Gaur, uztailaren 1a, larunbata, arratsaldeko 16:00tatik aurrera jokatu da, Mikel Larreategi arbitro internazionalaren zuzendaritzapean, Eibarko Untzaga plazan Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 33. Xake Txapelketa Eibarko Klub Deportiboak antolatuta. Euskal Herri guztiko 14 talde ezberdinen parte hartzearekin, elkartetik 4 jokalari joan dira. Patxi Moreno, Ramon Nogues, Asier Cuesta eta Eduardo Tellechea.

Gaueko 20:30 arte, arratsalde osoan zehar, 5 minutuko partidak jokatu dituzte bertaratutako jokalariek lau jokalariez osatutako taldekako partidatan eta eguraldiagatik Untzaga plazako arkupeetan lehia estuan aritu dira. Txapelketa amaieran sailkapena ondorengo izan da:
- FOMENTO CULTURAL – 42 Puntos
- EASO – 41,5 Puntos
- GROS – Puntos
- ZARAUTZ – 35 Puntos
- ALFIL – 34 Puntos
- IZEAGA – 33 Puntos
- EIBAR A – 27 Puntos
- HONDARRIBIA MARLAXKA – 26 Puntos
- ABADIÑO – 23,5 Puntos
- ARRASATE – 19,5 Puntos
- ZORNOTZA – 19 Puntos
- BILLABONA – 13 Puntos
- EIBAR B – 8,5 Puntos
- SANTURTZI – 6,5 Puntos
Mahai bakoitzeko jokalari onenen zerrenda hauxe izan zen:
- 1. mahaia: Luis Olaizola (Gros XT)
- 2. mahaia: J. Carlos Lakunza (Easo)
- 3. mahaia: Oscar Díez (Izeaga)
- 4. mahaia: Iñigo Galarza (Fomento)
Arratsalde eder baten ondoren, xake egun zoragarriari amaiera emateko, sari banaketa eta gero, talde antolatzailearen egoitzan anaitasun afari animatua izan dugu
Eibarko Klub Deportiboko xakeko gure lagunei antolaketagatik Zorionak!

Lotura interesgarriak
Club Deportivo Eibar egindako kronika: hemen
Club Deportivo Eibar taldeko webgunean Informazio osatua eta argazki-galeria: hemen.
Club de Ajedrez Santurtzi taldeak Facebooken egindako kronika: hemen