taldeak egindako lan txukunaren ondorioz, laugarren postuan kokatzen dira, lidergotik lau puntura.

Etxetik kanpora gure taldeek egindako lanari dagokionez, bigarren mailako taldeak gaur errenterian, Mundarro Oreretaren aurka, lehian gogor aritu dira, igoera Play Offa jokatzeko puntuak lortu nahian, baina azkenean ez dute zorte handiegirik izan eta puntu erdi soilarekin mantentze Play Off postuetan kokatzen dira, baina igoera jokatzeko postuetatik puntu batetara daude. Hirugarren mailako ‘D’ taldeak puntu bakarra lortu du Grosen aurka Donostian eta 7. postuan dagoenez ezingo du igoera Play Offa jokatu. Amaitzeko gure ‘E’ taldeak lan txukuna egin du eta Zarauzko Iriondo elkartea 0,5-3,5  garaitu ondoren, liga honetako lanak txukun egin eta gero, bigarren postuan kokatu dira. Datorren jardunaldian ez dute jokatuko, atseden eguna baitute, baina dagoeneko bigarren mailara igotzeko Play Off postua bermatuta dute.

6. JADUNALDIA (2014/02/15)

Maila:Gorengoena. Txanda 6/11. Tokia:Hondarribia

Taula Hond.-Marlaxka ‘A’ 2 Emai. 2 Eibar ‘A’
1 Goio Uriarte Z 0 – 1 B Ricardo astida
2 Nabar Tejedor B 1 – 0 Z Julen Garro
3 Antonio Cruz-López Z 0 – 1 B David Pérez
4 Ramon Nogues B 1 – 0 Z Jon Arana

Maila:Lehena. Txanda 6/11. Tokia: Hondarribia

Taula Hond.-Marlaxka ‘B’ 1 Emai. 3 Beraun Bera ‘A’
1 Andoni Orube Z 0 – 1 B Kepa Arrieta
2 Ibai Dorronsoro B 0 – 1 Z Aitor Goñi
3 Mikel Labayen Z 1 – 0 B Ibon Alonso
4 Manolo Delgado B 0 – 1 Z Fernando Asorey

Maila: Bigarrena. Txanda 6/7. Tokia: Errenteria

Taula Mundarro Orereta ‘B’
Emai. ½ Hond.-Marlaxka ‘C’
1 Luis Apariciio Z ½ – ½ B Ricardo Campos
2 Abel Martin B 1 – 0 Z J.M. Jauregui
3 Mikel Arriaga Z 1 – 0 B Fernando Garcia
4 J. V. Cogollos B 1 – 0 Z Oscar Holgado

Maila: Hirugarrena. Txanda 6/7. Tokia: Donostia

Taula Gros ‘H’  3 EmaiRdo.  1 Hond. Marlaxka ‘D’
1 Cecilia Pérez Z  1 – 0 B  Julio Garcia
2 Estibaliz Apellaniz B  0 – 1 Z  Javier Azcue
3 iker Ormaetxea Z 1 – 0 B  Patxi López
4 Aitor Corral B 1 – 0 Z  Julia Urroz
Taula C. Iriondo Z.  ‘C’ ½ Emai. Hond. Marlaxka ‘E’
1 Joseba Albeniz Z 0 – 1 B Ander Uranga
2 Lukas Arana B ½ – ½ Z Mikel Tafall
3 Peru Hernández Z 0 – 1 B Ander Tafall
4 Nora García B 0 – 1 Z Patxi Moreno

Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako eta bestelako emaitzak: Chess-Results