Artxiboa laburpen hitzeka: Nazioarteko XXVII. xake Txapelketa

XXVII. Nazioarteko Paz de Ziganda Xaken Txapelketan Roi Reinaldo Txapeldun. Tafalldarrek lan txukuna egin zuten

(leer en castellano)

2017ko sarituak eta agintariak

Pasa den asteburuan, martxoaren 18 eta 19an, Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolan Nazioarteko xake Txapelketaren XXVII. edizioa burutu zen. Bertan Tafall anaiak izan genituen. Anderrek Nazioarteko Txapelketan parte hartu zuen eta Iker eta Gorka gaztetxoak sub-8an.

Nazioarteko txapelketan lehia polita egon zen eta azkenean Roi Reinaldo Nazioarteko Maisuak garaipena lortu zuen, 9 partidetan 7, 5 puntu lortu eta gero, puntu berdinak lortu zituen Salvador del Rio Maisu Handia baino desenpate hobeagoa izan zuelako.  Ander Tafall gure taldekideak lan bikaina egin zuen eta 9 partidetan 4,5 punto egin ondoren merituzko 42. postua lortu zuen, 1818 puntuko performance oso txukuna lortuz.

Igandean Tafalldarrek klubeko ordezkari batzuen bisita izan zuten Asier Cuesta, Patxi Moreno eta Goio Uriarte.

Eskolarra, txapelketan, maila guztietako jokalariek elkarrekin jokatu zuten eta  Anderren anai txikiak, primeran pasatzeaz gain,  oso ondo aritu ziren. Horrela, txapelketaren amaieran Iker Tafallek 5,5 puntu lortu eta gero, 2. postua lortu zuen, puntu berdinak lortu zituen Aimar Urbiolaren atzetik. Gorka Tafall anaia gazteena hirugarren postua lortu zuen, 9 partidetan 5 puntu egin eta gero.

Zorionak hiruoi!

Nazioarteko Txapelketako sailkapena:

1. Roi Reinaldo 7.5 puntu
2. Salvador G. Del Río 7.5 puntu
3. José Rafael Gascón 7 puntu
4. Unai Garbisu 7 puntu

42. Ander Tafall Villanueva 4,5 punto

Iker, Gorka eta Aimar

 

Eskolarraren sailkapena

Sub8
1. Aimar Urbiola 5.5 puntu
2. Iker Tafall 5.5 puntu
3. Gorka Tafall 5 puntu

Sub10
1. Asier Ayúcar 6.5 puntu
2. Adriana Iribas 6.5 puntu
3. Aitor Legasa 6.5 puntu

Sub12
1. Carlota Aramendía 8 puntu
2. Aritz Nuin 7 puntu
3. Paula Iribas 7 puntu

Berezia (sub14 eta sub16)
1. Martín Pascual 9 puntu
2. Asier Ibáñez 4 puntu
3. Jazmin Ruiz 4 puntu

Jarraian Mikel Tafallek ateratako argazki sorta:

 

Lotura interesgarriak:

 

Patrocinadores

Aldizkarian gaur agertutako kronika:

Advertisements