
Gaur goizean gure xake eskolako lau jokalariez osatutako taldeak Gaztedi -Kutxabank fundazioa- txapelketako Gros zonalean parte hartu du Handien mailan eta gure jokalariek txukun aritu dira eta bosgarren postua lortu dute. Taldeko partaideak ondorengoak izan dira:
- Jokin Etxaniz
- Hodei Guerrero
- Nicolas Aparicio
- Alba Estomba
Txapelketa hau datorren ekainaren 17an Azkoitian ospatuko den GAZTEDI TXAPELKETA – KUTXABANK FUND. – AZKOITIA 2017, finala jokatzera sailkatzeko balio du. Gaurko emaitzak hauexek izan dira:
Jarraian gaur botilero lanak bete dituen Juan Antonio Guerrerok, Hodeiren aitaren argazkiak:
GAZTEDI TXAPELKETA TXIKIAK BIDASOALDEKO ZONALA
Azkenik, gogoratu, datorren ostiralean, maiatzak 25, Bidasoaldeko Txikien zonala antolatuko dugula, Hondarribiko Udalaren Gazteria Sailaren laguntzaz, Saindua Gaztelekuan, 17:30tik 20:30era bitarte. Bertan lau lagunez osatutako taldeak lehian arituko dira, partidako 10’+5’ jokaldiko erritmoan.