Artxiboa laburpen hitzeka: Oberenako X. Eskolarteko Txapelketa

Iruñean Oberenako X. Eskolarteko Txapelketa polita gaur

(leer en castellano)

Gaur goizena Nafarroako hiriburuan, Iruñean, OBERENAKO X. ESKOLARTEKO XAKE TXAPELKETA burtu da gure ordezkaritza txikiarekin. Iker Tafallek eta Gorka Tafallek oso goiz ederra pasa dute Oberenako instalazio ederrean.

Oberena Elkarteak oso txukun antolatu duen txapelketa hau, Nafarroako Federazioaren Zirkuitu Eskolarrean sartua dago. Txapelketan adin ezberdinetako 160 gazte parte hartu dute, eta giroa aparta izan da. Gureak  bertan egon den giro apartaz disfrutatzeaz gain, oso ondo pasa dutela esan digute eta baita oso txukun aritu. Horrela, beren mailetan, Ikerrek bigarren postua lortu du eta bere txapelketan bederatzigarrena eta Gorka bere adineko lehenengoa izan da eta bere txapelketako bigarrena.

Antolatzaileak eta babesleak zoriontzen ditugu eta bertan parte hartu duten jokalariak eta laguntzaileak ere, familian disfrutatzeko txapelketa txukuna egiteagatik. Zorionak!

Jarraian gure espedizioak egindako argazki sorta:

Lotura interesgarriak:
  • Txapelketako sailkapenak Obrenako webgunean: hemen
  • Txapelketako antolaketaren argazkiak: hemen
  • Oberenako webgunea: hemen
  • Nafarroako Xake Federazioko Eskolarteko txapelketaren informazioa: hemen

 

Advertisements