Artxiboa laburpen hitzeka: mikel ollo

Dibertsioz betetako arratsaldean gure gaztetxoen lan txukuna I. SANTIO SUB-12 TXAPELKETAN

(leer en castellano)

santiago xake 2016

Gaur arratsaldean, Villabonako Txistulari Plazan, Santiago Jaien egitarauaren barnean, Villabona Xakejoku Elkarteak antolatuta, 16:30etik hasita, banakako I. Santio Sub-12 Txapelketa berria jokatu da, suitzar sisteman, jokalari bakoitzeko 5 minutuko partidako erritmoan. Bertan gure taldeko jokalari gazte batzuk izan ditugu, Carlos Pascualekin eta Óscar Díezekin klaseak ematen dituzten: Jon Ollo, Mikel Ollo, Hodei Guerrero, Markel Behobide eta Eneko Elduayen. Bertaratutako gure taldekideek oso ondo pasatzeaz gain, partida txukunak egin dituzte eta horren erakusgarri egindako lan txukuna dugu.

Txapelketa Inko Martinezek irabazi du Gorka Amigot (2.) eta Ainhoa Artola (3.) podiumean lagun izan dituela.

IMG-20160730-WA0068.jpg

Gure jokalariek ondorengo postuak lortu dituzte:

  • Jon Ollo 6 punturekin 4. izan da,
  • Hodei Guerrero 6 punturekin ere, 7. izan da,
  • Eneko Elduayen 5,5 punturekin 9. izan da,
  • Markel Behobide 5 punturekin 14 izan da
  • Mikel Ollo 5 punturekin ere, 16. izan da

IMG-20160730-WA0080

Amaierako sailkapena

IMG-20160730-WA0077

Jarraian txapelketako argazki errepotajea:

Antolatzaile eta parte hartzaile guztiei

ZORIONAK!

Advertisements

Dibertsio anitz gaur goizean jokatutako XXXI. SANTIAGOko XAKE TXAPELKETAN – J.M. Ezkai memorialean

(leer en castellano)

santiago xake 2016Larunbata honetan, uztailaren 30a, goizez, Txistulari Plazan, Villabonan Santiago Jaietako ohitura handia taldekako Blitz partidetako txapelketa jokatu da. XXXI. SANTIO XAKE TXAPELKETA- J.M. Ezkai Memoriala. Bertan 13 talde lehian izan ditugu, gurea tartean genuela Ander Tafall, Patxi Moreno, Asier Cuesta, Iker Arri eta Ricardo Campos jokalariez osatua.

Iker Arri, Patxi Moreno, Ricardo Campos, Asier Cuesta eta Ander Tafall
Iker Arri, Patxi Moreno, Ricardo Campos, Asier Cuesta eta Ander Tafall

Txapelketan ondorengo taldeak parte hartu dute: Villabona A, Villabona B, Villabona C, Beraun, Luzaro, Kakute, Emakume xakelariak, Fomento, Easo, Gros, Zarautz, Elgoibar eta gure taldea, Hondarriba-Marlaxka. Gure taldeak amaieran 24 puntu egin eta gero 8. postuan amaitu du txapelketa. Fomento txapeldun izan da 43,5 puntu egin eta gero. Bigarren postua Easorentzat izan da, 38,5 punturekin eta hirugarren tokia Villabona A taldeak lortu du egindako 32, 5 puntuei esker.

Amaiera sailkapena

IMG-20160730-WA0065

Gure jokalariek goiza oso animatua izan dela esan digute eta sari banaketen ondoren Lunch ederra izango dutela jakinarazi digute.

On egin!

Jarraian gure taldekideek egindako argazki sorta:

 

I. SANTIO TXAPELKETA SUB-12

Gaur arratsaldeena, Txistulari Plazan, 16:30etik hasita, banakako sub-12 txapelketa berria jokatuko da, suitzar sisteman, jokalari bakoitzeko 5 minutuko partidako erritmoan. Bertan gure taldeko jokalari gazte batzuk izango ditugu: Jon Ollo, Mikel Ollo, Hodei Guerrero, Markel Behobide eta Eneko Elduayen.

IMG-20160730-WA0068.jpg

ZORTE ON!

Gabonetako Xake Txapelketa: xake asko, saria guztiontzat

(leer en castellano)

Ostiral honetan Irungo Bentaseko Landetxako auzo egoitzan Óscar Díezek eta Carlos Pascualek antolatutako Gabonetako Xake Txapelketaren azkeneko hiru txandak jokatu dira, 19 Pre-Benjaminen eta 24 Benjamin-Alebinen parte hartzearekin. Hauek Marlaxkakoak, Bentaseko Xake Eskolakoak eta El Pilar ikastetxekoak dira. Sei txanden ondoren, Prebenjaminetan lehen tokia Kerman Solanak lortu badu, Alebin-Benjamientan lehen postua Hodei Herrerak lortu du. Txapelketa jai handi bat izan da eta guzitontzako sariak egon dira. Zorionak!

Bi jardunaldietako argazkiak: Carlos Pascual eta Óscar Díez:

PRE-BENJAMIN txapelketako azken saikapena

Pos IZENA ABIZENA Ptk BucT
1 Kerman Solana 5.5 21.0
2 Mikel Ollo 5.0 20.0
3 Eneko Elduayen 4.5 19.0
4 Ander Quiñones 3.0 18.0
5 Unai Larzabal 3.0 17.5
6 Asier Calvo 2.5 19.0
7 Suhar Cabello 2.0 19.5
8 Beñat Ausin 2.0 19.0
9 Bye 0 2.0 14.0
10 Iker Martin 2.0 14.5
11 Aimar Herrera 2.0 14.5
12 Julen Camacho 1.5 20.5
13 Oian Larzabal 1.0 20.5
14 Ander Larrañaga 1.0 20.0
15 Alvaro Carrion 1.0 18.5
16 Enaitz Asorey(W) 1.0 17.0
17 Marcos Bilbao(W) 1.0 15.0
18 Xabier Pereña 0.5 14.5
19 Adur Etxeberria(W) 0.0 11.5

BENJAMIN-ALEBIN txapelketako azken sailkapena

Pos IZENA ABIZENA Ptk BucT
1 Hodei Herrera 5.0 21.0
2 Jokin Etxaniz 5.0 20.5
3 Urtzi Ibeas 4.0 24.5
4 Jon Gomez 4.0 19.0
5 Bruno Gomez 4.0 18.0
6 Jon Ollo 3.5 20.0
7 Nicolas Aparicio 3.5 15.5
8 Eduardo Fleta 3.0 21.0
9 Kenneth Couto 3.0 20.0
10 Joseba Aguirre 3.0 19.5
11 Ruben De la Fuente 3.0 16.5
12 Markel Behobide 2.5 17.5
13 Joseba Garmendia 2.5 17.5
14 Iker Amantegui 2.5 16.5
15 Asier Zabalo 2.0 17.5
16 Hodei Guerrero 2.0 15.0
17 Martin Toribio 2.0 14.0
18 Irene Albisu 2.0 12.5
19 Adrian Martinez 2.0 12.0
20 Martin Miranda 1.5 16.0
21 Aitor Pereña 1.0 19.5
22 Hugo Calvo(W) 1.0 16.0
23 Bye 0 1.0 13.0
24 Unai Santa Cruz 0.0 17.0

12313579_693678684102129_8169395630019811020_n