Artxiboa laburpen hitzeka: NAZIOARTEKO GROSEKO XAKE IREKIA

Nazioarteko Groseko Xake Txapelketa amaitu da gaur. Rodrigo Vasquez Schroeder Txiletarrak txapelketa irabazi du

(leer en castellano)

Gaur, ekainaren 29, San Pedro eguna, XXVIII. NAZIOARTEKO GROSEKO XAKE IREKIA – XVIII. JAVIER LUENGO VAZQUEZ OROIGARRIA bukatu da eta bertan klubeko FJ Torres parte hartu du.

FJ-k aurreko urteetan lortutako emaitza txukunen ondoren, honako txapelketa honetan ez du nahi bezalako emaitzarik lortu eta gogor saiatu bada ere, 8 partidetan 4,5 punto lortu ditu eta 33. postuan amaitu du txapelketa.

Argazkiak Pepelu Muñoz, mila esker!!!
Gros Xake Taldeak antolatutako 9 txandetako suitzar sisteman erritmo klasikoko txapellketa honetan Cesar Montolio izan da arbitro nagusia eta Eli Argandoña zuzendaria. 63 jokalarik parte hartu dute txapelketa honen. horietatik 17 tituludunak. Jokatutako bederatzi txanden ondoren sailkapena ondorengoa izan da:

Azken sailkapena  (lehenengo 10ak + gure taldekidea)

Rodrigo Vasquez Schroeder txapeldunak, saria jasotzen, podiumean Lelys Martínez (2) eta Alexandr Fier (3) daudela
Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptk. D1 D2 D3
1 3 GM Vasquez Schroeder Rodrigo CHI 2505 7 48 53 38
2 2 GM Martinez Duany Lelys Stanley CUB 2527 7 47 51,5 37
3 1 GM Fier Alexandr BRA 2576 6,5 50 55 34,5
4 6 GM Cifuentes Parada Roberto ESP 2465 6,5 42 45,5 31
5 14 WIM Forgas Moreno Yaniela CUB 2242 6,5 41,5 44,5 30
6 9 IM Roeder Matthias GER 2376 6 47 51,5 32,5
7 8 IM Kukov Velislav FID 2387 6 46 49,5 34,5
8 4 GM Saptarshi Roy IND 2500 6 45 49 32
9 12 FM Robin Samy FRA 2300 6 45 48,5 33
10 13 FM Laurent Julien G. FRA 2271 5,5 45,5 48 30
33 22 Torres Ganuza Francisco Javier ESP 2044 4,5 36 39,5 23,5

Nazioarteko Groseko Xake Txapelketa amaitu da gaur. Mhamal Anuragek txapelketa irabazi du eta Ibai Dorronsorok Sub 2000 Elo azpikoen saria

(leer en castellano)

Gaur, ekainaren 30a, San MArcial eguna, XXVII. NAZIOARTEKO GROSEKO XAKE IREKIA – XVII. JAVIER LUENGO VAZQUEZ OROIGARRIA bukatu da eta bertan klubeko bi gazte talentudun parte hartu dute:  Ibai Dorronsoro eta Patxi Moreno.

Patxi Moreno
Patxik urtean zehar errenkan lortutako emaitza txukunen ondoren, honako txapelketa honetan ez du nahi bezalako emaitzarik lortu eta gogor saiatu bada ere, 7 partidetan 3,5 punto lortu ditu.
Ibai Dorronsoro

Ibai Dorronsorok, oso txapelketa serioa egin du. Oso txukun aritu da eta 9 partidetan 5,5 puntu lortu ditu,  Sub 2000koetan lehen saria lortu duela. Forma onean dagoela erakutsi du, 2039 punto performancea eginez.

Egindako lanagatik bioi zorionak!

3. jardunaldian izandako malraxkako Derbuaren Pepelu Muñozen argazkiak (mila esker!):

Gros Xake Taldeak antolatutako 9 txandetako suitzar sisteman erritmo klasikoko txapellketa honetan Cesar Montolio izan da arbitro nagusia eta Aritz Idiazabal arbitro laguntzaile. 94 jokalarik parte hartu dute txapelketa honen. horietatik 26 tituludunak. Jokatutako bederatzi txanden ondoren saritutakoak hauexek izan dira (argazkiak Pepelu Muñoz, Mila esker!):
Txapelduna: IM Mhamal Anurag
Azpitxapelduna: IM G.A. Stany
sailkapeneko hirugarrena: GM Lelys Stanley Martinez Duany
Lehenengo Sub 2000: Ibai Dorronsoro (Hondarribia Marlaxka)
lehenengo Sub18a: Guillaume Philippe
Adrian Martinez 3. txandan GM Alfonso Romeron aurka

Lehenengo Sub 16a: Adrian Marinez (ez du saria jaso)

Lehengo Sub 14 eta Sub 12: Alvarez Albiol anaiak (Victor eta Daniel)
Javier Luengo Saria (Gros XTko titulodun lehengo jokalaria): José Luis Muñoz

Azken sailkapena  (lehenengo 10ak + gure taldekideak)

Posiuma: Lelys Martinez (3), Mhamal Anurag (1) eta G.A. Stany (2)
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 5 IM Anurag Mhamal 2466 7,5 50,0 54,5 40,5
2 4 IM Stany G.A. 2489 7,0 46,5 51,5 34,5
3 3 GM Martinez Duany Lelys Stanley 2494 6,5 48,5 53,5 36,5
4 8 GM Romero Holmes Alfonso 2438 6,5 45,5 50,0 34,0
5 6 GM Flear Glenn C 2455 6,5 45,5 49,5 34,5
6 10 GM Lazarev Vladimir 2416 6,5 43,0 46,5 31,0
7 22 WGM Tsatsalashvili Keti 2248 6,5 41,0 45,0 31,5
8 7 IM Velten Paul 2449 6,0 49,5 54,0 35,0
9 1 IM Andres Gonzalez Alberto 2518 6,0 49,0 53,0 36,0
10 18 FM Diaz Velandia Jose Manuel 2345 6,0 45,0 48,5 31,0
 

23

50 Dorronsoro Larbide Ibai 1846 5,5 40,0 42,5 23,5
64 28 Moreno Estebanez Patxi 2134 3,5 40,5 43,5 22,0

7, txandan Goio Uriartek egindako argazkiak:

Ostiralean Nazioarteko Groseko Xake Irekia hasi zen Ibai Dorornsororen eta Patxi Morenoren parte hartzearekin

(leer en castellano)

Ostiralean, ekainaren 23an,   XXVII. NAZIOARTEKO GROSEKO XAKE IREKIA – XVII. JAVIER LUENGO VAZQUEZ OROIGARRIA hasi zen, ekainaren 30ean, larunbatean amaituko dena. Bertan klubeko bi gazte talentudun parte hartzen dute:  Ibai Dorronsoro eta Patxi Moreno. Gros Xake Taldeak antolatutako txapellketa honetan Cesar Montolio da arbitro nagusia eta Aritz Idiazabal arbitro laguntzaile. 94 jokalarik parte hartzen dute txapelketa honetako 26 tituludunak dira. Guztiak 9 txandetako suitzar sisteman lehiatuko dira erritmo klasikoan, Groseko Xake Taldeko (Anoeta Pasealekua 20) egoitzan. Partidak 17:00etan hasiko dira eta Igandean jardunaldi bikoitza izango da, goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 17:00etan. Lehenego mailetako partidak zuzenean ikusi daiteke: hemen

3. txandan izan dugun Marlakxako Derbyan puntu banaketa egon da, parra. Patxi Moreno Vs Ibai Dorronsoro
Gaurko goizeko txandan Marlaxkako jokalarien arteko Derbya egon da, Patxi eta Ibaik azkenean, borroka gogorraren ondoren, parra egin dute.

Zorte on maisuak!

Hasierako Rankinga (Lehenengo 10ak+gureak)

Z. Izena FIDE-ID FED Elo Kluba
1 IM Andres Gonzalez Alberto 2212595 ESP 2518 Ast
2 GM Oratovsky Michael 2802090 ISR 2501 Ara
3 GM Martinez Duany Lelys Stanley 3504727 CUB 2494
4 IM Stany G.A. 5029104 IND 2489
5 IM Anurag Mhamal 5024366 IND 2466
6 GM Flear Glenn C 400165 ENG 2455 Eus
7 IM Velten Paul 681091 FRA 2449 Eus
8 GM Romero Holmes Alfonso 2200066 ESP 2438 Eus
9 IM Argandona Riveiro Inigo 2212072 ESP 2430 Eus
10 GM Lazarev Vladimir 4113250 FRA 2416
28 Moreno Estebanez Patxi 24538663 ESP 2134 Eus
50 Dorronsoro Larbide Ibai 24513377 ESP 1846 Eus

Goio Uriartek egindako 2. txandako argazkiak: