Artxiboa laburpen hitzeka: nicolas lópez

Marc Narciso Nazioarteko XL Donostiako Hiria txapelketako Txapelduna izan da. Gure taldekideek lan txukuna burutu dute

(leer en castellano)

Txapelketako bederatzi txandetan 8 puntu lortu ondoren, Marc Narciso Dublan GM Katalanadarrak Donostiako Hiria Nazioarteko 40. Txapelketan garaipena lortu du. 8na punturekin berdinduta, desenpate okerragoa duelako, bigarren postuan beste GM katalandarra izan dugu: Josep Manuel Lopez Martinez eta hirugarrenen postua Venezuelako José Rafael Gascón del Nogal IMarentzako izan da.

Sailkapeneko hiru lehenengoen podiuma: IM José Rafael Gascón (3), GM Marc Narciso (1) eta GM Josep Manuel López (2)

Kutxa Saria. Gipuzkoako jokalari hoberenari saria José Luis Guijarrok (8. Sailkapenean 6,5/9 punturekin) lortu du, José Luis Muñoz (15. sailkapenean 6/9 punturekin) bigarren izan da eta Carlos Lakunza (20. sailkapenean 5,5/9 punturekin) hirugarren.

Kutxa saria: Carlos Lakunza (3), Jose Luis Guijarro (1) eta Joselu Muñoz (2)

2100tik azpiko onenei saria. Gure taldeko jokalri bi sailkapen honetako lehenengoak izan dira. FJ Torres (10. sailkapenean 6,5/9 punturekin) eta Patxi Moreno (17. sailkapenean 6/9 punturekin) lehenego eta bigarren hurrenez hurren. Madrilgo Nicolás López (18. sailkapenean 6/9 punturekin) hirugarren izan da.

2100 Elotik beherako onenak: Nicolças López (3), FJ Torres (1) eta Patxi Moreno (2)

Txapelketako azken sailkapen osoa ikusteko (ChessResults) sakatu: hemen

Jarraian sailkapeneko lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, gure jokalariekin (Letra lodiz idatziak) eta Bidasoaldekoak diren baina egun bertan bizi ez diren jokalariekin osatua.

Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptk.  Des1
1 2 GM Narciso Dublan Marc ESP 2508 8,0 53,0
2 1 GM Lopez Martinez Josep Manuel ESP 2583 8,0 52,0
3 4 IM Gascon Del Nogal Jose Rafael VEN 2489 7,0 51,0
4 3 IM Stella Andrea ITA 2500 7,0 50,5
5 5 IM Panelo Marcelo ARG 2373 7,0 50,5
6 9 Prieto Aranguren Alain ESP 2224 6,5 49,0
7 7 FM Becerra Juan David COL 2341 6,5 45,0
8 11 Guijarro Galan Jose Luis ESP 2218 6,5 44,5
9 13 WFM Garcia-Castany Musellas Gal.L ESP 2195 6,5 44,0
10 21 Torres Ganuza Francisco Javier ESP 2095 6,5 41,0
 
17 29 Moreno Estebanez Patxi ESP 2028 6,0 41,5
 
36 22 Pastor Pons Pedro Maria ESP 2077 5,0 41,0
 
60 103 Fernandez Checa Manuel ESP 1375 4,5 35,0
 
64 48 Fernandez Garcia Francisco José ESP 1871 4,0 40,0
 
79 39 Nogues Fernandez Ramon ESP 1922 3,5 41,5
 
100 104 Tellechea Castello Eduardo ESP 1351 3,0 31,0
 
103 95 Moreiro Sanchez Silvestre ESP 1499 3,0 29,0

Jarraian txanda ezberdinetako argazkiak Asier Cuestak, Goio Uriartek, Fernando Markinak, Santiago Juberiasek eta antolaketak eginak:

Gipuzkoako Xake Federazioak antolatzen duen txapelketa honetako zuzendaria, federazioko presidentea den Fernando Markina izan da. Epaile nagusia Cesar Montonlio izan da, Iñigo Galarza eta Santiago Juberias epaile laguntzaileekin. Mikel Zubia txapelketako prentsa arduradun ibili da.

Epaileak: Iñigo, Cesar eta Santiago

LOTURA INTERESGARRIAK:

Advertisements