Artxiboa laburpen hitzeka: nabar tejedor

Gipuzkoako partida azkarretako txapelketak: Banaka, J.L. Guijarro txapeldun eta Taldeka, Alfil. Gure taldeak bigarren eta hirugarren.

(leer en castellano)

Beste urte batez Ibarrako Xake Elkarteak Gipuzkoako Partida Azkarretakotxapelketak antolatu ditu (atzo, abenduaren 13a, larunbata, banakako txapelketa eta gaur, abenduaren 14a, igandea, taldekakoa) eta burutu duten lana bikaina izan da.

Gaur Ibarran jokatu den Gipuzkoako Taldekako Partida Azkarren Txapelketara gure klubak bi talde eraman ditu, lehena, Goio Uriarte, F.J. Torres, Nabar Tejedor eta Ramon Nogues jokalariak osatutakoa, eta bigarrena, Iker Arri, Ricardo Campos,  Patxi Moreno eta Ander Tafall osatutakoa. Eta harriduraz ikusi dugu soilik Gipuzkoako beste talde bakar bat txapelketan parte hartzera hurbildu dela, Asier Lakunza, Jokin Fernandez, Alberto Martin eta Oscar Díez ostautako Beasaingo Xakelari Elkartearen ordezkaritza. Hauek, txapalketa irabazi dute .

Taldekako txapelketako podiuma

Rk. H.Z. Izena Partidak   +   =   –  Des 1  Des 2  Des 3
1 3 Alfil 8 8 0 0 27.5 267.5 0.0
2 1 Hondarribia – Marlaxka A 8 4 0 4 16.0 152.5 0.0
3 2 Hondarribia – Marlaxka B 8 0 0 8 4.5 83.5 0.0
Advertisements

Kasino Zaharra Pintxeta eta Aktibo Txapelketa Sozialen emaitzak

(leer en castellano)

Eguberriko datak aprobetxatuz klubean ohiko txapelketa sozialak berreskuratu nahi zian ditugu. Abenduaren 26an txapelketa aktiboa antolatu genuen eta urtarrilaren 2an pintxeta txapelketa (Blitz partida azkarretakoa). Zio ezberdinengatik jokalari batzuen falta sumatu bagenuen ere, Iker Arrik zuzenduriko bi txapelketetako giroa ezin hobea izan zen.

Emaitzak eman aurretik gure Iker Arri polifazetikoak egindako argazkiak jartzen ditugu:

 

Kasino Zaharra txapelketa aktibora 11 jokalari bertaratu ziren. Gipuzkoako banakako Jubenil eta Beteranoen txapelketak jokatzen ari ziren Ibai Dorronsororen, Daniel Garmendiaren eta Andoni Oruberen falta sumatu zela ezin uka! 6 txandetako 20 minutuko partidako txapelketa Ramon Noguesek irabazi zuen, sei partidak irabazi eta gero. Iker Arrik eta Ander Tafallek podiuma osatu zuten.

Kasino Zaharra 2. Aktibo Txapelketa Sozialeko Sailkapena  

 

Postua

Abizena

Izena

Puntu

1 des

2 des

3 des

1

Nogues,

Ramon

6

11.5

17.0

21.0

2

Arri,

Iker

5

12.5

21.0

18.0

3

Tafall,

Ander

4

12.5

19.0

14.0

4

Moreno,

Patxi

3.5

12.5

19.0

12.0

5-8

Tafall,

Mikel

3

12.0

19.5

13.0

Hoyos,

Fernando

3

12.0

19.5

12.0

Lete,

Odei

3

11.5

17.0

8.0

Palavecino,

Ander

3

9.5

13.5

8.0

9

Jauregui,

Jesus Mari

2.5

13.5

21.0

10.0

10

Pascual,

Carlos

2

10.5

17.0

7.0

11

Azcue,

Javier

1

13.0

20.5

3.0

 

Blitz txapelketa sozialean 13 jokalari elkartu ginen. partidako bost minutuko erritmoko partida azkarretako bederatzi txandetan gogor aritu ondoren, sailkapeneko lehen postua Goio Uriartek lortu zuen, bigarren postua Daniel Garmendiak eta hirugarrena Nabar Tejedorrek.

Kasino Zaharra 1. “Pintxeta” Txapelketa Sozialeko Sailkapena
 

Postua

abizena

Izena

Puntu

1 des

2 des

3 des

1

Uriarte,

Goio

8.5

32.5

43.0

41.0

2

Garmendia,

Daniel

8

32.5

42.0

40.0

3

Tejedor,

Nabar

7

35.5

46.5

34.0

4

Orube,

Andoni

5.5

32.5

42.0

28.0

5-8

Uranga,

Ander

5

36.5

46.5

28.0

Arri,

Iker

5

35.5

45.0

24.0

Tafall,

Mikel

5

35.0

45.0

25.0

Moreno,

Patxi

5

25.5

33.5

22.0

9

Tafall,

Ander

4.5

30.5

40.0

21.0

10-11

Hoyos,

Fernando

3

35.0

44.5

16.0

Otero,

Mariano

3

27.0

36.5

14.0

12

López,

Patxi

2

29.0

35.5

12.0

13

Urroz,

Julia

1.5

28.0

37.5

10.0

 

Egindako antolaketa lan txukunengatik Iker Arriri eskerrak ematen diogu eta bertaratutako guziei ere. Bi xake jardunaldi polit hauek datorren astean hasiko diren ligetarako entrenamendua izan da.

Añorgako jaietako txapelketan Urnieta txapeldun

(leer en castellano)

Atzo Añorgako jaietako taldekako partida azkarren lehen txapelketa burutu zen.

Easo, Billabona, Mundarro, Urnieta, Gros, Orereta, Añorga eta Hondarribia-Marlaxka liga sisteman, (7 partida, 5 minutuko partida azkarretan), 1-4 eta 5-8 postuetarako sailkatzeko lehian aritu ziren eta emaitza ondorengoa izan zen:

1-4 postuetarako: Urnieta (22 puntu), Orereta (21 puntu), Gros (19,5 puntu) eta  Billabona (16,5 puntu)

5-8 postuetarako: Easo (12,5 puntu), Hondarribia-Marlaxka (12 puntu), Mundarro (5 puntu) y Añorga 3,5 (puntu).

Ondoren, multzo bakoitzean sailkatutako taldeek beren artean beste liga bat jokatu zuten sailkapen nagusia erabakitzeko:

1.- Urnieta (9,5 puntu)

2.- Orereta (5,5 puntu)

3.- Gros (5,5 puntu)

4.- Billabona (3 puntu)

5.- Hondarribia-Marlaxka (9 puntu)

6.- Easo (7,5 puntu)

7.- Añorga (4,5 puntu)

8.- Mundarro (3 puntu)

Gure taldeko ordezkariek, Goio Uriarte (4 puntu 6 partidetan: 4/6), Nabar Tejedor (2,5/4), Daniel Garmendia (5/10), Ricardo Campos (4,5/10) eta Ibai Dorronsoro (5/10), merituzko 5. Postua lortu zuten. Gazteek joka zezaten Goio eta Nabar lehenengo taulan txandaka aritu zirelako.

Txapelketa ondoren luncha izan genuen eta sari banaketa. Goiz polita igaro genuen. Txapelketako antolaketa egokia zen eta ondorengo urteetan errepikatu ahal izatea opa diegu antolatzaileei. Gure aldetik joaten saiatuko gara.

Euria egin arren beste urte batez Erdi Aroko Azokak xakearekin hitzordua izan du

Ekainaren 8 eta 9an burutu zen Hondarribiko Erdi Aroko Azokan taldeko jokalari ezberdinek bertaratutako guztien kontra aldibereko xake partidak jokatu zituzten.

Bertaratutako guztiei mila esker!

(leer en castellano)

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailarekin adostutako ordutegia ondorengoa bazen ere, goizetan 12:00-14:00 bitartean eta arratsaldez 17:00-19:00 bitartean, gure jokalariek ordutegia handiagotu zuten bertaratutako jendeari jokatzeko aukera emateko.

Larunbat goizean euritan hasi zen ekintza eta saioa Udaletxeko arkupetara aldatu zen. Nabar Tejedorrek eta Iker Arrik aldibereko partidak eman zituzten, Mariano Otero botilero lanetan lagun zutela.  Arratsaldean eguraldiak ez zuen hobera egin et Ramon Noguesek, arkupeetan bertaratutako guztien kontra partidak jokatu zituen, Andoni Oruberen eta Fernando Hoyosen laguntza zuela. Igande goizean eguraldi txarra iragarrita zegoelako antolatzaileek ekintza Zuloaga Etxeko atarira aldatu zuten eta erakusketa ikustera pasa zen jendeak Ramon Noguesek burututako lanaz gozatzeko parada izan zuten. Igande arratsaldean eguraldia txukundu zen eta ekintza jatorrizko tokira bueltatu zen alegia, Parrokia albora, eta bertan, Andoni Orubek, Carlos Pascualek eta  Ander Tafall gaztetxoak  aurreko saioetan izandako aurkariak baino jende gehiagoren aurka lehian aritu ziren, Ander Palavecino, Oscar Holgado eta  Mikel Tafall antolaketan lagun zituztela. Saioa hitzartutako ordutik haratago luzatu zen, euria  gogor hasi eta jasotzea ezinbestekoa egin zenean xake arratsalde luze bati amaiera emanez.

Erdi Aroko Azokako beste ekintzetako argazkiak: Festak.com