Artxiboa laburpen hitzeka: oberena

Iruñean Oberenako X. Eskolarteko Txapelketa polita gaur

(leer en castellano)

Gaur goizena Nafarroako hiriburuan, Iruñean, OBERENAKO X. ESKOLARTEKO XAKE TXAPELKETA burtu da gure ordezkaritza txikiarekin. Iker Tafallek eta Gorka Tafallek oso goiz ederra pasa dute Oberenako instalazio ederrean.

Oberena Elkarteak oso txukun antolatu duen txapelketa hau, Nafarroako Federazioaren Zirkuitu Eskolarrean sartua dago. Txapelketan adin ezberdinetako 160 gazte parte hartu dute, eta giroa aparta izan da. Gureak  bertan egon den giro apartaz disfrutatzeaz gain, oso ondo pasa dutela esan digute eta baita oso txukun aritu. Horrela, beren mailetan, Ikerrek bigarren postua lortu du eta bere txapelketan bederatzigarrena eta Gorka bere adineko lehenengoa izan da eta bere txapelketako bigarrena.

Antolatzaileak eta babesleak zoriontzen ditugu eta bertan parte hartu duten jokalariak eta laguntzaileak ere, familian disfrutatzeko txapelketa txukuna egiteagatik. Zorionak!

Jarraian gure espedizioak egindako argazki sorta:

Lotura interesgarriak:
  • Txapelketako sailkapenak Obrenako webgunean: hemen
  • Txapelketako antolaketaren argazkiak: hemen
  • Oberenako webgunea: hemen
  • Nafarroako Xake Federazioko Eskolarteko txapelketaren informazioa: hemen

 

18. postua VIII. Espainiako Taldekako SUB16 Txapelketan. Peona i Peó Txapeldun

(leer en castellano)

Gaur goizean amaitu da VIII. ESPAINIAKO TALDEKAKO 16 URTE BEHERAKOENTZAKO TXAPELKETA eta gure taldek 18. postua lortu du, Patxi Moreno, Ander Tafall, Ibai Dorronsoro eta Ander Uranga egungo Euskadiko taldekako 16 urte beherakoen Txapelduna den taldearekin. Emaitza ez gaitu asetzen, 17. postutik abiatuta, 10. postua lortu nahi baikenuen, baina azkenean 18. postuarekin konformatu behar. Hala ere, maila honetako txapelketa batetako presioa dela eta partiden gogortasuna dela, horrelako txapelketa batean egin dugun lehenengo parte hartzea dela kontuan izanik, oso kontent gaude, partida bakoitzean, ordu luzez, gogor aritu baitira gure jokalariek, dena ematen, eta horrek, zapore hona eman digu. Beraz, bidaia eta txapelketa oso positibotzat baloratzen dugu.

 

12358476_1007989639263846_807302962_n (420x281)
Hondarribia-Marlaxka eta Gros Xake Taldea

Gure emaitzak:

18. postua: HONDARRIBIA MARLAXKA (Bataz bestekoa Eloa:1537, Des 1: 6 / Des 2: 14,5)

M. Izena FIDE EloN 1 2 3 4 5 6 7 Ptk. Partidak B.B.Eloa
1 Moreno Estebanez Patxi 1821 1801 0 1 1 0 ½ 1 0 3,5 7 1714
2 Tafall Villanueva Ander 1612 1615 0 1 1 0 0 1 0 3,0 7 1595
3 Dorronsoro Larbide Ibai 1514 1466 0 1 1 1 ½ ½ 1 5,0 7 1451
4 Uranga Odriozola Ander 0 0 0 1 1 0 0 1 0 3,0 7 1455

Txapelketako garaipena Peona i Peó taldeak lortu du, 2014an lortu zuen bezala. Txapelketako azken sailkapena ikusteko sakatu hemen. Txapelketa honetan Euskal Herriko beste talde batzuk parte hartu dute, jarraian lehen hiru sailkatuen eta gure taldeen postuak ikusgai ditu:

Txpelketako garailea, Peona i Peó (argazkia Patricia Claros Aguilar)
Txpelketako garailea, Peona i Peó (argazkia Patricia Claros Aguilar)

Txapelketako lehenengo hiru sailkatuak eta Euskadi eta Nafarroako Federazioetako taldeen sailkapena:

Rk. H.Z. Taldea Partidak   +   =   –  Des 1  Des 2  Des 3  Des 4
1 1 PEONA I PEÓ 7 6 0 1 12 20,5 0 107,5
2 2 EXP RAMÓN ESCUDEIRO TILVE 7 5 1 1 11 20,0 0 105,5
3 5 C.A. LORCA 7 4 2 1 10 19,5 0 103,5
5 9 SANTA ANA SIGLO XXI 7 4 1 2 9 17,5 0 104,5
6 8 GROS XAKE TALDEA 7 4 1 2 9 16,0 2 97,5
11 15 C.A. ANSOAIN 7 3 1 3 7 16,5 0 81,5
17 21 SANTURTZI 7 3 1 3 7 11,0 0 75,5
18 17 HONDARIBIA MARLAXKA 7 3 0 4 6 14,5 0 81,0
20 18 OBERENA 7 3 0 4 6 8,5 0 90,5
23 20 CONTENEO HAITZAK 7 2 0 5 4 8,5 0 84,0

Anotazioa:
Des 1: Matchpoints (2 for wins, 1 for Draws, 0 for Losses)
Des 2: points (game-points)
Des 3: The results of the teams in then same point group according to Matchpoints
Des 4: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)

Jarrain txapelketan zehar Andoni Orubek, Jose Luis Urangak, Mikel Tafallek y Juan Cruz Iturraldek hartutako argazki sorta:

 

Txapeldunari, saritutakoei eta beste talde eta jokalari guztiei egindako lanarengatik Zorionak!

Beste lotura interesgarriak:

Oinarriak

Txapelketako ChessResults

Euskadiko Xake Federakuntza

2014ko Euskadiko Kluben SUB-16 Txapelketa, Gros XT Txapeldun

(leer en castellano)

2014ko irailaren 28an, Barakaldon, kluben arteko Euskadiko SUB-16 txapelketa (hamasei urte beherakoentzat) burutu zen eta bertan gure taldeak ordezkari bat izan zuen. Euskal Xake Federakuntzak antolatutako txapelketa hau, Benidormen jokatuko den FEDA-k antolatutako Espainiako SUB-16 txapelketara sailkatzeko baliagarri, Clara Campoamor Kultur Etxean jokatu zen, 4 txandetako sistema suitzarrean, lau tableroetara. Puntuazio sistemak taldeen arteko partiduaren garaipenari 2 puntu ematen zion, parrari bakarra eta porrotari 0 puntu. Berdinketa hausteko sistema moduan tablero guztien puntuen batura erabili zen. Arbitro lanak Miguel Ángel Almansak egin zituen.

Azkenean Euskadiko ondorengo 11 taldek parte hartu zuten:

Z. Taldea Bat.Eloa
1 Abadiño 1726
2 Gros XT 1673
3 H. Marlaxka 1637
4 Conteneo 1619
5 Oberena 1590
6 San Viator 1523
7 Sestao EDP 1519
8 Mikel Gurea 1518
9 Santurtzi 1513
10 Martintxo 1426
11 Altzaga 1338

Rankingeko hirugarrenak izanik, Patxi Moreno, Ibai Dorronsoro, Ander Uranga, Ander Tafall eta Pablo Basurko osatzen zuen taldeak, Mikel Tafall, Jose Luis Uranga eta Goio uriarte “botileroen” laguntzaz, hasierako postua berdindu edota hobetzeko gogoarekin txapelketari hasiera eman zioten. Hala ere, zoria ez genuen alde izan eta posizio txukunak lortu arren, partidak aurkarien alde joan ziren geienetan.   Lan txukuna burutu zutelako, nahiz eta emaitza txarra lortu, gure harrobiko jokalari gazte hauek eta beraien lanak ikustera bertaratutako guraso eta lagunek gustura bueltatu ziren.

Sailkapen Nagusia

Barakaldo Xake klubeko facebookeko argazkiak.

Rk. H. Z. Taldea Partidak   +   =   –  Des 1  Des 2  Des 3
1 2 Gros XT 4 4 0 0 8 13.5 0
2 8 Mikel Gurea 4 3 0 1 6 8.5 2
3 7 Sestao EDP 4 3 0 1 6 8.5 0
4 10 Martintxo 4 2 1 1 5 7.5 0
5 5 Oberena 4 2 0 2 4 9.5 0
6 1 Abadiño 4 2 0 2 4 9.0 0
7 6 San Viator 4 2 0 2 4 5.5 0
8 11 Altzaga 4 1 1 2 3 7.0 2
9 9 Santurtzi 4 1 1 2 3 7.0 0
10 4 Conteneo 4 1 1 2 3 5.5 0
11 3 H. Marlaxka 4 0 2 2 2 6.5 0

Chessresults Txapelketako datuak

Irabazle eta parte hartu duten guziei zorionak!

Eugiko txapelketan, xakea, lagunak eta natura nagusi

(leer en español)

Atzo larunbat goizean  Eugiko Larrain-Toki pilotalekuan  Oberena-ren Laguntasunaren Lehen Txapelketa burutu zen gure bi taldeen parte hartzearekin. Euskadiko Xake Azkarretako Zirkuitoko txapelketa honetan, Nafarroako 5 talde parte hartu zuten (Oberena, Paz de Ziganda, Mikel Gurea, Burlada eta Eugi), Aragioiko bat (Stadium Casablanca), Cantabriako beste bat (Solvay) eta gipuzkoako 2 (Hondarribia-Marlaxka).   “Marlaxka A” taldean Manu Mayo, Goio Uriarte, FJ Torres eta Antonio Cruz-López aritu ziren eta “Marlaxka B” taldean Ramon Nogues, Daniel Garmendia, Ricardo Campos eta Jesus Mari Jauregi.

Txapelketa Solvay taldeak izabazi zuen. GM Jesús de la Villa, MI Luis Bernal eta Juan Carlos Fernández  jokalari sendoak erakustaldi ederra eman zuten 24 puntuetatik 22,5 puntu lortuz. podiumean Mikel Gurea (19,5) eta  Stadium Casablanca (15,5) lagun izan zituzten. Irabazleei zorionak ematen dizkiegu. Gure taldeek 4. eta 9. postuak lortu zituzten.

This slideshow requires JavaScript.

Laburbilduz, inguru pribilegiatuan, udako eguraldiarekin, partida azkarretako txapellketa atsegina, antolaketa bikaina, sekulako luncha eta giro ezin hobea.

Antolatzaileei Zorionak!

Informazio gehiago  Oberena taldearen webgunean