Artxiboa laburpen hitzeka: nafarroako eskolarteko xake txapelketa zirkuitoa

Berriozar xake klubaren III. eskola txapelketan Marlaxkako Xake Eskolako ikasleen lan txukuna

( leer en castellano)

Gaur, urtarrilaren 5a, Berrriozar herriko Kulturgunean goizez, Berriozarko Xake Klubeko III. Eskola Txapelketa burutu da Adrian Ortega arbitro nagusi izan dela. Sub 8, Sub 10, Sub 12 eta Sub 16 mailak dituen Txapelketa hau FNA Nafarroako Xake Federazioak antolatutako zirkuito eskolarraren parte da. Bertan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak bertan izan ditugu: Iker Tafall eta Gorka Tafall. Biek partida txukunak burutu dituzte eta baita txapelketa ona ere bai. Beren emaitzak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu. Hauen aita den Mikel Tafallek ere gurasoen txapelketan txukun aritu da, bost partidetan lau puntu lortuz. Jarraian Eskolarraren maila bakoitzeko sailkapenerako lotura ematen dizuegu:

Gorka Tafallek bere adinekoetan hirugarren postua lortu du
Zorionak antolatzaileei!