Artxiboa laburpen hitzeka: Mikel Vicente

Eguraldiak errespetatu gaitu eta Fibrosi Kistikoaren Elkartearen aldeko egun polita izan dugu Hondarribian

(leer en castellano)

logoarnasa

Eguraldiaren iragarpena oso itsusia bazen ere, klubak eta Arnasa Elkarteak ekintza aurrera eramatea erabaki dute eta baita asmatu ere. Hondarribiko San Pedro kalean, Azeri Elkartearen aurrean, goizeko 11:00etatik 14:30 arte, xakez betetako goiz animatua izan dugu.

Aldibereko partidak ematen, klubeko Ander Tafall, Daniel Garmendia eta Goio Uriarte ibili dira. Gros Xake Taldeko Mikel Vicentek eguneko aldibereko azken sesioa eman du. Parte hartzen, besteak beste, Gros Xake Taldeko Aritz Abalia eta Josu Manterola izan ditugu eta elkarteko Mikel Tafallek, Silvestre Moreirok eta Oscar Holgadok ere ekitaldi solidario honetan parte hartu nahi izan dute.

IMG-20140706-WA0028 (640x355)Bertaratu diren guztiek xakean aritzeko parada izan dute eta “Arnasa” Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearen standera hurbildu den orok, Óscar Paduraren eta Mikel Amondarainen eskutik, elkartearen informazioa jasotzeaz gain, elkarteari laguntzeko ekarritako kamisetak, txapak eta beste lortzeko aukera izan dute.

Ekintza amaitu eta gero, autoetara gindoazela kriston txaparrada egin digu, baina, bapo buzti bagara ere, guztiok etxera konten joan gara, ARNASA elkarteko gure lagunen alde egindako lana txukun burutu dugulakoan!

Eskerrak bertaratu zareten guztioi eta eskerrak ekitaldia burutzen lagundu duzuen entitate eta pertsona guztioi.

Guztioi, MILA ESKER!

Email: fqgipuzkoa@gmail.com

Facebook: ARNASA

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

2014/07/05ean Diario Vasco aldizkariko Bidasoaldea atalean agertutako oharra: hemen

SUB-20 “CHESSY” XAKE AKTIBO IREKIA: Luis David Jimenez Txapeldun eta gure ordezkarien lan bikana

(leer en castellano)

Gaur, ekainaren 28, goizean, Gros Xake Taldeak Donostiako bere egoitzan antolatuta, Sub-20 “Chessy” Xake Aktibo Irekia jokatu da jokalari bakoitzeko 5min+5seg jokaldiko erritmoan eta 7 txandetako suitzar sisteman, 43 jokalari pare hartu dutela. etorkizun oparoa duten Gipuzkoako jokalari gaztetxo gehienak egon dira, beste probintzietatik etorritako jokalari batzuekin batera.

Txapelketa adina kontutan hartu gabe jokatu da eta ondoren, sailkapen orokorra kontutan hartuz, adin bakoitzaren sarietarako sailkapenak egin dituzte. Txapelketako podiuma ondorengoa izan da.

 

Sailkapen Nagusia

DSCN0029 (640x428)

Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 3 Jimenez Almeida Luis David ESP 2048 6.0 28.5 22.5 27.0
2 10 Sanchez Merino Christian ESP 1658 6.0 27.0 21.5 22.0
3 11 Lagos Lejarraga Jon ESP 1656 5.5 27.5 22.0 22.5

20140628_095701[1] (640x360)

Gure klubaren ordezkariek Ander Tafall eta Paxi Moreno berriro ere, txapelketa bikaina burutu dute eta7 partidetan 4na puntu lortu dituzte, baina sailkapen orokorreko 18. Postua lortu du eta Patxik 13.a. Datu bitxia, elkarrekin parte hartu duten azkeneko hiru lehiaketak puntu berdinetan amaitu baitituzte, eta berriro ere, berdinketa hauste sistemak Patxiren alde egin du.

20140628_102126[1] (640x345)

Patxik SUB 12 onenaren saria lortu du eta Txapelketan zehar, Mikel Vicente eta Christian Sánchez bezalako jokalari indartsuak garaitu dituelako eta, Euskadiko neska gazteen artean talentu handienetakoa den Eihartze Buizarekin parra lortu duelako 1727 puntuetako performantzia ikaragarriarekin amaitu du txapelketa.

DSCN0001 (640x407)Ander Tafallek SUB-12 mailan bigarren postua lortu du merituzko 1413 performantzia eginez, eta hain ikusgarria ez bada ere, nabarmentzekoa da, txapelketan laga dituen hiru puntuetatik bi, sailkapen orokorreko bigarrenaren eta hirugarrenaren postua lortu dutenen aurkako partidetan, irabazteko aukerekin, lehian gogorrean aritu ondoren, galdu ditu, Anderrek txapelketa izugarria egin duen seinale.

Bioi Zorionak!

Ander eta Patxi goizean egindako lanarekin ez dira ase eta arratsaldean Irungo jaietako  egitarauaren barnean Santiagoko Deabruak antolatutako Puzzle lehiketan gure lagunek parte hartu dute eta baita saria lortu ere.

20140628_185837 (640x360)

Ondoren Mikel Tafallek eta Goio Uriartek egindako Xake txapelketako argazki erreportajea jartzen dizuegu:

Xake Txapelkean jokalariek jarritako jarrera eta kiroltasuna ikaragarria izan bada, antolaketa oso txukuna izan da eta jokalari eta bertaratutako ikusleei emandako tratua bikaina izan da.

Txapelketaren informazio osoa antolatzaileren webgunean: Gros Xake Taldea eta  ChessResultsen webgunean duzue.

Gipuzkoako banakako txapelketak amaitu dira

(leer en castellano)

Asteburu honetan Gipuzkoako bakarkato txapelketa ezberdinak burutu dira: kadete, hirugarren, bigarren eta absolutua. Maila guztietan ordezkariak izan ditugu: Ibai Dorronsoro, Ander Palavecino, Javier Azcue, Iker Arri, Ricardo CamposMariano Muriel eta Ramon Nogues. Guztiok beren mailako txapelketetan postu onak lortu nahian gogotsu aritu badira ere, Ibai Dorronsoro bakarrik geratu da podiumetik hurbil, Kadeteko txapelketan merituzko 4. postua lortu eta gero. Gure taldekideek beren mailako txapelketan egindako lana ezagutzeko bakoitzaren izenaren gainean sakatu.

Absolutua: Txapelduna: Iñigo Argandoña Rivero.  Txapeldunordea:  Hector Sanchez Ruesga. 3. postua: Aitor Alcaide Luque.

Bigarren maila: Txapelduna: Aritz Abalia Patiño. Txapeldunordea: Carlos Berdonte Alonso. 3. postua: Mario Gallego Saenz.

Hirugarren mailaTxapelduna: Markel Zuloaga Erauskin. Txapeldunordea: Imanol Unanue Gual. 3. postua: José Luis Muñoz Ávila.

Kadetea: Txapelduna: Ramon Elduayen Etxabe. Txapeldunordea: Juan José Aroztegi Tolosa. 3. postua: Markel Zuloaga Erauskin.

Zorionak irabazleei eta mailaz igotzen diren jokalarieei!

Argazkiak eta beste informazio osagarria: Gipuzkoako Xake Federakuntzaren webgunean eta Gros X. T. webguenan

Kadetekoa ezik, Gipuzkoako txapelketako maila ezberdinetako txapeldunak erabakita dirudite

(leer en castellano)

Asteburu honetan Gipuzkoako txapelketako maila ezberdinetako seigarren txanda jokatu da, txapelketako azken aurreko txanda alegia eta kadeteko lehen postua ezik, beste mailetako txapeldunak erabakita daudela dirudi. Hala era datorren astean beste gauza asko erabakiko dira: sailkapen nagusiaz gain, podiuma eta maila ezberdinetara igoera lortuko duten jokalarien izenak ezagutuko ditugu.

Absolutuan Iñigo Argandoñak puntu oso bateko abantaila darama eta sailkapenean atzetik dituenak baino berdinketa hausteko puntu gehiago baititu, bost garaipen eta azken partidan Aitor Alcaideren kontra parra lortu eta gero. Azken partida galduko balu ere, berriro ere txapela lortuko lukeela dirudi. Baina egiten ari den jokoa ikusita, partidarik galduko duenik zail dirudi.

Bigarren mailako txapelketan Aritz Abalia emaitza perfektua darama, jokatutako partida guztiak irabazi eta gero eta bigarrena den Carlos Berdote baino puntu bat du, eta hirugarrena den José Vaquero baino puntu eta erdi gehiago. Ezer arrarorik gertatzen ez bada, datorren larunbatean bigarren mailako merituzko txapeldun izango dugu.

Hirugarren mailako txapelketan Markel Zuloaga lehen postuan dugu, sei partidetan sei garaipen lortu eta gero. Txapelketa bigarrenaren aurka jokatuko duen partidan erabakiko da, José Luis Muñozek puntu bat gutxiago duelako, hala ere garaipena lortzeko parrarekin nahiko adu.

Kadetean Markel Zuloaga (6 partidetan 5 puntu lortu eta gero) lidergoan dugu ere eta aurten burutzen ari den lan txukunaren erakusgarri dugu bere lehenengo postua. Behin behineko sailkapenean Ramon Elduayen eta Juan José Aroztegi ditugu 4,5 punturekin, eta merituzko laugarren postuan, gure taldeko Ibai Dorronsoro dugu 4 puntu dituela. Liderrak txapelketa irabaztea bere eskuan du eta atzekoek bere porrota itxaron beharko dute, txapelketa irabazi ahal izateko.

Gure jokalarien lana

Kadetean Ibai Dorronsorok garaipenarekin berriz topatu da eta Iker Ormaetxea garaitu eta gero, sailkapeneko laugarren postuan sendo darrai. Bere partida irabazi eta aurrekoaren porrota itxaron beharko du podiumean amaitu ahal izateko.Absolutuan Ramon Noguesek Jon Kuenderen aurka galdu zuen eta 26. postura jaitsi da. Hirugarren mailako txapelketan Iker Arrik Mario Gallegoren aurka parra lortu zuen eta 9. postutik 6.era igo da. Ricardo Camposek José López garaitu zuen eta 3 punturekin 11. postura igo da. Mariano Murielek Christian Sánchez garaitu zuen eta behin behineko sailkapeneko 15. postuan jarri da. Hirugarren mailako txapelketan, Ander Palavecinok Iker Rodríguez garaitu zuen eta sailkapenean 11. jarri da. Bestalde, Javier Azcuek José Antonio Irulegirekin galdu eta gero 26. postura jaitsi da.

IMAG0575 (640x362)
Mailaz igo ahal izateko Anderrek Asier garaitu beharko du eta aurrekoen porrota itxaron.

Datorren astean zazpigarren eta azken txanda jokatuko da. gure taldeko jokalariei zorte ona opa diegu.

Absolutua

Bigarren maila

Hirugarren maia

Kadetea

****************

Antolatzailearen webgunea: Gipuzkoako Xake Federakuntza

chess-results-era loturak:

Zuzenean absolutuko partidak ikusteko: GXT (Gros Xake Taldea)

Gipuzkoako banakako 5. txanda. Bolada txarra darrai

(leer en castellano)

Asteburu honetan Gipuzkoako maila ezberdinetako banakako txapelketetako bosgarren txanda jokatu dira eta aurrekoan bezala gure taldeko jokalariek ez dute lan txukuna egin.

Marianoren antzera Javierrek bertaratzerik izan ez zuelako partida galdu zuen
Marianoren antzera Javierrek bertaratzerik izan ez zuelako partida galdu zuen

Kadetean Ibai Dorronsorok txapelketa irabazteko faboritoa den Ramon Elduayenen “Donostiako Onyarbitarra”ren aurka galdu zuen eta 9. postura jaitsi da. Gogor aritu beharko du 3. postua lortu nahi badu. Absolutuan Ramon NoguesekAndoni Segoviaren aurka galdu zuen eta19. postura pasa da. Bigarren mailan Iker Arrik garaipena lortu zuen Jon Lertxundiren aurka eta 9. postura igo da. Ricardo Camposek Juan Luis Alfaroren aurka parra lortu zuen eta 2 punturekin sailkapenean 14. postuan mantentzen da. Mariano Murielek partida galdu zuen, gripeak jota bertaratzerik izan ez zuelako eta, puntu berdinekin 19. postura pasa da. Hirugarren mailako txapelketan Ander Palavecinok José Antonio Garridoren aurka galdu zuen eta sailkapeneko 12. postuan dago. Javier Azcuek bertaratzerik izan ez zuelako partida galdu zuen eta 2 punturekin 20. postura jaitsi da.

Datorren asteburuan seigarren eta azken-aurreko txanda jokatuko da:

Absolutuan

Bigarren mailan

Hirugarren mailan

Kadetean

****************

Antolatzailearen webgunea: Gipuzkoako Xake Federakuntza

chess-results-era loturak:

Zuzenean absolutuko partidak ikusteko: GXT (Gros Xake Taldea)

Gipuzkoako banakako 4. txanda. Emaitza kaxkarrak, Anderrek garaipena lortu zuen, Ramonek parra eta besteak galdu zuten

(leer en castellano)

Asteburu honetan Gipuzkoako maila ezberdinetako banakako txapelketetako laugarren txanda jokatu dira eta gure taldeko jokalariek ez dute lan txukuna egin.

DSC08997
Iker Arrik ez zuen jokatu Bye eskatu baitzuen

Kadetean Ibai Dorronsorok Markel Zuloagaren kontra galdu eta gero hirugarren postura pasa da. hala ere gelditzen diren txandetan lan txukuna eginda, lidergoa berreskura dezake. Absolutuan Ramon Noguesek parra lortu zuen Jokin Fernandez Zubiturren kontra eta14 postuan dago 3 punturekin, podiumeko postuetatik puntu osora. Bigarren mailan Iker Arrik jokatu ez zuen arren, 2 punturekin 12. postuan dago. Ricardo Camposek Sebastián Armendarizen aurka galdu eta gero, 1,5 punturekin darrai eta sailkapeneko 14. da. Mariano Murielek galdu egin zuen Eduardo Estévezen aurka eta 1 punturekin 18. postura pasa da. Hirugarren mailako txapelketan Ander Palavecinok Oscar Cabelloren aurka garaipena lortu zuen eta sailkapeneko 9. postuan dago 3 puntu dituelako. Javier Azcuek porrot egin zuen José Ramón Garcíaren aurka eta 2 punturekin 16. postura jaitsi da.

Datorren asteburuan bosgarren txanda jokatuko da:

Absolutuan

Bigarren mailan

Hirugarren mailan

Kadetean

 

****************

Antolatzailearen webgunea: Gipuzkoako Xake Federakuntza

chess-results-era loturak:

Zuzenean absolutuko partidak ikusteko: GXT (Gros Xake Taldea)

Gipuzkoako banakako 3. txanda. Emaitza onak, Ibai kadeteko sailkapenean lehena jarri da

(leer en castellano)

Urriaren 19an, larunbatean, Donostian, Gros Xake Elkarteak Karmelo Balda pilotalekuan duen lokalean, arratsaldez, Gipuzkoako banakako absolutu, bigarren eta hirugarren mailako txapelketen 3. txanda jokatu zen. Igande goizean, aldiz, kadetearen 3. txanda burutu zen leku berdinean.

Kadetean Ibai Dorronsorok Mikel Arechaga garaitu zuen eta jokatutako hiru partidetatik hiruak irabazi eta gero, lider jarri da. Absolutuan Ramon Noguesek Iñaki Aizpuruaren kontra irabazi zuen eta 14 postuan 6. Postutik puntu erdira. Bigarren mailan Ricardo Camposek Mikel Vicenteren aurka galdu zuen eta elkartearen jokalarien arteko derbyan Iker Arrik Mariano Muriel garaitu zuen. Iker Arri 6. da, Ricardo Campos 10. eta Mariano Muriel 14.  Hirugarren mailako txapelketan Javier Azcuek Antonio Estevezen aurka galdu zuen eta eta Ander Palavecinok garaipena lortu zuen José Luis Apellanizen aurka. Gure bi jokalariek bina puntu izan arren, Javier Azcue 8. Postuan dago eta Ander Palavecino 16. Postuan dago.

la foto(23) (480x640)

Datorren asteburuan laugarren txanda jokatuko da:

Absolutua

Bigarren maila

Hirugarren maila

Kadetea

****************

Antolatzailearen webgunea: Gipuzkoako Xake Federakuntza

chess-results-era loturak:

Zuzenean absolutuko partidak ikusteko: GXT (Gros Xake Taldea)

Gipuzkoako banakako 2. txandan gure jokalarien garaipenak eta porrotak, berdinketarik ez

(leer en castellano)

Urriaren 12an, larunbatean, Donostian, arratsaldez, Gipuzkoako banakako absolutu, bigarren eta hirugarren mailako txapelketen 2. txanda jokatu zen. Igande goizean, aldiz, kadetearen 2. txanda burutu zen leku berdinean.

Kadetean Ibai Dorronsorok Juan José Aroztegi garaitu zuen. Absolutuan Ramon Noguesek Iñigo Argandoñaren kontra galdu zuen. Bigarren mailan Iker Arrik José Vaqueroren kontra jokatutako partida galdu zuen, Ricardo Camposek Christian Sánchez garaitu zuen eta Mariano Murielek Rubén Sebastiani partida irabazi zion. Hirugarren mailako txapelketan Javier Azcuek eta Ander Palavecinok elkarren aurka jokatutako derbyan, lehenak garaipena lortu zuen.

IMAG0586 (640x362)

Datorren asteburuan hirugarren txanda jokatuko da eta bigarren mailako txapelketan beste derby interesgarri bat izango dugu:

Absolutua

Bigarren maila

Hirugarren maila

Kadetea

Añorgako jaietako gazteentzako txapelketa Mikel Vicente-k irabazi du

(leer en castellano)

Atzoko taldekako txapelketaren ondoren, Añorgako jaietan, gazteentzako partida azkarretako banakako txapelketa burutu da gaur. Añorgako jaietako xake txapelketetako zuzendari eta antolatzailea izan den Asier Urretabizkaiak esan digu 14 gazte parte hartu duela eta Ibai Dorronsoro eta Ronja, Anatol eta Manoush, Toth anai-arrebak, Hondarribia-Marlaxkaren ordezkariak bertan izan ditugu.

Lehenengo fasean Ibai Dorronsorok (14 urte) Mikel Vicente garaitu badu ere (Gros Xake Taldeko 17 urtetako jokalari indartsuak amaieran torneoaren txapelduna izan da), azkenean ez da bigarren fasean lehiaketaren lehen postuengatik borrokatzeko multzoan sailkatu. Toth familiako kideek (13 eta 7 urtetako bi neskatila eta 9 urteko mutila) lehen aldiz xake txapelketa batean parte hartu dute eta ondo pasatzearen helburua guztiz bete dute.

Txapelketako podiuma Gros Xake Taldeko Mikel Vicente (1), Jon Jauregi (2) eta Aritz Abalia (3) osatu dute.

Zorionak antolatzaileei, garaileei eta parte hartu duten guziei.